Etika (4.1) Flashcards

1
Q
  1. GALDERA: 7 GAI honetan (bai eta 5. Gaian ere), Zuzenbidearen arabera, zer ikusi dugu pertsona orok duela jaiotzaz?
A

Pertsona izateagatik, soilik berdin du zein esparrutan gabiltzan lanean, hurrengo eskubideak aitortu behar zaio gizakiari:
Duintasuna.
Oinarrizko eskubideak (bizitzarako eskubidea, osotasun fisiko eta moralerako eskubidea, askatasun pertsonalerako eskubidea, aske adierazteko eskubidea, pribatutasunerako eskubidea, datu pertsonalen babeserako eskubidea, kontzientzia askatasuna, atab).

Batera daudela pentsa daiteke, baina eskubideen barruan pertsonaren autonomia dago, hots, norebere buruari arauak jartzeko eskubidea. Gizarteak, duintasuna pertsona orori zor dion zerbait dela uste du, eta eskubide batzuk aitortzen zaizkio. Honela, duintasuna nolabait legeen bidez mugatuta dagoela esan daiteke, gizarteak duintasunari buruz duen kontzeptuagatik.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
2
Q
  1. GALDERA: Oinarrizko eskubideak oso garrantzitsuak dira eta haien babesa oso zabala. Mugaren bat dute? Zein bi egoeratan sortzen zaizkigu arazoak?
A

Pertsonaren autonomiak (askatasunak) mugak izan behar dituen edo ez ebazterakoan, zalantzak daude bereziki:
Bere duintasuna edo osotasun fisikoari kalte eman nahi zaionean
Edo beste pertsona batzuen eskubide zein interesekin edota gizarte balore garrantzitsuenekin gatazkak sor daitezkeenean.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
3
Q
  1. GALDERA: ADNaren auzi etiko eta juridikoek informazioarekin dute zerikusia, zein zentzutan?
A

Daukan INFORMAZIOAREKIN dute zerikusia. Informazio hori, potentzialki, irakurri eta aldatu ere egin daiteke.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
4
Q
  1. GALDERA: Zuzenbidearen ikuspegitik, arreta berdina ematen zaie “informazio genetikoari” (orokorrean) eta “pertsona bati dagokion informazio genetikoari”?
A

Ez, identifikatuta edo identifikagarria den pertsona bati dagokion edozein informazio izaera pertsonaleko datua da Zuzenbidearentzat.
Pertsona bati dagokion informazio genetikoaren gainean, pertsonak informazio-autonomia dauka (bere datuen gaineko kontrola). Honela, datu genetikoak ere babestu egiten dira baita.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
5
Q
  1. GALDERA: Zein dira ADNak etiko eta juridikoki sortzen dituen arazoak sailkatzeko deskribatu diren 3 multzoak?
A

DNAren funtzioa ezagututa, 3 arazo daude, nagusiko:
1. Herentzia biologikoaren oinarria da: senitartekoen artean transmititzen da eta transmisio horiek jarrai daitezke. Azterketa horrek, gizartean eragina eduki dezake.
2. Bereizketa funtzioak betetzen ditu: identifikaziorako baliagarria da, beraz. Honela, identifikazioan akatsak egon daitezke, edo ondo egon, baina ondorio okerrak atera; izan ere, korrelazioa edo lotura egon daiteke, baina ezin da ondorio finkorik atera.
3. Garapenaren oinarri molekularra da: iragartzeko baliagarria da

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
6
Q
  1. GALDERA: Zer da datu biometriko bat? Noiz da baliagarria pertsona baten identifikaziorako?
A

Gorputzari ezaugarri estatiko zein dinamikoei neurketaren bat aplikatuz lortu den informazioari deritzo datu biometriko. Neurtu behar driren ezaugarri horiek egonkor mantendu beharko dira.

Azken aldian, tresna informatizatuen bidez hartzen dira, baina historian zehar egon izan dira ere neurketa horiek egiteko eskuzko metodoak ere (izatez oraindik ere badaude). Identifikaziorako balio dezake baldin eta datu horrengan zera ikusi badaiteke, pertsona bati edo pertsona talde bati esklusiboki dagokien zerbait adierazten duela.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
7
Q
  1. GALDERA: Identifikaziorako (bereziki identifikazio sistema bat sortzeko) baliagarria izan daitekeen informazio biometrikoak, zein ezaugarri izan behar ditu?
A

Unibertsala.
Banakakoa eta bereizgarria.
Iraunkorra.
Pertsonari atxikitua.
Norbanakoak ez du informazio honen gaineko kontrolik.

