Etika (5) Flashcards
- GALDERA: Zer da elikatze-sistema bat?
Elikatze sistema bat antolaketa mota bat da, gizakiek duten antolakuntza bat elikagaiak lortu eta elikagaiak erabiltzeari dagokiona. Antolakuntza horrek barneratzen ditu nekazaritzan
erabiltzen diren haziak zein abeltzantzako espezieak, bai eta elikagaiak pertsonen mahai gainera heldu arte dauden ekintza eta erabaki guztiak ere.
- GALDERA: Zeren inguruan egiten du Elikagaien Etikak hausnarketa?
Elikatze-sistemek barneratzen dituzte erabaki eta jokabide guztien hausnarketa kritikoa egiten du, egokiak eta bidezkoak diren erabaki eta jokabideak zein diren zehaztu asmoz.
- GALDERA: Elikagaiei dagokienean, zeri esan izan zaio gaur eguneko
elikatze-sistemaren “oparotasunaren paradoxa”?
Orokorrean, oparotasunaren paradoxak (edo baliabideen madarikazioa) delakoak zera azaleratzen du, badirela herrialde eta eskualde batzuk zeintzuetan baliabide naturalak ugari diren baina hazkuntza ekonomikoa ordea makala. Elikagaiei aplikatuta, elikagaiak soberan dituzten herrialdeetako batzuetan badira hiritar batzuk zeintzuk elikatzekorik ez duten.
Europan, adibidez, ekoizten ditugun elikagaien herena inguru alferrik galtzen da nahiz eta Europako biztanleen laurdena inguru bizitzeko haina dirubide izan ez.
- GALDERA: Zer eskatzen da elikatze-subiranotasuna edo elikadura-subiranotasuna
esamoldearekin?
AINHOA: kontzeptua soilik
Proposamen honekin zera nahi da elikagaiak ekoiztu, merkaturatu eta kontsumitzen dituzten pertsonak muinean jartzea elikatze-sistema eta elikatze-politiken gaineko erabakiak hartu behar direnean. Bestera esanda, pertsona horiek merkatuen eta enpresen gainetik egotea nahi da, eta beraz esan genezake mugimendu honen erroa dela Mundu mailan Globalizazioak ekarri duen sistema neoliberalari erantzuteko gogoa. Bertoko sistema ekonomikoei, bertoko ekoizpen eta merkatuei ematen die indar eta herriek euren lurrak, haziak, abereak eta aniztasun biologikoa nahi bezala kudeatzeko gaitasuna dutela aldarrikatzen du.
- GALDERA: Erromako Adierazpenaren arabera, noiz falta da elikatze-segurtasuna?
Elikatze-segurtasuna dago pertsona orok edozein momentutan elikagaiei sarbide fisiko, sozial eta ekonomiko nahikoa duenean, baldin eta elikagai horiek nahikoak badira, ez-kaltegarriak eta elikagarriak, eta pertsonaren beharrizan eta lehenespenekiko egokiak badira, bai eta bizitza osasuntsua eta aktiboa aurrera eraman ahal izateko aukera ematen badiote ere. Hala ez denean, hau da, elementu horietako bat falta denean, elikatze-segurtasunik ez dagoela esaten da.
- GALDERA: Elikagaiek osasungarritasun arau batzuk bete behar dituzte (elikagai-segurtasuna delakoa), bai eta kalitatezkoak ere, baina horiek kenduta zaila da pertsona bakoitzak bere elikatzearekiko hartzen dituen erabakiengan eragitea. Zergatik?
AINHOA: ez da oso interesgarria
Elikagaiek eta horien erregulazioak harreman estua dutelako herrialde bakoitzeko tradizioekin eta ikusmolde kultural eta/edo erlijiosoekin. Pertsona bakoitzaren behar dietetikoek eta gustuek, elikadura-kulturen aberastasun izugarriarekin batera, milioika konbinazio ahalbidetzen
dituzte, eta, a priori, ez dirudi erraza denik kontsumitzaile mota ororentzat produktu erakargarriak diseinatzea, sexuari, adinari eta beste inguruabar, baldintza edo uste pertsonal batzuei egokitu behar
izan gabe.
- GALDERA: Zer da elikagaien eralketa (xahubidea, eralgiketa)?
Gizarte-arazo bat da, ekoizten diren elikagaien kopurua gehiegizkoa denean sortzen dena. Elikagai guztiek iraungipen data bat dute (labur edo luzeagoa) eta gehiegizko ekoizpena dagoenean, elikagaien kopuru bat da iraungipen daten barruan kontsumitu ezingo dena. Europan urtero 179kg elikagai inguru sobratzen dira pertsona bakoitzeko.
- GALDERA: Etikari dagokionean, zein dira “elikatze-zubiek” sortzen dituzten
dilema nagusienak?
Jasangarritasunarentzako lagungarri dira (xahuketa gutxitzen dute), baina haien banaketa antolatzerakoan kontu handia izan behar da, beharrean dauden pertsonen inklusio prozesua oztopatu ez dezaten. Elikagaiak sobera egotea eta pobrezia arazo ezberdin bi dira, eta
bakoitzak bere irtenbidea behar du. Elikatze-zubiek bitarteko irtenbide bat eskaintzen dute, baina epe ertain eta laburrera ondo hausnartu behar da pertsonen autonomia sendotzeko zer behar den.