Etika (3.1) Flashcards

1
Q
  1. GALDERA: 1go gaia errepasatu eta galdera hauei eman genien erantzuna bila ezazu:
    a. Klasean ikusitakoaren arabera, ba al daiteke defendatu printzipio moral batzuk daudela mundu osoko ikertzaileek onartzen dituztenak? (ikerkuntza-etikaren printzipio unibertsal batzuk, alegia) Arrazoitu labur zure erantzuna.

b. Etika unibertsala esamoldearekin, zeri egiten zaio erreferentzia.

A

Etika unibertsalak munduko pertsona guztiak barnebiltzen gaituzten printzipioak dauden edo ez aztertuko ditu. Proposamenak egiten ditu etika unibertsala lortzeko asmotan, hau da, desiragarria izango litzateke pertsona guztiek berdintasuna eta errespetua izatea, baina proposamenak soilik dira.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
2
Q

168.c: 1go Gaian dogmatismo eta fundamentalismoari buruzko galdera bi ikus ditugu. Zer esaten zuen Adela Cortina Orts-ek dogmatismoari buruz? Ona edo txarra da, saihesgarria edo saihestezina? Azaldu labur.

A

Dogmatismoa, egia ziurren existentziaren aldeko doktrina da. Dogmatismoak dio gure eguneroko jokabidea arautzen duten printzipio moral batzuk daudela, baliozko bezala edo onartutzat hartzen ditugunak. Printzipio moral horiek ez ditugu behin eta berriro hausnartzen zerbait egitera goazenean, errotuta daude. Jaiotzatik eta kulturaren arabera, inon idatzita ez dauden dogma batzuk ditugu errotuta, badakigu zer dagoen ondo eta zer ez.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
3
Q

168.d: Peter Berger-ek, berriz, fundamentalismo eta erlatibismoaz ari zen. Bitarteko bideak ote diren galdetzen zion bere buruari. Laburtu haren pentsamendua.

A

Giza ikerkuntzan erlatibismo gutxi dago, baina animalien kasuan erlatibismoa eta fundamentalismoa garrantzitsuak dira. Peter Berger animalien ikerkuntzan zentratuko da.
Erlatibismoak dio Etikak arau batzuk zehazten dituela eta programatu egiten gaituztela. Dena da erlatiboa, hau da, ez dago ezer guztiz ona ez guztiz txarra. Pertsonek askatasuna dut nahi dutena egiteko, egin dezala ikertzaile bakoitzak nahi duena.

Fundamentalisten arabera, berriz, bakoitzak nahi duena egiten badu, kaosa dator. Hauek esaten dute lege absolutuak ezarri behar direla, zalantzan jarriko ez direnak eta horien bidez, kaosetik urrunduko garela.

Peter Bergerrek dio bi teoria horiek antzekotasun bat dutela, izan ere, biek onartzen dute pertsonak askeak direla. Hala ere, erlatibismoak pertsona guztiak askeak direla eta nahi dutena egin ahal dutela pentsatzen dute, eta fundamentalistek, berriz, ez zaiela askeak izaten utzi behar. Bergerrek dio erlatibismora eta fundamentalismora jo gabe, elkar ulertzea izango dela modua. Askeak gara eta hori errespetatuta, guztien intereseko zerbait dugunean, elkarrekin hitz egingo dugu. Ez dugu kaosa nahi, baina elkarbizitza arau batzuk ezarriko ditugu. Hori bai, zalantzazko kasuan edo adostasunik ez dagoenean, pertsonek haien artean hitz egin beharko dute.

Erlatibistek eta fundamentalistek, dialogoa alboratu nahi dute. Ahaztu egiten dute askatasunarekin, hitz egin daitekela eta adostasunera heldu, elkarbizitzak guztiontzat baitu balioa.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
4
Q
  1. GALDERA: Pertsonaren duintasuna eta pertsonaren autonomia, nola hartzen dira kontutan biomedikuntza ikerkuntzan?
A

Etika batzordearen arabera, ikerkuntza batek duintasunari eragiten badio, horrek pisu handiagoa dauka. Horrela, baimenak ematerako orduan adostasuna beharrezkoa da, baina ez da nahikoa. Autonomiarik gabe duintasunik ez dagoela kontutan hartu behar da.

Biomedikuntza ikerkuntzan pertsonen duintasuna eta nortasuna beti babesten dira, eta pertsona bakoitzaren eskubideak eta askatasunak errespetatuko dira. Hau da, pertsonaren duintasuna eta autonomia errespetatuko dira beti, haren datu eta informazio pertsonala eta erabakiak ere kontuan hartzen direlarik.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
5
Q
  1. GALDERA: Biomedikuntzan eta Biomedikuntza ikerketan bada eztabaida bat gaur egun pertsonaren autonomiaren mugei buruzkoa. Azaldu labur eztabaida hori zertan datzan.
A

Pertsona bakoitza bere duintasunaren zaindaria dela onartzen da. Horregatik, autonomia adostasuna ematea eskakizun bat da, baina etika batzordeak pertsonaren duintasuna errespetatzen dela ziurtatu behar du.

Nahiz eta gaur egun pertsonen autonomia nahiko zabala izan, zenbait muga daude. Pertsona batek bere buruaz beste edo haren kalterako zerbait egin nahi badu, gizarteak ez du baimenduko; izan ere, bizitza oro da baliotsua eta garrantzitsua. Ondorioz, bizitza guztiak babesteko joera du gizarteak. Adibidez, gaixotasun larri bat duen pertsonak eutanasia burutzea nahi badu, gaixoari laguntzen dion espezialista oro zigortua izango da.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
6
Q
  1. GALDERA: Zer da ikerketa-askatasuna? Nortzuk dute?
A

Ikertzaileei aitortzen zaien oinarrizko eskubide bat da haien lana babesteko (adierazpen askatasunaren parekoa). Europako eskubide-gutunetan agertzen da, hortaz askatasun hau babestuko du. Horren bidez, metodologia zietifikoa erabilita burutzen diren prozesu, jarduera edota erabakiak aztertzen ditu. Horiek, beraz, zientzialariei aplikatzen zaie, baina horretarako metodo zientifikoa erabili behar dute.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
7
Q
  1. GALDERA: Nola babesten dira ikerketa-ideiak, sormenaren fase ezberdinetan?
A

Ideien arazo larriena hasieran ematen da, arrisku oso handia baitago. Horregatik, hasierako faseetan konfidentzialtasuna mantentzea beharrezkoa da. Horretarako, dokumentuak sinatzen dira. Hori errespetatzen ez den kasuan, neurriak hartuko dira.