Honela, hatz-markak datu biometrikoak oso ohikoak dira. Populazioaren gehiengoak edukitzeaz gain, iraunkorra da, eta gainera, norberak ezin du bere datu biometriko hori eraldatu.

Gorputzaren mugimendua (kulunkatze eta tolesteak), sinadura dinamikoa (abiadura, presioa, espektru akustikoa) edo tekleatzeko era (erritmoa, abiadura, presioa…) neurtuz, nor den jakin daiteke.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
8
Q
  1. GALDERA: Dermatoglifoetatik jasotzen diren datu biometrikoak zer dira, estatikoak edo dinamikoak?
A

Horiek datu biometriko dinamikoak dira, gorputzaren aktibitatea neurtzen dutelako.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
9
Q
  1. GALDERA: Identifikaziorako baliagarriak diren datu biometrikoengan, zein prozedura egikaritu daitezke?
A

Hiru prozedura daude: egiaztatu, identifikatu (zentsu hertsian) eta bahetzea.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
10
Q
  1. GALDERA: Zer dira “DNA hatz-aztarnak” (DNA fingerprints)?
A

“DNA aztarnak” esamoldeak pertsona baten DNAtik lortutako edozein informazio bereizgarriri egiten dio erreferentzia. Honela, espezie bereko bi indibiduo bereizteko teknika bat da. Badira metodo batzuk ikerketa kriminalean erabiltzeko baliozkotuta daudenak: Krimen bat egin denean eta ikerketa biologiko bat egiten denean, aztarna erabiltzen da norena den jakiteko. Horrela, aztarna biologikoak aztertzeko edo ahaidetasuna frogatzeko erabiltzen dira.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
11
Q
  1. GALDERA: Delitu bat egin den lekuan pertsona baten aztarna biologiko bat topako bagenu, analisi batek norena den esango liguke?
A

Ezin digu adierazi “norena den zehazki”. Asko jota, gizaki batena dela esan diezagukezu. Jakin ahal izango dugu ea pertsona jakin batena den, zerekin konparatu badugu. Adibidez, poliziak DNAren datu-basea du, eta bertan delitu edo susmagarri batzuengatik kondenatutako pertsonak baino ezin dira egon.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
12
Q
  1. GALDERA: Legala al da pertsona bat identifikatzea, pertsonak identifikazio hori baimentzen ez duenean?
A

Ez. Hala ere, legeak ezartzen du salbuespen batzuetan agintariek edo arduradunek pertsonaren borondatearen aurkako identifikazioa eska dezaketela. Baina oso kasu gutxietarako da (salbuespenezkoa), ez guztientzat. Kasu horietatik kanpo, erabat debekatuta dago ez bakarrik ADN azterketa bat, baizik eta NANa bera eskatzea ere.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
13
Q
  1. GALDERA: Pertsonaren baimenik gabe aitatasun edo amatasun proba bat egin daiteke?
A

Ez, ezin da behartu. Hala ere, demanda bat dagoenean eta aitatasun-frogari uko egiten dionean, beste zantzu batzuk daude aita izan daitekeela pentsatzeko, litekeena da ezezkoa zantzu bat gehiago izatea; izan ere, demandatua froga bat saihesten ari da, demandatzailearen aita biologikoa ez bada, egia % 100ean argituko lukeena.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
14
Q
  1. GALDERA: Legearen arabera, pertsona batek edozein kasutan al du bere jatorri biologikoa ezagutzeko eskubidea? Arrazoitu labur zure erantzuna.
A

Ez termino absolutuetan. Baliteke jatorri biologikoari buruzko informazioa konfidentziala izatea (pertsona semen-emaile batetik jaio delako edo adopzioan eman zelako konfidentzialtasuna bermatu zuten baldintzetan), eta filiazio-demanda bat aurkezten badu, ez luke eskubiderik izango demandatuari DNA froga bat egiteko.

