Etika (3.2) Flashcards
- GALDERA: Animaliak hezkuntza eta ikerkuntzan erabiltzeari dagokionean, zer da Etikak aztertzen duena? Erreferentzia gisa hartu ezazu 1go gaitik aurrera Etikaren deskribapenetan esandakoa.
Etika arduratzen da zuzena eta okerra dena, portaera-jarraibideak eta giza portaerak aztertzeaz. Gainera, jokabideak edo portaera-jarraibideak proposatzeaz arduratzen da. Kasu horretan, funtzio horiek beteko lituzke animaliak ikerketa- edo esperimentazio helburuekin erabiltzeari dagokionez, bai eta irakaskuntzan ere.
- GALDERA: Animalien Etikari dagokionean, oinarriari dagokionean, esan al daiteke printzipio edo ulermen unibertsalen bat dagoela? Arrazoitu labur zure erantzuna.
Ez. Gizakiengan egindako esperimentazioari dagokionez ez bezala (mundu mailan adostasun batzuk daude horri buruz), eztabaida zabala eta askotarikoa dago esperimentazioan dauden animalien erabilerari buruz, bai herrialdeen artean, bai herrialde horien barruan.
- GALDERA: Etikaren eztabaidetan, zein zentzutan erabiltzen da non human animals esamoldea?
Esamolde hori (non human animals) zenbait adituk erabiltzen dute, eztabaidetan, gizakiok ere animaliak garela gogoratzeko. Animaliak gizakiengandik oso urrun jartzen dituzten jarrerak salatu edo agerian jarri nahi dituzte.
- GALDERA: Irakurri Helena Röckslinberg, Mickey Gjerris eta Anna Olsson-ek idatzi berri duten hau, eta zure hitzekin azaldu.
Pertsona gehienek onartzen dute ez dagoela ondo izaki sentiberei mina, ezerosotasuna, pairamena edota heriotza sortzea. Jakin badakite, ordea, arau horri salbuespenak egiten zaizkiola. Animaliak ezagutza berriak sortu zein dagoeneko ditugunak balioesteko erabiltzen dira, bai eta mediku eta albaitariak hezi zein gizakien segurtasunari buruzko entseguak egiteko. Horrek ez du esanahi, baina, animaliak ikerkuntza eta hezkuntzan erabiltzeak ez duela arretarik merez,i duten inplikazio etikorik. (Röckslinberg, Mickey Gjerris eta Anna Olsson, Animal Ethics in Animal Research, Cambridge UP, 2017).
Horregatik noizean behin animalien gainean zein entsaiu egiten diren eta zein salbuespenen gainean hausnartu behar da, batzuetan azken horiek berritztu behar baitira.
- GALDERA: Zer da animalien adostasuna, animalien ikerkuntzari dagokionean?
Ordezpen, Erredukzio eta Fintze printzipioak (3R) animalien erabileratik sortzen den dilema etikoari nolabait heltzeko garatu ziren, haien baimenik gabe, kalte egin diezaieketen, baina ondasun handiago bat lortzeko beharrezkotzat jotzen diren prozeduretan. Gogoeta horren oinarria ikuspegi utilitarista klasiko da.
Azken aldian, ordea, beste autore batzuek animalien esperimentazioarekiko ezberdina den eredu etiko baten aplikagarritasuna aztertzen dute. Eredu etiko horrek animaliei etikan sarbidea eman nahi diela azaltzen dute, animaliok izaki autonomotzat hartuz eta, nolabait, prozedura esperimentalak onartzeko edo, gutxienez, ez onartzeko gai, ikerketa horiek beren interesetarako duten garrantzian oinarrituta.
Orain arte, dakigunez, formalki ez zaio oraindiki ikuspegi hori aplikatu ikerketari edo abeltzaintzari.
- GALDERA: Gizakiez besteko animalien erabiltzeari dagokionean, eta teoria utilitaristen multzoan, zein berezitasun du Peter Singer-ek Animal Liberation liburuan adierazitako tesiak?