Horrez gain, badago sekretuen babesa deiturikoa. Hori, ez da konfidentzialtasun hutsa, garatuagoa baitago. Babesik altuena, ideiek fruitu eman eta lan intelektualaren ondoren lortutako asmakizun biologikoarekiko egiten da. Asmakizun hori babesteko legeak tresna desberdinak ditu. Horren bidez, ideien filtrazioa ekiditen da eta sormena autorearen izenean biltzen zein babesten da.
Ikertzaileek aurkikuntzak egiten dituzte, asmakizunak lortuz ere. Ikerketaren hasieran ideiak daude, oso baliotsuak direnak, eta sormenaren fase ezberdinetan desberdin babesten direnak. Lanaren fruitu izan gabe, lan bukatu bat izan gabe, konfidentzialtasunaren bidez babesten dira. Batzutan konfidentzialtasun betebeharrak dira. Etika batzordeko kideek legez konfidentzialtasun betebeharrak dituzte, bertan ikusten dituzten datuak babestu behar dituzte, eta ezin dituzte hori erabiliz bestelako proiektuak sortu.

Lan bukatuak daudenean, bi tresna daude: jabego intelektuala eta jabego industriala.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
8
Q
  1. GALDERA: Zein zentzutan esan daiteke antzinatik profesio biomedikoetan ardura bat egon dela ekintzatako batzuek sortzen dituzten inplikazio etiko edo moralen inguruan?
A

Biomedikuntza-etikaren historia aztertuz, beste ogibideekin alderatuta, Taylorren ustetan medikuntza bere ekintzen dimentsio etikoarengan hausnarketa sustatu izan zuen lehen ogibidea izan dela esaten da. Taylorrek zioen medikuntzan, praktika eta ikerkuntza eskutik joan direla betidanik eta bere ogibidean arreta etikoa egon dela. Kristo aurrekoak diren eta gaur eguneraino kontserbatutako testu, zeintzuetan hauteman daiteke nolabait bioetika edo mediku-etikaren aztarnen bat.

Hori dela eta, Hipokratesek K.a. VI mendean medikuntza irakasteko eta huek ikasle bezala hartzeko konpromezu bat eskatu zien: zin hipokratikoa (juramento hipocartico). Honela, mediku bezela zaindu beharreko printzipio moralei zin egiten diete. Hipokratesen arabera, zin egiten dute betebehar horiek beteko dituztela eta betetzen ez dituzten dizipulurik hartuko ez dituztela. Horrela, medikuntza erakutsiko zaie mediku bezala era egokian ibiliko zaionari, konpremezurik hartzen ez bada ez zaie irakatsiko.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
9
Q
  1. GALDERA: Giza duintasuna aurrerakuntza zientifiko edo medikoen gainetik egin behar dela nahiko zaharra bada ere, azken hamarkadetan asko aldatu da ardura horren adierazpena. Lehen profesionalek berek hartzen zuten ardura hori, baina zer gertatu da Bigarren Mundu-gerratik hona?
A

Bigarren Mundu-gerraren ondoren aurreko urteetan medikuek edukitako autonomia eta autoerregulazioa galtzen hasi ziren. Horretarako, kanpotiko (politikari, legisladore…) kontrolak ezarriko ziren ikerkuntza zuzentzeko.

Bigarren Mundu Gerraran ikerkuntza eta medikuntzaren inguruan gertatu ziren zenbait gertakizunengatik Nürenbergo epaiketak eman ziren. Nürenbergo epaiketan nazionalsozialismoaren garaian Alemanian buruturiko ikerketa eta esperimentazioak epaitu ziren, batez ere medikuek egindakoak. Epaiketaren ondoren, medikuak epaitu zituzten egindako ikerketak zirela eta. Horregatik, historian lehen aldiz, sistema bat ezarri zen eta medikuen aurrean mesfindantza sortzen hasi zen. Ondorioz, kontrol gehiago eta araudi ezberdinak jarri ziren.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
10
Q
  1. GALDERA: Zergatik aldatu zen (eta noiz) biomedikuntzako ikerketetan parte hartzen zuten subjektuak babesteko era? Aipa itzazu aldaketa horren faktore izan ziren gertakizunetako batzuk.
A

Bigarren Mundu Gerraren inguruan gertatutako hainbat gertakizun direla eta, biomedikuntza ikerketetan parte hartzen zuten subjektuak babesteko era aldatu zen. Ez zen gertakizun soil bat izan aldaketa hori bultzatu zuena, askoren pilaketa baizik. Besteak beste, Nürembergo epaiketa eta kodea (1947), Helsinkiko adierazpena (1954), Seattle Kidney Center Batzodea (1961), BHko Ikerkuntza Etika Batzordeak (1964)…

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
11
Q
  1. GALDERA: Biomedikuntzako ikerkuntzaren historiari dagokionean, zer gertatu zen Nüremberg’en XX mendearen 40. hamarkadan?
A

Bigarren Mundu Gerran (Alemanian) egindako ikerketa gehienetean horietan parte hartutako subjetuen eskubideak urratu egin zirela ohartu ziren. Horregatik, epaiketak egin ziren ta kode bat eraiki zuten, bistakoak edo minimoak ziren printzipioak urratzen zituzten printzipioak kontutan hartuz.