Ugalketa naturala izan bada eta pertsona batek filiazioa ezagutzen ez badu, kasu horietan zantzuak baldin badaude (indicios) litekeena da zantzuen ondorioz epaile batek legezko filiazioa ezartzea (hau da, bi pertsona aita-ama/seme-alaba direla zehaztea), eta legezko ondorioak izango lituzke, baina presuntzioa izango litzateke, ez ziurtasuna.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
15
Q
  1. GALDERA: Identifikazioa aitzakia dela, ADN-aztarnez aparteko informaziorik lortu genezake epaileak baimendu duen ADN-aztarnaren analisi bat egiterakoan?
A

Ez, identifikaziorako DNA lortzea oso mugatuta dago araudian. Aztarna horiek auzitegien edo polizia-ikerketen esparruetan erabil daitezke, helburu zehatzak betetzeko. Ikerketetan behar diren kasuan, adostasun informatuan eskatuko da baimern hori.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
16
Q
  1. GALDERA: Espainiako legeriaren arabera, DNA aztarnen bankuak sortu daitezke?
A

Polizia-helburuetarako bakarrik, eta delitu jakin batzuen ikerketan soilik erabiltzeko (ez, oro har).

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
17
Q
  1. GALDERA: Zein dira identifikaziorako informazio biologikoa biltzeak izan ditzakeen arriskuak? Klasean 3 arrisku-talde azaldu ziren.
A
  1. Gehiegizko zaintzaren arriskua (askotan alboko zaintza bat, baina pertsonen jokabidean oso eragin handia duena). Gogora dator Foucault-en Panoptikon delakoa.
  2. Estigmatizatzeko eta diskriminatzeko arriskua (berezko ezaugarriengatik edo akatsengatik). Pentsa dezagun sistema diseinatuta dagoela eta erabiiltzaile diren 200 pertsonetatik 180 primeran egokitzen direla. Baina 20 pertsonentzat noiz edo noiz alerta gertatzen da aurpegiko egituragatik edo aztarna-sistemagatik (larruazala finagoa edo eskua handiagoa dute eta sistemak errorea ematen du). Hori gertatzen da ez direlako sistema zehatzak. Gorputza biometrikartzea oso zaila da. Errore tasa bat dago beti, positibo zein negatiboa.
    Berezkoak diren ezaugarriengatik
    Are gehiago, identifikazio edo erroldatze akatsengatik.
  3. Identifikazio biologikoa absolututzat jotzeko arriskua, tolerantzia-ataria kontuan hartu gabe. Azkenean, makinek dioena ezin da egi absolututzat hartu.
How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
18
Q
  1. GALDERA: Zer da “identifikazio soziala”? Zein zentzutan izan dezake informazio biologikoak eragina? Gutako bakoitzak bere buruaz duen autokontzeptuaren parte bat besteekin ditugun hartuemonetan gauzatzen da.
A

Psikologia sozialak ondo azaldu dituen arrazoi neurobiologikoengatik, gizarte hartu-emonetan ohikoa da oso kategoria sozialak erabiltzea (gu-besteak, hemengoak-atzerritarrak, gazteak-adintsuak, etab). Kategoria horien behar neurobiologikoa dugu (mundua nolabait ordenatzeko), baina problema zeran egoten da, kategorioa horiek estereotipo bezala hartu eta diskriminazio jokabideetarako justifikazio moduan erabiltzean.

Genetikak pertsonei buruzko informazioa eman dezakeen heinean, identifikazio sozial horri kategoriak berriak gehitu ahal zaizkio bait eta diskriminazio arrisku berriak sortu ere.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
19
Q
  1. GALDERA: Zer da genoismoa (edo genekeria)?
A

Arrazoi edo ezaugarri genetikoengatiko diskriminazioa da, ondorioz, berdintasunaren printzipioaren aurkakoa da.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
20
Q
  1. GALDERA: Zer da izaera pertsonaleko datu bat (edo 2018ko legearen arabera, datu pertsonal bat)? Eta zeri esaten zaio izaera pertsonaleko datuen tratamendua?
A

