Etika (2.2) Flashcards
- GALDERA: Etika eta Zuzenbidearen ikuspegitik (ere), Aniztasun Biologikoaren kontzeptua, kontzeptu konplexua da. Zein zentzutan?
Berez, aniztasun biologikoaren kontzeptua konplexua da, antzekoak edo ez guztiz berdinak diren objektu edo ideiak zeri egiten dion erreferentzia ez baitako finkatuta. Hala ere, Zuzenbideari dagokionez, “babestu beharreko balio bat” bezala definitzen da. Babestu behar den hori definitu gabe gelditzen delarik.
- GALDERA: Hirugarren gaiari dagokionean, zein Hitzarmen ikusi dugu Rio de Janeiron sinatu zela?
- GALDERA: Hirugarren gaian ikusitakoaren arabera, zein dira Rio de Janeiron 1992an sinatu ziren dokumenturik garrantzitsuenak?
1992 urtean sinatu ziren hainbat hitzarmen:
-Aniztasun Biologikoaren Hitzarmena: horren barruan protokolo desberdinak sinatu ziren, ezagunenak, Cartagenako eta Nagoyako Protokoloak dira. Lehenengoak, genetikoki eraldatutako organismo bizidunak erregulatzen ditu. Bigarrenak aldiz, aniztasun biologikoaren onuren banaketa justua erregulatzen du.
-Klima Aldaketarako Hitzarmena: Kyotoko protokoloa horren ondorio da.
-Rio de Janeiroko Adierazpena.
Aipatzeko da, Rio de Jaineiron egindako akordioen jarraipenak egin dira hurrengo urteetan (10 urtetik behin), hartutako akordioen minimoak ezarri eta betetzeko.
- GALDERA: Zuzenbidearen ikuspegitik, zein ezberdintasun dago Nazioarteko Hitzarmen eta Nazioarteko Adierazpen baten artean? (Eraginkortasunari dagokionean)
Eraginkortasunari dagokionez, adierazpen eta hitzarmenen arteko desberdintasuna ondorengoa da. Adierazpen batek moralki atxikitzen ditu sinatzaileak. Hau da, hitza ematen da soilik. Baina hitzarmen bat juridikoki atxikitzen ditu sinatzaileak, eta ondorioz, lotesleagoa izango da. Hori dela eta, hitzarmena bete ez gero, ondorio juridikoak izan ditzake.
- GALDERA: Zeri esaten zaio bioprospekzio?
Bioprospekzioak jarduera multzo bati egiten dio errerentzia: basa-baliabide genetiko eta biokimikoen ustiatze edo hazkuntza jarduerak dira, nazioarteko itun eta herrialdeko legeria gordetzen egiten direnak. Honela, sistema biologikotik, organismo bizi batetik edo haien eratorrietatik produk edo prozesuak sortzu edo eraldatzeko aplikazio teknologikoen garapenak bioprospekzio jarduera gisa ezagutzen dira.
- GALDERA: Zer proposatu zuen Eisner-ek bioprospekzioekiko?
Garai batean, ez zegoen legediarik jarduera horiek mugatzeko, baina 70. hamarkadan bioprospekzioa beste modu batean antolatu beharko litzatekeela planteatu zen. Hori, batez ere ohian tropikalak babesteko helburuarekin egin zen. Bi hamarkada geroago, Thomas Eisner-ek herri tropilak baten etea botikagintza enpresa barten arteko lankidetza proposatu zuen, abegi-lurraldeak eta abegi-hartzaileak bereiziz. Gainera, bioprospekzio kimiko hitza proposatu zuen (ondoren bioprospekzio gisa soilik definitu) kontzeptu hau definitzeko.
- GALDERA: Esan bioprospekzioetan agertzen diren aktore eta interes ezberdinak zein diren.
Bioprospekzioaren inguruan aktore edo agente desberdinak hartzen dira kontutan; izan ere, bakoitzak interes ezberdinak ditu eta beraien botere ekonomiko eta politikoa ere alderagarriak dira, bai eta haien negoziazio gaitasunak ere. Honela, justizia ezin da bilatu testuinguru guztia jakin gabe eta hori oso eztabaidagarria da.