Lehenik, pertsonen tratamenduarekiko, pertsonek adostasunaz parte hartu behar dute eta beraien egiten zaizkien kalteak mugatuak daude. Azken finean, ikerketa ez da derrizgorrezkoa eta pertsonak ez daude behartuta bertan parte-hartzera.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
12
Q
  1. GALDERA: Biomedikuntzako ikerkuntzaren historiari dagokionean, zergatik da ezaguna Tuskegee?
A

Tuskegee hiria ezaguna da 1932-1972 urteen artean egindako ikerketa biomedikoengatik. Pertsona beltzak eta maila sozial baxukoak hartu eta sifilisa txertatzen zien, gero ikusteko sendatzen ziren edo ez. Horietako batzuei tratamendu klasikoa eman zien, sendatzeko aukerak zituen. Beste batzuei tratamendu alternatiboa eman zien, hau jaso zutenak hil zirelarik, ez zelako eraginkorra. Azken taldeari plazeboa eman zion. Hala ere, plazeboa horrela frogatzea ez zen bidezkoa, horretarako 1. taldekoei 2.ean daudela esan eta alderantziz egin beharko zuelako. Umezurtzak ere erabili zituen.
Estatu Batuetan eskubide zibilak garatzeke zeuden eta gertaera horrek, ohiartzun handia eduki zuen. Honela, salbuepenezko kasu bat ez zela eta arriskua zegoela ikusi zen, Estatu Batuak bezalako herrialdeetan baita.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
13
Q
  1. GALDERA: Gaur egun Espainian, nola egiten zaie kontrola gizakiekin eta giza-laginekin buruturiko ikerketei? Nork egiten du?
A

Ikerkuntza Etika Batzordearen arabera, gizakiekin edo beraien laginekin ikertzerakoan, baimenaren ikuskaritza ezinbestekoa da. Horrek, ikerketaren alde etiko, metodologiko eta juridikoak balioetsiko ditu.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
14
Q
  1. GALDERA: Ikerkuntza Etika Batzordeen erabakiei helegitea jarri ahal zaie?
A

Bai, agintaritza publikoen beste edozein erabaki bezala. Azken finean lizentzia bat soilik ez da eta oniritzia soilik ematen du.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
15
Q
  1. GALDERA: Zer gertatzen da Ikerkuntza Etika Batzorde batek legearen aurkako erabaki bat hartzen duenean edo bere funtzioetatik kanpoko ekintza bat egiten duenean?
A

IEB batek legearen aurkako erabaki bat hartzen duenean edo bere funtzioetatik kanpoko ekintza bat betetzen duenean, ikertzailea babestuta dago legearen aurrean, eta hainbat mekanismo daude hau defendatzen dutenak. Ikertzaileak IEBen txostenari helegitea jar daiteke. Helegite hori lehenik eta behin batzordean bertan jar daiteke, ondoren, goragoko organo batean, eta hauek onartzen ez badute, azkenik auzitegietan.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
16
Q
  1. GALDERA: Zein izan da 2007 Ikerkuntza Biomedikoari buruzko legeak ikerkuntzaren eguneroko egikaritzan izan duen efekturik nabarienetako bat?
A

2007an Ikerkuntza Biomedikoa arautu zen, momentura arte ezarrita zegoen legedia (1988. urtekoa) zaharkituta gelditu baitzen. Horren bidez, pertsonak barne dituen edozein ikerketa hartzen ditu kontutan: gizaki biziak, gizakien lagin-biologikoak eta abar. Horren kontrola Etika-Batzordeak egiten du.

Laburbilduz, Batzorde Etiko batek ikerkuntzari oniritzia (aldeko txostena) eman behar dio.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
17
Q
  1. GALDERA: Zein da Ikerkuntza Biomedikoari buruzko legearen helburu bikoitza?
A

Kalitatezko ikerkuntza laguntzea eta sustatzea da bere helburuetako bat, horretarako bitarte egokiak emanez. Lagin-biologikoei sarrera emanez, prozedura inbaditzaileak batzuetan beharrezkoak direla onartu, gameto/enbrioi/enbrioi-zelulekin ikertzea ezinbestekoa dela onartu, biobankuak sortu… Horretaz gain, ikerketa subjektuen babesa defendatzen du, beraien eskubideak errespetatuak izan daitezen. Hori bai, kalitatezko ikerkuntza sortzeko helburua ez da horrenbeste garatu.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
18
Q
  1. GALDERA: Gizakiekin eta giza laginekin buruturiko ikerkuntzekiko, zer da doakotasun printzipioa?
A

Doakotasun printzipioaren arabera, ikerkuntza baten parte hartzeak ezin du onura ekonomikorik inplikatu. Bestalde, konpentsazio ekonomikoak (zama edo arriskuengatik) eman daitezke, esaterako, garraioa ordaintzea edo janaria ematea; izan ere, horiek parte-hartzailearekiko gastuak izan daitezke, merkataritza-izaera ez badute. Hala ere, printzipio hori ez da herrialde guztietan aplikatzen eta batzuetan onura ekonomikoak ematea onartuta dago.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
19
Q
  1. GALDERA: Zer da adostasun informatua? Nola eskatzen/ jasotzen da?
A

Ikerketa baten askatasunez parte-hartzeko adierazpena da. Metodologia egokia duen eta eskatutakoak legeak betetzen dituen edo ez aztertuko dute. Hori, ez da prozesu bat dokumentu bat baizik (adostasun informatuaren dokumentua). Hala ere, prosezu bat dela esaten da adostasuna emango duenari prosezua osotasunean azaldu behar zaiolako.