Datu pertsonala da identifikatutako edo identifika daitekeen pertsona batena den edozein informazio. Informazio horri ematen diogun edozein erabilerak, biltegiratzeak, alderaketak, hainbat helburutarako erabiltzeak eta abarrek, tratamendua barne hartuko luke.
Legeak datu pertsonal baten tratamendutzat hartzen du datu horiek pertsona bat identifikatzeko edo modu masiboan biltegiratzeko erabiltzea, informazio pertsonal horrek pertsonen askatasuna mugatu baitezake, eta, horregatik, beharrezkoa da datuok tratatzeko baimena eskatzea interesdunari edo datuen titularrari.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
21
Q
  1. GALDERA: Identifika daitekeen pertsona eta identifika ezin daitekeena: kontzeptu bi horiek azaldu izaera pertsonaleko datuen babes-legeriari dagokionean.
A

Identifika daitekeen pertsonaren nortasuna zuzenean edo zeharka ezar daiteke. Azken kasu horretan, nortasunaren alderdiren batekin lotuta dagoen informazioren baten bidez (identitate fisikoa, fisiologia, psikikoa, ekonomikoa, kulturala, soziala…). Pertsona bat identifikatzeko ahalegin eta denbora gehiehi erabili beharko litzatekeen kasuekiko, egin beharreko ahalegina neurriz kanpokotzat jotzen da, eta, kasu horretan, legeak uste du pertsona ezin dela identifikatu.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
22
Q
  1. GALDERA: Orokorrean, zer behar da izaera pertsonaleko datuen tratamendurako?
A

Oro har, datuen titularraren baimena behar da. Araudiak datuak eman behar direla ezartzen badu edo epaile baten agindu arrazoitua badago, orduan bakarrik izango da posible informazio pertsonala baimenik gabe eskuratzea.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
23
Q
  1. GALDERA: Izaera pertsonaleko datuen disoziazioa: esan zer den eta zenbat mota dauden.
A

Pertsona batengandik lortu den informazioa identifika dezakeen edozein informaziotatik bereiztean datza disoziazio edo anonimizazioa. Adibidez, nik norbaitengandik lortutako informazio bat badut eta haren izena edo NANa ezabatzen badut, informazio hori modu bereizian gordetzen da. Badira banandu ezin diren datu batzuk, hala nola NAN zenbakia. Disoziazio motak (5. gaian kodetzea).
Itzulgarria: adibidez, ikerketa zientifikoan pertsonen lagin biologikoak edo kodetutako datuak dituzten fitxak gorde ditzakegu. Hau da, laginen fitxak edo ontziak, non ez den izena edo bestelako informazio identifikatzailerik adierazten, baina kodea aldatzeko eta norenak diren jakiteko aukerarekin.
Itzulezina: atzeraezina denean, ez dago datu-fitxa bakoitza nor den jakiteko modurik. Demagun fakultateko ikasleen neurri antropometrikoak hartu ditugula batez besteko neurria eta pisua, gorputzeko koipearen batez bestekoa eta abar zein diren jakiteko. Fitxak informazio identifikatzailerik gabe biltegiratzen badira, oso kasu berezietan izan ezik (adibidez, oso altuera ezohikoa duen pertsona bat – batez bestekoaren oso azpitik edo gainetik), ez genuke jakingo fitxa bakoitza norena den.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
24
Q
  1. GALDERA: Izaera pertsonaleko beste datu batzuekin alderatuta, zein da izaera pertsonaleko datu genetikoek duten berezitasuna?
A

Hein batean sendi biologikoarekin partekatzen direla eta iragatze-gaitasuna dutela, erlatiboa behintzat.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
25
Q
  1. GALDERA: Legeak, zein helbururekin onartzen du pertsonen datu genetikoak hartzea?
A

Helburu sanitarioetarako edo ikerketa zientifikorako

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
26
Q
  1. GALDERA: Zein dira informazio genetikoaren titularrak dituen eskubideak?
A

Titularrak bi eskubide-multzo ditu:
a. Datu pertsonalak babesteko eskubidetik datozkionak (sarbidea, zuzenketa, ezereztea);
b. eta informazioaren edukoi zehatzari dagokionean, jakiteko edo ez jakiteko eskubidea (5. gaian ikusita).

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
27
Q
  1. GALDERA: Ba al da kasurik zeinetan pertsonaren baimenik gabe haren datu genetikoak hartu daitezkeen? Azaldu labur ikusi ditugunak.
A

Legeak zabalik uzten du hipotesi hau: hirugarren baten bizitzarako berehalako arriskua duen larrialdiegoera batean, epaile batek baimena eman dezake informazio genetikoa eskuratzeko, datuen titularraren baimenik gabe.