Arrazonamendu utilitaristak, orokorrean, zera esaten du: kontuan hartu behar direla alde batetik, animaliengandik jasotako produktuen onura edo haiek esperimentuetan erabiltzeak dakarren onura eta, beste alde batetik, erabiltze horrek suposatzen duen kostua Kostu horrek, besteak beste, animalien ongizateari egiten zaion kaltea barneratzen du.
Utilitaristen multzoan kokatu ohi bada ere, Peter Singer-en ulermenak berezitasun batzuk ditu hausnartzeko era horretan, animalista bezala ere identifikatu delako. Haren ustetan gizakientzako onura eta animalien ongizatea oso era ezberdinetan ulertu daitezke. Adibidez, espezie guztiak sentiberak direla eta pairamena zein ongizatea bateraezinak direla ulertuz, oso gutxitan onartuko litzareke animaliei pairamena sortzen dion animali erabiltze bat, nahiz eta gizakiei onuraren bat ematen dien.
Idazleak hurrengoa kritikatzen du: hausnarketa horretan subjektu diren beste animaliak kontutan ez hartzea eta soilik gizakien onura bilatzea.
- GALDERA: Zein argudiotan sendotzen du Tom Reganek bere iritzia, hots, animaliek eskubideak dituztela?
Tom Reganen ustetan eskubideen titularra izateko ez da beharrezkoa norberak eskubide horiek erabiltzeko gaitasuna izatea. Izatez, badira moralki mendekoak diren zenbait gizaki eta horrek ez du saihesten pertsona horien eskubideak babestea, nahiz eta eskubide horiek autonomiaz erabiltzeko gaitasunik ez duten. Hori horrela, Reganek dio badirela oinarrizko eskubide batzuk izaki bizidun guztiei ere aitortu ahal zaizkiela, gizaki izan ala ez. Bere iritziz badira zenbait eskubide moralki edozein izakiri dagozkionak, euren kabuz bizi direlako eta haien bizitzak berezko balioa duelako, gizakientzat haien bizitzak izan dezakeen garrantzia edo erabilgarritasunaz bereiziz.
- GALDERA: Eztabaidan erabiltzen diren argudio nagusiak aztertuta, zein ezberdintasun nagusi hauteman daiteke animalia-esperimentazioaren gainean dagoen eztabaida etikoaren premisetan?
Premisak ondorioak sostengatzeko erabiltzen diren argudioen zatiak dira. Honela, esperimentazioaren aldeko edo kontrako iritzia emateko, premisa batzuk erabiltzen dira.
- GALDERA c: Oro har, animalia-ereduak balio al du gizakia hartzaile duten produktuen toxikotasuna edo eraginkortasuna ikertzeko?
Gertaerak baloratzeko orduan desadostasunak daude, pertsona batzuek ez dute onartzen esperimentazioak zientziaren historian zerbaitetarako balio izan duenik. Animalien estatusa aztertzerakoan ere desadostasunak aurkitzen ditugu. Batzuek uste dute gizakien estatus bera dutela, beste batzuek uste dute ez dutela gure estatus bera, baina ez dituzte animaliak objektu soiltzat hartzen, eta beste batzuek, berriz, naturak gure beharrizanak asetzeko gure esku jartzen duen elementutzat hartzen dituzte animaliak.
Gizakien kasuan, parlamentuetan erabaki batera heltzea lortu zen, baina animalien kasuan konplexuagoa da eta gai hori parlamentuan jorratzea oso konplikatua izango litzateke; izan ere, ikusi dugun moduan, ezta filosofoak ez dira gai izan erabaki batera heltzeko.
- GALDERA: Zein zentzutan babesten du Europako Araudiak laborategiko animalien ongizatea? Laborategiko animaliak ez dira gizakiak bezala babesten, animaliei heriotza eman dakiekeelako. Hala ere, anestesia edo eutanasia bidez egin behar da.