Ikerketan parte hartu nahi duen bolondresari, idatziz eta aurrez adierazi behar dute ikerketaren informazioa jaso dutela (zertan datza, inplikazioa eta arriskuak), informatutakoa ulertu dutela eta adostasuna askatasunez ematen dutela.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
20
Q
  1. GALDERA: Behin adostasun informatua emanda, subjektu batek hari uko egin diezaioke? Baiezkotan zein ezezkotan, zein lirateke egoera horretan sortzen diren ondorioak?
A

Adostasuna zehaztasun guztiz eman behar da, horregatik, ohiko metodoa idatziz egitea da. Gainera, adostasuna informazio osoa jaso ondoren eman behar da, galderak egiteko aukera ere ematen delarik. Hori guztia kontutan hartuta, adostasuna askatasun osoz ematen du parte-hartzaileak.
Gainera, uko egiteko askatasuna adierazio zaio dokumentu horietan, ikerketaren edozein momentutan ezezkoa eman dezakeela eta nola egin beharko lukeen. Gainera, deuszeztatze horrek ez du negatiboki eragingo subjektuan.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
21
Q
  1. GALDERA: Adostasun informatuari dagokionean, zer egin behar da laginak postmortem jaso ahal izateko?
A

Legearena arabera, hildako baten gorputzetik ikertzeko helburuz edozer har daiteke, pertsonak hil aurretik ezezkoa eman ez badu. Horregatik, normalean senitartekoei galdetzen zaie.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
22
Q
  1. GALDERA: Legeari dagokionean, pertsona batek biomedikuntzako ikerketa batean parte hartzeko adostasun informatua eman badigu, Ikerkuntza Etika Batzordeak gure proiektuari edozein kasutan emango al dio aldeko txostena?
A

Ez. Nahiz eta parte hartzaile edo lagin emaileen adostasun informatua izan, ez da baliozkoa ikerkuntza etika batzorde baten aldeko txostena ez badugu. Etika batzordean ere parte-hartzea neurriz kanpokoa den aztertu eta ikerketaren alde etiko zein sozialak aztertuko ditu. Honela, zientziari ematen dion ekarpena neurtzen du. Txosten hori jasotzean ikerketaraen alde etiko, metodologiko era juridikoak balioesten dira, eta legeak betetzekotan, aldeko txostena jasoko da.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
23
Q
  1. GALDERA: Nolakoa da Ikerkuntza Etika Batzordeen txostena? Aurretiazkoa eta aldekoa da. Zer esanahi du horrek?
A

Proiektua hasi aurretik eduki behar da aldeko txostena, hau da, aurretiazkoa da proiektua hasi aurretik eskuratu behar delako. Lortu baino lehenago ikertzen hasiko bagina ikerketaren zati hori legez kanpo egongo litzatekelako. Erantzuna baiezkoa izan behar da aldekoa izango da, kontrako txostenak edo aldeko txosten baldintzatuak ez du balioko ikerketa burutzeko. Hala ere, etika batzordeak ez du aurkako txosten bat ematen, zuzenean aldeko txostena errefusatzen da.

24
Q
  1. GALDERA: Ikerkuntza Etika Batzordeak legezkotasun printzipioaren mende daude?
A

Bai, haien funtzionamenduak eta erabakiak legea bete behar du. Prozedura administratibo baten barruan ekiten dute, ez beraien printzipio edo erabakien arabera baimena ukatzea legez kanpokoa da. Honela, Instrukzio partean txostena eman eta txosten hori loteslea da. Aurkakoa bada, pertsonek ezin dute ikertu. Aldekoa bada, pertsonen eskubideak bermatuta daudela ziurtatzen dute. Erantzukizun handia dute.

25
Q
  1. GALDERA: Nola eratzen dira IEBak?
A

Legeak dio diziplina artekoak izan behar dutela, independenteak eta inpartzialak. Batzordea agintaritza batek sortzen du eta sormena kide batzuk proposatzen egiten du. Ikusiko da Batzordea bera, osotasunean, eta kideetako bakoitzak bere aldetik eskakizunak betetzen dituztela, eta, hala bada, egiztagiria ematen zaio. Honela, egiaztagiririk gabe ezin dute jardun.

26
Q
  1. GALDERA: Havasupai kasua aztertu (ikus gai honen eranskina). Zein dira sortu den gatazkaren gakoak eta, 14/2007 Legea kasuari aplikagarria balitz, zelan konpondu beharko litzateke gatazka hori?
A

Adostasun informatuak barnean hartzen zituen diabetesaren azterketa (argi eta garbi) eta odolazterketak (odoletik lortutako ustekabeko aurkikuntzak barne). Baina azterketa genetikoa ere egin behar denean, 14/2007 Legeak berariaz eskatzen du horietatik lor daitezkeen ustekabeko aurkikuntzei buruzko informazioa ematea (endogamia, migrazioak, ahaidetasun-harremanak, eta abar).

Hori Espainian eman balitz, ikerketa horren zati bat ilegalki egin zenez, hori ez litzateke posible izango.

27
Q
  1. GALDERA: Pertsonekin edo pertsonen laginekin ikerketa bat aurrera eraman ahal izateko, pertsona horien adostasun informatuarekin nahikoa dugu?
A

Pertsonekin ikerketak egitean, adostasun informatua ezinbestekoa da, baina etika batzordearekin oniritizia baita (aldeko txostena). Bestalde, laginekin ikertzerakoan, pertsonek beraien laginak emateko baimena eman berez nahikoa da eta etika batzordeak hori modu egokian eman zela ziurtatzen du.

28
Q
  1. GALDERA: Adingabeek legeak eskatzen duen gisako adostasuna eman dezakete? Eta zer dio legeak adimen urritasuna duten pertsonen adostasun ematearen kasuan?
A

Ez, legearen arabera, adingabekoek ez daukate adostasun osoa baimena emateko eta gurasoen edo bestelako tutoreen baimenarekin osatzen da. Adimen urritasuna duen pertsonen kasuan ere, tutore baten siandura ere ezinbestekoa da. Hori bai, adimen urritasun motaren arabera izango da hori.

Horregatik, beraiei azaldu behar zaie beti ikerketa eta ume zein ezgaituekin esperimentu arriskutsuak ez dira egiten, azken finean beraiek ez dutelako baimena zuzenean ematen.

29
Q
  1. GALDERA: Zeri deritzo 14/ 2007 Legeak “prozedura inbaditzaile”? Ikus 3. Artikulua.
A

14/2007 Legeak, Ikerkuntza Biomedikoaren Legearen 3. Artikuluan adierazten da prozedura inbaditzaileak gizakien ikerkuntza-xedez egiten den edozein interbentzio direla, ikerketa subjektuarentzat arrisku fisiko zein psikikoa ekar ditzaketenak.