Iparraldeko herrialdeetan enpresa handiak aurkitzen dira, botikagintzan edo bioteknologian dihardutenak edota ikerkuntza lanak egiten dituztenak. Hegoaldeko herrialdeetan, aldiz,
herrialdetako gobernu eta ikerketa zentroez gain, Gobernuz Kanpoko erakundeek eta bertoko elkarteek eskatzen dituzte. Ondorioz, interes espezifikoak desberdinak izango dira, besteak berste: bertako ikerketa zentroek parte hartzeko aukera izatea, produktu nazionalen ustiaketa aukerak eta mundu mailako errekonozimendua lortzekoa.
- GALDERA: Zer dira eta zertarako sinatzen dira bioprospekzio hitzarmenak?
Potentzialki ezagutza edo asmakizun sortzailearekin sinatzen dira bioprospekzioa burutzeko kanpoko herrialde batera joaten direnean.
- GALDERA: Bioprospekzioekiko barruan, zeri esaten zaio biopirateria? Non da tenka edo eztabaida?
Biopirateriaren ideaiak, gehiegikeriak eta justiziarik gabe besteen aberestasuna bereganatzeari egiten dio erreferentzia. Gakoa justizian dago, herrialdeen arabera legedia desberdina izango da, horrek biopirateria zehatz zer den zehazteko arazoak ekartzen ditu.
Biopirateria eztabaidatzen denean askotan hiru gauza nahasten dira: esploratzea, ezagutza sortzea eta asmakuntza. Batzuen arabera, aurkikuntza burutu duenari ondoren sor daitezkeen ezagutza eta asmakizun guztiak aitortu behar zaizkio. Hala ere, mundu mailan indarrean dagoen legediak hiru ekintza hauek bereizten ditu. Oro har aurkitzaileak eskubide gutxi izaten ditu, izen zientifikoa jartzeko edo aurkitzaile gisa historian sartzeko. Honek ez ditu ekarpen ekonomikoak izango.
Bestalde, ezagutza sortzen duenak, dirua lortzen ez badu ere, betirako aitorpena jasotzen du ezagutza horren sortzaile bezala. Asmakizunen kasuan, berriz, sari handiak ematen dizkiogu, adibidez, ekonomikoki ustiatzeko aukera badago horretarako esklusibotasuna ematen zaio. Hori da funtsean patente bat. Esklusibotasun hori asmatze lanetik sortzen da, lan horren barruan aurreko urratsak ere kontutan hartzen direlako; izan ere, esploratu eta ezagutza ondoren, asmatzeko gaitasuna ere eduki behar izan du.
- GALDERA: Gorinski Kasuaren analisirako galderak:
105.a: Nondik atera zuen Gorinskik etekina?
Asmakizun bat egiten du landare baten hazitik abiatuta. Zehazki, Gorinskyk Greenheart fruituetatik erauzitako alkaloideak patentatu zituen.
105.b: Interesdun ezberdinen arabera, zer da “bidezkoena” kasu honetan?
Washipanen hitzetan, biopirata gisa kontsideratu zuten eta konpentsazio bat merezi zutela defendatu zuten. Hala ere, ikertzailearen hitzetan, produktuaren lorpena bere ikerkuntzari dagokio. Aldiz, Gorinskyk pentsatzen du Rupuniniren asmakizunak berari dagokiola.
105.c: Kasu hau adibide bezala hartuta, azaldu labur Iparralde Globaleko patenteen sistema eta ABHaren arteko gatazka.
Patenteen sistemak aurkitzaileak, ezagutzariak eta asmatzaileak bereizten ditu. Bakoitzak, bere eskubideak eta merezimenduak dituelarik. Bestalde, ABH-ren arabera, biopatenteen kasuan Patente sistema eraldatu beharko litzatekeela eta salbuespenak daudela aditzera ematen da. Horrela, onurak, modu egokiago batean banatuko lirateke.