Ikerketa Zientifikoan Animalien Ongizateari buruzko Legearen kasuan, ordea, animalien eskubideak kontuan hartu beharrean, haien ongizatea hartzen da kontuan. Ongizateaz hitz egitean, animalien eta gizakien arteko alde oso argia markatzen da, ez direlako eskubideak, duintasuna baizik. Gainera, gizakien ongizatearekin parekatzeko moduko ongizatea ere ez da, ongizate horren barruan animaliei oinazeak sor dakizkiekeelako, baita heriotza ere. Eutanasia hori fintzeko teknika batzuk aplikatzen dira, eta prozedura oso zorrotzak erabiltzen dira, animaliak prozesu osoan sedatuta edukitzeko eskatu bai, baina, funtsean, hil egin daitezke. Hau Giza Ikerketa Zientifikoan guztiz onartezina litzateke. Gainera, animaliengan genetikoki eraldatzea baimenduta dagoen bitartean, hau gizakiengan guztiz pentsaezina da.
Azken finean, Ikerketa Zientifikoko Animalien Ongizateari buruzko Legeak egiten duena animalien ikerketa onartzea da, hura murriztuz edo hainbat muga eta kontrol ezarriz. Animalien ongizateak zaintza-neurri batzuk eskatzen ditu, baina ez da gizakien ongizatearen kontzeptuaren sinonimoa.
- GALDERA: Animaliez egiten diren erabilera ezberdinak kontutan hartuta, zergatik da animalia-esperimentazioa gatazka gehien sortzen duen erabileretako bat? Erabiltzen den animalien kopuruagatik da? Arrazoitu labur zure erantzuna.
Animali esperimentazioa oso gatazkatsua da gizartean horien erabilera beharrezkoa ez dela uste delako. Sentimendu eta sinismena da soilik, izan ere, esperimentazioan erabiltzen diren animali kopurua gero eta txikiagoa da.
- GALDERA: Bioetikan aditua den Ben Mepham idazlearen arabera, hiru dira helbururik onartuenak (zabalduenak) zera justifikatzeko, animaliak ikerkuntzan erabiltzea. Zeintzuk dira helburu horiek?
Oinarrizko ikerkuntza
Aplikatutako ikerkuntza
Toxikotasun testak (nahiko mugatuta, kosmetikoen kasuan ez).
- GALDERA: Legeriari dagokionean, zer da laborategiko animali bat? Horietatik zeintzuk babesten ditu Europar Batasunean laborategiko animalien ongizatea arautzen duen legeriak?
Animalien esperimentazioan edo beste helburu zientifiko batzuetarako erabiltzen den ornodun edo ornogabe oro laborategiko animaliatzat hartzen da. EBko araudiak ez ditu laborategiko animalia guztiak hartzen. Babesa ornodunei, zefalopodoei eta ugaztunen fetuei aplikatzen zaie haurdunaldiaren azken herenean. Momentuz, adibidez, intsektuekin ikertzea ez dira zerrendan agertzen.
- GALDERA: Bizirik dauden animaliekin ikertzea, legezkoa al da Europan? Arrazoitu labur zure erantzuna.
Bai. Eskakizun asko bete behar dira bizirik dauden animaliak ikerketan erabili ahal izateko, baina horiek bete ezkero, baimena lor daiteke.
- GALDERA: Primate handiekin ikertzea, legezkoa al da Europar Batasunean?
Europan primate handiekin esperimentatzea onartzen da soilik ikerketaren helburua espezie horien onurarako denean (adibidez, eragiten dien gaixotasun bat ikertzeko). Gaixotasun hori, bereziki primateetan ematen bada soilik egingo da. Ez da onartzen EBn erabiltzea, gizakiari mesede egitea helburu duen esperimentazioan.
Amaitzeko, primate txikiekin ikertzea askoz zailagoaeta garestiagoa da, eta komenigarriagoa da beste animali bat aukeratzea.