30
Q
  1. GALDERA: Zeri esaten zaio “behaketa-azterlana” (estudio observacional) 14/2007 Legean?
A

Behaketa-azterlanetan ikerketa subjektuei ez zaizkie agindurik zein jarraibideak ematen haien osotasun pertsonalari kalte egin diezaieketenak. Multzo honen barruan daude ere tratamenduan dauden pertsonen behaketak, baldin eta haien sendagileek agindutako tratamendu zein interbentzioak ikerketa dela eta aldatzen ez badira.

Behaketak egitean, ez dugu pertsonen gorputzean ezer eragiten, ez da arrisku fisiko ez psikikorik sortzen. Datuak eskuratzen dira. Honela, behaketa soilik egiten da, esku-sartzerik gabe eta beraz, ez da inbaditzailea.

31
Q
  1. GALDERA: Zein dira prozedura inbaditzaileei Biomedikuntzako Ikerkuntza Legeak eskatzen dizkien eskakizunak? Ikus 13-15 artikuluak.
A

-Pertsonak haren adostasuna eman behar du berariaz, espezifikoki eta idatziz.
-Ezingo da ikerketa pertsonengan egin, baldin eta pareko eraginkortasuna duen alternatiba bat badago.
-Ikerketa batek aukerarik ez duenean hartan parte hartzen ari den subjektuaren osasunerako zuzeneko onurarik ekartzeko, ikerketa hori soilik abiatu ahal izango da subjektu horrentzat arriskurik eta kargarik txikiena baino ez badakar.
-Adostasuna eman aurretik, pertsona horrek beharrezkoa den informazio jasoko du, behar bezala dokumentatuta eta era ulergarrian. Informazioaren barnean izango dira ikerketaren asmoa, plan zehaztua, eragozpenak eta izan daitezkeen arriskuak.
-Gainera, espezifikoki adieraziko zaio baimena ez emateko eskubidea duela eta edozein unetan baimenari uko egitekoa ere, horrek eraginik izan gabe osasunasistentzia jasotzeko duen eskubidean.
-IEB baten aldeko txostena derrigorrezkoa da.

32
Q
  1. GALDERA: Nola babestu behar dira ikerketa batean parte hartzen duten pertsonen izaera pertsonaleko datuak?
A

Izaera pertsonaleko datuak, indentifikatuta edo identifikagarria den pertsonaren edozein ezaugarri dira. Hori, ez da informazio intimoa. Horiek, pertsonarenak soilik dira eta horiek hartu, gorde eta beste zerbaiterako (tratamiento de datos) erabiltzea guztiz debekatuta dago. Horiek hartzeko, pertsonari datu horiek zertarako erabiliko dien azalduko zaio.

Legeak esaten du datu horiek konfideltziantasunez gorde behar direla eta hiru aukera ematen ditu:
anonimizatu, posible ez bada, kodetuta gorde edo oso salbuespenezko kasuetan onartu egiten du datu horiek petsonaren nortasuna aditzera ematen duten datuekin batera ematea.

33
Q
  1. GALDERA: Zer esan nahi du ikerketa subjektuaren interesak gizartearen eta zientziaren interesen gainetik daudela beti? Adibide bat jarri zenezake?
A

Ikerketa subjektuaren interesa besteen gainetik egoteak honakoa esan nahi du: Proiektuan parte hartuko den pertsonaren ongizatea, osasuna eta onurak lehenetsiko direla eta beraz, ikerketa honek, subjektuengan eragin ditzakeen kalteak baino onura gehiago izango dituela beste edozeren aurretik, bere datuen babesa eta konfidentzialtasun mantenduko den neurri berean. Modu honetan, proiektu batek ekarpen zientifiko interesgarria eta gizarte balio esanguratsua izateko, lehenik, ikertuko diren pertsonen ongizatea bermatu beharko da ikerketak irauten duen bitartean.

Adibidez, jaki berri baten onurak frogatzeko proiektu batean, aukeratutako banakoek jakia hartzerakoan kalte posibleak baina onura gehiago izango dituztela bermatu beharko da, ikerketak izan dezakeen balioaren gainetik subjektuen ongizatea eta osasuna bermatuz proiektua gauzatzen den denbora tartean zehar; hau da, jakia hartzen den bitartean gaixotasunik sortuko ez dela neurri handi batean ziurtatuz, eta gaixotasuna sortuko balitz, kalte ordaina emanez.

34
Q
  1. GALDERA: Biomedikuntzako ikerketa batean informazio garrantzizkoa sortzen bada parte-hartzaileen osasunerako (26 artikulua), zer egin behar da? Edozein kasutan eman behar zaie?
A

Legeak dio informazio edukia eskaini behar dela, baina, pertsonek jakiteko eta ez jakiteko eskubidea dutela beraz, kontua da guk pertsonari bi aukera horiek eskaini beharko dizkiogula. Zer egitea nahi duen zehaztu beharko luke ikerketa hasi aurretik, ondoren arazoak ekiditeko.

35
Q
  1. GALDERA: Zer dira jakiteko eskubidea eta ez jakitekoa?
A

Bi horiek biomedikuntza ikerketa legeak ikerketa subjektuei aitortzen zaizkien eskubideak dira, hain osasun informazioarekiko zehazki. Eskubide horiek, haien osasunari dagokion informazioarekiko bi aukera ematen ditu, bata edo bestea aukeratu behar da. Adostasun informatuaren dokumentuan adierazi behar da posible dela subjektuen osasunaren inguruko informazioa agertu daitekeela.

36
Q
  1. GALDERA: Giza obuluekin ikertzea, legezkoa da Espainian?
A

Bai. Legeak bi egoera ezberdintzen ditu: ikerkuntza helburuz edo ugalketa helburuz erabiltzen diren genoma bideak. Umetokian sortzen ditugun umeak helburua beti pertsona baten jaiotza izan behar da. Baina, obuluekin ikertzearakoan, oso eskakizun zorrotzak daude. Lagundutako ugalketan, adibidez, obuluak hartzea baimenduta dago, baina gero enbrioia sortu behar bada (obulua manipulatu), bi baimen beharko lirateke.