Ondorioz, oso errentagarriak ez diren produktuetarako herrialdeak berak ikertzen ez badu, prozedura geldiarazten da.
116.GALDERA: Zein urtetan aldarrikatu ziren eta non, munduko lehen Naturagune Babestuak? Eta Espainian?
Espainia parke naturalak babesteko legedia izan zuen lehen Mendebaldeko herrialdeetako bat izan zen. Parke Nazionalen legea 1916an jarri zen martxan, Alfonso XIII-a errege zela, lege horren bidez Covadongako Mendietako Parke Nazionala (1918) lehen parke nazional izendatu zuten. Gaur egun, asko hedatu da eta Europako Pikoetako Parke Nazionala-ren izena hartzen du. Bestalde, Yellowstongo Parkea (1872) eta Suitzako Parke Nazionalak (1914) ere onartu ziren.
107.GALDERA: Bilatu itzazu 15 parke nazionalen izenak, haien kokapena eta horietako baten hauta ezazu. Deskriba ezazu parke hori zerk bereizten duen.
Gaur egun, Espainian 15 Parke Nazional daude, babes mailarik altuena duten naturagune horiek lurraldearen %0,7a baino hartzen ez dutelarik. Kontutan eduki behar da parke naturalak babesten dituzten gakoak hurrengoak direla: hedadura (txikiagoak izan ohi dira) edo aberastasuna (biologikoa edo geologikoa). Espainiak, fauna- eta flora-espezie handia dauka, aberastazun handia eskainiz. Hala ere, azkerketa- eta babes-sistema arestien ondorioz, naturaguneak babestea eta kudeatzeko baliabideak oso murriztuak dira.
- GALDERA: Euskal Autonomia Erkidegoan, hiru lurraldeetan, hainbat parke babestu daude (besteak beste, Gorbea, Izki eta Aizkorri), baina baita zenbait zuhaitz berezi ere (arteak edo teilak, adibidez), biotopobabestuak (hala nola Gaztelugatxeko San Joan edo Iñurritza) eta monumentu-espazioak, hala nola Gujuliko ur-jauzia edo Nerbioiko ur-jauzia. Aukeratu itzazu babestutak ondare bi, eta identifikatu: kokapena eta babesa zergatik jaso duten.
Legearen arabera, ez da posible gizakiek okupatutako zonalde bat naturagune bezala aldarrikatzea. Posible da ekosistemen leheneratzea edo rewilding-a aurrera eramatea eta zonaldeak naturagune baten antza hartzea, baina ezingo litzateke naturagune bezala babestu.
- GALDERA: Espainian Bioaniztasuna babesteko dagoen lege nagusia Ondare Naturalaren eta Bioaniztasunaren Legea da (2007koa). Lege horrek Estatuko lurraldearen barruan dauden eremu naturalak (naturaguneak) zeintzuk diren zehaztu eta bakoitzari dagokion babesa adierazten du? Arrazoitu labur zure erantzuna.
Ondare Naturalaren Legeak (2007) Espainiako natur ondarea eta biodibertsitatea kontserbatu, modu iraunkorean erabili, hobetu eta lehengoratzeko oinarrizko arau juridikoak ditu. Honela, natura kontserbatzeko eta pertsonen eskubide baten isla bezala ikusten da. Eskubide horrek, ingurumen egokian bizitzeko eskubideari egiten dio erreferentzia, hots, pertsonen ongizatea, osasuna eta garapenerako beharrezkoa den ingurumenean bizitzeko eskubidea.
Lege honek nazioarteko gomendio eta konpromisoak zein baliabide naturalak era egokian kudeatzeko tresnak ematen dizkie administrazio eskudunei (Autonomia-erkidegoak, adibidez). Hori bai, ez daukate balio juridikorik. Gainera, Parke Nazionalekin erlazionatuta dagoen 30/2014 legea, sortu zen honen osagarri bezala. Azken horretan, Autonomia-erkidegoen barne legeak aurkitzen dira.
Horren bidez, Naturagune Babestutazat har daiteke, zenbait baldintza betetzen dituen lurralde nazionaleko eremu bat.