37
Q
  1. GALDERA: Garapen biologikorako gaitasuna galdu duten enbrioiekin ikertzearen gainean, zer dio 28. artikuluak?
A

Ikertu daitekeela. Haurdunaldia eteten den kasuetan, enbrioi edo fetua ikerkuntzarako eman daiteke. Puntu honetan legea oso zorrotza da, izan ere, gerta daiteke haurdunaldia eteteagatik ordaindu daiteke edo… aurdunaldia eteten duen zerbitzu medikoak ezin du feto horrengan ikerketarik sortu, beste talde batek erabili behar du, eskakizun zorrotz batekin. Haurdunaldia 14. astera arte eten daiteke, edo hortik aurrera arrazoi naturalen ondorioz eten daiteke haurdunaldia.

38
Q
  1. GALDERA: Giza enbrioi bat in vitro sortzeko, zer eskatzen du indarrean dagoen legeriak?
A

Alde batetik, in vitro sortutako “aurre-enbrioiak” Lagundutako Eernalkuntza helburuekin sortu beharko dira, inoiz ez ikerketarako xedearekin eta ernalkuntzan sobratutako enbrioiak soilik erabili ahal izango dira ikerkuntzan.

Bestetik, Espainiako legediaren arabera “aurre-enbrioiari” ama bat esleitu beharko zaio (obozelula eman duena). Baina ez edozein ama, azken hau, fisikoki eta psiologikoki ama izateko gaitasuna eduki behar du. Horrela, adina bezalako faktoreak kontutan hartzen dira. Derrigorrezkoa da, beraz, haurdunaldia jasan dezakeen ama bat edukitzea, enbrioiak emakume baten barruan garatu behar direlako. Honela, ugalketaz besteko beste helburuetarako enbrioien manipulazioa guztiz debekatuta dago.

Teknika honen bitartez sortutako “aurreenbrioiak” gehienez 14 egun manten daitezke umetokitik kanpo eta epe hau pasata, deuseztatu edota kriokontserbatu (izoztuta mantendu) egin behar dira.

Era berean, debekatuta dago ikerketa prozesuetan erabilitako “aurre-enbrioiak” ernalketan erabiltzea, baina enbrioiak gaixotasun genetikoak edo histobateragarritasun frogak egiteko manipulatzea salbuespenak izango dira.

39
Q
  1. GALDERA: Zeri esaten dio legeak aurre-enbrioia?
A

In vitro dagoen enbrio bati egiten dio erreferentzia, hau da, sabeletik kanpo egongo da. Aurre-enbrio deitze zaio ez dagoelako sabelean. Honela, fitxa batean, ama zein den adieraziko da. Aurre enbrioi bat enbrioi bihur daiteke, baina aktibaturiko enbrioi bat ez.

14/2007: “Obozitoa ernaltzen denetik 14 egun igaro arte, obozitoak jasandako zatiketa progresiboen ondorioz sortutako zelula multzoz osatutako in vitro (laborategiko baldintza artifizialetan eta organismo bizidunetatik kanpo) enbrioia“.

40
Q
  1. GALDERA: Zeri esaten dio 14/ 2007 Legeak “transferentzia nuklear bidez aktibaturiko obozito”? Ikus 33.2 artikulua.
A

Transferentzia nuklear bidez aktibaturiko obozitoa klonazio bidez sortutako enbrioa da. Hau da, obozito bati nukleoa kentzen zaio eta zelula somatiko baten nukleoa txertatzen zaio. Modu horretan, zelula somatikoaren klona den enbrioa edukiko genuke. Horri, ez zaio enbrioi edo aurre-enbrioi deitzen.

41
Q
  1. GALDERA: Zein kasutan ikertu daiteke in utero dauden enbrioi eta fetuekin?
A

Sabeletik atera gabeko enbrioiak beraien onerako denean soilik ikertuko dira. Horiek interesekoak direla adieraziko dira, beraz, helburu espezifikoak betetzeko.

42
Q
  1. GALDERA: Klonazio bidez lortu diren giza enbrioien zelula amekin ikertzea, legezkoa da?
A

Legezkoa bai, baina zientifikoki ez da oso arrakastatsua. Prozedura guztia oso zaila da, behin zelula somatikoaren nukleoa txertatua, zelula hori suspertu behar da erreplikazioa gerta dadin.

Enbrioien lerro zelularrak lortzea, eta gainera, horiek programatzea oso prozesu zaila da. Baina, 2007an legea Espainian egin zenean (klonazio bidez enbrioiak lortzeko), lerro zelularrak sortzeko legezkoa zela proposatu zen. Kontutan hartuz, horren arrakasta oso baxua dela.

43
Q
  1. GALDERA: Ikerkuntza helburuekin enbrioi bat sortzea, legezkoa da? Enbrioi klonatuen ama zelulak hartzea legezkoa da Espainian? Legearen arabera, zenbat egunez garatu daiteke enbrioi bat in vitro? Enbrioien zelula amekin ikertzea, legezkoa da? Eta zelula ama horietatik abiatuta patenteak lortzea
A

Aktibaturiko obozito bat sortu daiteke, baina enbrioia ugalketa helburuekin sortzea soilik baimentzen da, ikerketa helburuz beraz ez. Bestalde, legezkoa da enbrioi klonatuen ama zelulak hartzea legezkoa da Espainian. In vitro 14 egun garatu daiteke enbrioi bat, gero kriokontserbatu edo suntsitu egin behar dela ere adierazten du legeak.

Ez hori bakarrik, posible da, salbuespen bezala, ugalketa helburuz sortutako enbrioiak (baina erabiltzen ez direnak ) ikerkuntzarako erabiltzea, beste edozein prozedurarako erabili behar ez badira, horiek aprobetxatzeko. Amaitzeko, Europar Batasunean ezin da enbrioa zelulen jatorria duten ezer patentatu, baina Espainian bai. Baina soilik Espainian baliogarria izango litzatekeenez ezin izango litzateke Europa mailan kopiatu, hori dela etaez du inongo interesik horrelako ezer patentatzeak.

44
Q
  1. GALDERA: Zein alde dago subjektuetatik lortutako izaera pertsonaleko datuen, eta datu edo emaitza zientifikoen artean, zuzenbideari begira?
A

Indentifikatuta edo identifikagarria den pertsonaren edozein datu dira. Horiek lortzeko, azterketa biokimiko batekin osagarria izan daiteke, baina izaera pertsonaleko dautak pertsonak soilik babes ditzake.

Legeak honako muga jartzen du: izaera pertsonalaren datuen jabea pertsona bera da, subjektuaren kontrolpean daudelarik. Hori dela eta, berak horiek ezabatzea eskatzen badu, ezabatu behar dira. Datu zientifikoak aldiz, ikertzaileen lanaren fruitua direnez, ez daude subjektuaren menpe, ikertzailearen menpe baizik. Legearen barruan dagoen bitartean, pertsona batek datuak ezabatzea eskatzen badu, orduraino lortutako datuak ez dira deuseztatu behar. Soilik pertsona horren fitxategia eta hortik aurrerako ikerketetatik baztertu behar zaio.

45
Q
  1. GALDERA: Beste datu batzuen erabiltzearekin alderatuta, zer berezitasun du Zuzenbidearen ikuspegitik ikerketa helburuekin analisi genetikoak egiteak edo analisien datuak erabiltzeak?
A

Zuzenbidea zorrotzagoa da arlo horretan kontuan hartzen baitu datu genetikoak partekatu egiten direla senitartekoekin, hori dela eta arreta gehiago jartzen du datu horietan. Gainera, analisietatik lortu den informazioa senitartekoentzako erabilgarria izan daiteke.

Bere berezitasun handiena, aholku genetikoa ematea da. Horren bidez, pertsonaren analisi genetikoa egin eta pertsonari modu oso zehatzean azalduko zaio. Adibidez, mutazio bat aztertzerako orduan, horren presentzia edo ez egotea, bi egoeerak azalduko zaizkio subketuari.

46
Q
  1. GALDERA: Pertsonen lagin biologikoak pertsonen datuei dagokienean hiru era ezberdinetan gorde daitezke. Zein dira?
A

Legeak dio 3 era ezberdinetan gorde daitezkeela: modu anonimoan (ezin da jakin zeini dagokion), kode eran (zenbaki bidez, eta hau anonimizazio itzulgarria ahalbidetzen du, izan ere, nortasuna ezkutatzen da) eta azkenik identifikatuta gorde daitezke.

Kodetuta edo identifikatuta gordetzen direnean, edozein momentuan datu horiek ezabatzeko eskaera egin dezake pertsonak. Baina era anonimoan gordetzen direnean, subjektuak ezin du bere laginen deusezpena eskatu, ezin delako jakin zeini dagokion.

47
Q
  1. GALDERA: Nor da giza-lagin biologikoen jabea?
A

Titularra lagin biologiko horren pertsona izango da bere laginen jabea. Hala ere, lagin anonimoen kasuan ezin da jakin nor den lagin bakoitzaren jabea, honela, lagin biologikoen ardurarun bat egongo da, baina ez da berez jabetza hitza erabiltzen. Jabetza hitzak, laginen salerostea posible dela pentsarazten du, baina ez da horrela.

48
Q
  1. GALDERA: Zer dira biobankuak? Zein eskakizun bete behar dituzte ikerkuntza helburuekin ekiteko?
A

Biobankuane giza lagin biologikoak hartu eta gordetzen dituzten erakundeak dira. Zehazki, ikerketarako helburuarekin gordetzen dira laginak. Protokolo baten bidez, ikerketaren helburuak zeintzuk diren zehaztu eta subjektuen eskubideak bermatzeko, hau da bereien laginarekin zer egingo den jakin behar dute. Hori adostasun dokumentu baten bidez zehazten da.

49
Q
  1. GALDERA: Haien alde ekonomikoari dagokionean, zein berezitasun dute biobankuek Espainian?
A

Legearen arabera, ezin dute irabazi asmorik eduki. Ondorioz, ezin da ekimen pribaturik egon eta biobanku gehienak osasun-zentro edo -egiturekin lotuta daude. Honela, ikertzaile bati laginak uztean, ez da adierazten salerosketa denik, baina ikertzaileak ordaindu egiten du. Beraz, gastu fisiko zein soldatak kobratzen zaizkio subjektuari (ikertzaileari), horrek benetan salerosketaren absentzia zalantzan jartzen du.

Hala ere, Espainiako biobantzuek gorde ezin ditzaketen zerbitzuak dituzte. Esaterako, zilbor- hestearen laginak, bertan ama zelulak daudelako. Hau da, ikerkuntzarako erabili daitezke, baina, norberentzako edo familiarentzako gordetzea ez dago baimenduta. Antzeko egoera ematen da, bizkarhezur muineko laginekin.

Hori bai, lagin bakoitzak duen errentagarritasuna enpresaren esku gelditzen da. Biobankuetako laginak ikerketan erabiltzeko, ordaindu egin behar da. Are gehiago, behin erabilita soberan dagoen lagina biobankura bueltatu behar da. Eta berriz erabili nahi izanez gero, berriro ordaindu behar da.

50
Q
  1. GALDERA: Biomedikuntzako ikerketari dagokionean, zer da estandar etiko bikoitza?
A

Biomedikuntzako ikerketetako parte-hartzaileen eskubideei dagokienean sortu daitekeen egoera bat da, Ikerketa baten sustatzaile den herrialdearen legeriaren eta anfitrioiaren legeriaren artean ezberdintasun nabarmena baldin badago.

UNESCO-k adierazi zuen bezala, estandar berdina gorde beharko litzateke mundu-mailan, baina ez da horrela ematen. Horregatik, ikertzaileek askotan txiroagoak diren herrialdeetara jotzen dute.

51
Q
  1. GALDERA: Zer da patente bat? Patenteen hiru eskakizun klasikoak, zein dira?
A

Biologikoa den lehengai batetik oinarrituta asmakizun bat sortu eta horren patentea egitea ezinbestekoa da ideia babesteko. Patenteak asmatzaileari sari bat ematen zaio, hori dela eta, behin asmakizuna eginda denbora tarte batean asmakizun horren zabaltzearen truke emandako eskubide esklusiboak ematen zaizkio, hau da, patentea.

Oraindik iturburu subjektua denari ezin zaio ezer ordaindu, baina patenteen aurrean babesa ematea lortu da.

Patenteari lotuta, jabeko intelektuala, pertsonen ideiei ematen zaien babesa da. Ideia horiek daukaten balioagatik, proposatu dituzten pertsonak saritu behar dira, asmakizunekin bezala.

Estatu batek asmatzaile bati edo haren lagapen-hartzaileari, denbora-tarte mugatu batez, asmakizun bat zabaltzearen truke emandako eskubide esklusiboen multzoa da patentea. Tradizioz, asmakuntzak hiru baldintza bete behar ditu: berritzailea izatea; asmatze-jarduera baten ondorioz gertatzea (hau da, aurkikuntza hutsa ez izatea); industria-aplikazio jakin bat izatea.

52
Q
  1. GALDERA: Giza-laginen gaineko patenteak, zilegi dira Europan? Azaldu ezazu zein eskakizunen barruan den zilegi.
A

1) Giza gorputza bera (bere garapen faseetako ezeinetan) eta giza gorputzaren elementuak naturan aurki daitezkeen bezala, ez dira patenta daitezkeen asmakizunak.

2) Baina giza gorputzaren elementu isolatu batean oinarria duten asmakizunak patentagarriak izan daitezke. Eskakizunak:

-Isolatze hori prozedura tekniko baten ondorio izatea (hau da, naturan halakorik aurkitzea ez du posible izan behar)

-Patenteen hiru eskakizun klasikoak betetzea: berritasuna, asmatze-ekintza baten ondorio izatea eta aplikagarritasun industriala edukitzea

-Patente horren ustiaketak ez du legearen aurkakoa izan behar Europan (adibidez, enbrioien zelula amekin asmakizunak sortzea Espainian legezkoa da, baina Europak ez du horien patentea onartzen herrialde batzuetan legez kanpo daudelako).

53
Q
  1. GALDERA: Enbrioien ama zelulekin ikertzea, legezkoa da Espainian? Ikerketa horietatik lortu daitezkeen patenteen gainean, zein arazo dago Europar Batasunean.
A

Enbrioetatik abitatuta asmakizun bat sortzen bada, Espainiako lurraldean patentea lor daiteke, baina patente horrek ez dauka inolako baliorik Europako beste herrialdeetan. Berez, patente sistema desberdinak daude, babes desberdinak lortzeko. Honela, Europa mailako eta nazioarteko babesa daude eta horrek egoera arraroak sortzen ditu.

54
Q
  1. GALDERA: Henrietta Lacks-en kasua komenta ezazu, Europako asmakizun bioteknologikoen araudiaren perspektibatik.

HELA kasua: HeLa zelulak Roanoken (Virginia, AEB) 1920an jaio zen Henrietta Lacks izeneko emakume batetik lortu ziren. Hainbat terapiarekin tratatu zen arren, Henrietta Jonh Hopkins ospitalean hil zen 1951ko urriaren 4an, 31 urte zituela, eta bost seme-alaba txiki utzi zituen.

Beranduago, George Gey mediku gazteak Henriettaren tumoretik ateratako zelulen laborantza bat hasi zuen. Gey-k hedabideei azaldu zien giza tumore-ehun batengandik historian lehendabiziko aldiz lortutako lehen zelula-lerro hilezkorra lortu zuela. Zelula-lerro hau etengabe landu daiteke eta zelulak ez dira hiltze. Honela, HELA zelulek 50 urte baino gehiago daramate eremu medikoan ikerketa-iturri gisa.
Kontutan eduki behar da, Henriettaren seme-alabek ez dutela zelula horien onura ekonomikorik lortu.

A

Europako legediaren ikuspegiaren arabera aztertuz, batzuen esanetan pertsona baten laginetatik abiatuta beste pertsona bat aberastea ez da etikoa . Are gehiago, baten bat aberastekotan Henrietta bera izan beharko litzateke. Indarrean dagoen legearen arabera, asmakizun bat patentatzeko hiru ezaugarriak betetzen ditu HELA zelulak. Zehazki, isolatutako zeluletak, tumore batetatik, eta teknika desberdinak aplikatuz lerro zelularra sortu zen.

55
Q
  1. GALDERA: Biozientzietako beste ikerkuntza esparru batzuekin alderatuta, helburu forentseekin (auzitegietarako) edo ikerketa kriminalen barruan ikertzen denean, badira zenbait berezitasun. Ikerketa hauetan erabiltzen diren prozedurek, kontu handiz jokatu behar dute zuhaitz-adar pozoidunaren fruituak saihesteko. Zer da hori?
A

Zuzenbidean erabiltzen den metafora bat da. Herrialde demokratikoetan, epaituak diren pertsonen eskubideak babesteko asmoz, hurrengo printzipioa aplikatzen da: legitimotasunik gabe lortu diren probak ez dira epaileen aurrean onartzen (adibidez atxilotu baten eskubideak errespetatu gabe, zein tortura medio dela konfesioa lortu bada).

Are gehiago, legitimotasunik ez duten proba horiek pozoidunak direla ulertzen da, eta, beraz, adar berdinetik (ikerketa ildo berdinetik) lortu izan den beste edozein proba ere ez da onartuko. Hori horrela, nahiz eta zientziak zein teknologiak proba interesgarriak lortzeko aukerak eman, kontutan eduki behar dira ikerketa forentse eta kriminaletan egiten diren prozedura guztiek legezkotasunaren babesa daukatela. Hala ez balitz, eta tamalez, hartutako ahaleginak bertan bera geratu daitezke.