Kasu mugatu samarra da, baina gaur egun ez dago argi hirugarren baten bizitzarako berehalako zein arrisku egoera konpon daitekeen pertsona baten informazio genetikoa eskuratuz. Berez, errealistagoa izango litzateke zuzenean hirugarren hori aztertzea. Era berean, informazio genetikoaren izaera dela eta, ez dago argi zein motatako larrialdia den.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
28
Q
  1. GALDERA: Indarrean dagoen legeriaren arabera, posiblea da pertsona baten azterketa genetikoa egitea, pertsona hori lanpostu bat egikaritzeko egokia den edo ez ebazteko? Arrazoitu labur zure erantzuna.
A

Legeak, oso salbuespen gisa, osasun-azterketak egiteko aukera ematen du, genetikoak barne, osasun-ezaugarri oso garrantzitsuak eskatzen dituzten lanpostuak direnean, maila handikoak (pilotu militarra, adibidez). Salbuetsitako kasu horietatik kanpo, debekatua legoke.

Beraz, ez du guztiz baztertzen, kasu batzuetan justifikatuta egon baitaiteke ogibide batzuetan, ez dute esaten analisi genetikoa egin behar denik, baina onartzen da. Osasunari buruzko azterketa zorrotzak egiten dira, baita aurrekariei buruzkoak ere. Gainerako kasuetan, diskriminatzailetzat joko litzateke.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
29
Q
  1. GALDERA: Indarrean dagoen legeriaren arabera, bizitza- edo osasun-aseguru bat adostu aurretik aseguru-etxe batek pertsonen azterketa genetikoak eskatu ditzake? Arrazoitu labur zure erantzuna.
A

Oro har, analisi genetikoak eta osasun-analisiak baztertuta daude, salbu eta kontratatu nahi den aseguru zehatza oso salbuespenezkoa denean, hau da, primak nabarmen handiak direnean.
Pertsona batek bizitza-aseguru estandarra eskatzen badu, oso neurrigabea izango litzateke. Hala ere, bizi-maila apala duen norbaitek 1 milioi euroko primarekin bizitza-asegurua egingo badu, aseguru enpresak bere buruari galdetzen dio baliabide ekonomiko arruntak dituen persona batek zer interes izan dezakeen hain aseguru garesti bat ordaintzeko. Aseguru etxeek iruzurrak saihesteko interesa eta eskubidea dute.

30
Q
  1. GALDERA: Azterketa genetiko batetik lortu diren izaera pertsonaleko datuak printzipioz ezin zaizkio hirugarrenei lagatu edo ezagutarazi, baina klasean salbuespenak daudela ikusi dugu. Azaldu labur.
A

Informazio horretaz baliatuta, senide biologikoei arrisku larri eta hur-hurrekoa prebenitu behar zaienean.

31
Q
  1. GALDERA: Pertsonen datu genetikoak ikerkuntza erabiltzeari buruz, zer dio 14/ 2007 Legeak?
A

Pertsonaren adostasun (baimen) aske eta berariazkoa behar dugu beti (5. gaian ikusi genuen bezala). Baina baimen horrek, informatua izateko, 14/2007 Legeak zehazten dituen hainbat alderdi xehetasunez jakinaraztea eskatzen du. Adostasuna jaso aurretik, honako hau jakinarazi behar da:
1. Azterketaren helburua.
2. Emaitzak eskuratzeko aukera izango dutenak.
3.Ustekabeko aurkikuntzak egiteko aukera.
4. Informazioaren inplikazioa izan dezake senideentzat.
5. Aholku genetikoa emateko konpromisoa hartu behar da. Hau da, pertsonaren osasunerako informazio garrantzitsua lortuko balitz, informazio hori jakinarazteko modua berezia izango litzateke (betiere jakiteko eta ez jakiteko eskubidea errespetatuz, 5. gaian ikusita). Aholku genetikoan aditua den norbaitek egin behar du. Aholku genetikoari buruz hitz egingo dugu gai honi buruzko beste epigrafe batean, zehatzago.

32
Q
  1. GALDERA: Zer da baheketa genetikoa eta zer dio Legeak hari buruz?
A

Baheketa genetikoaren helburua da parte hartzen duen gizabanakoaren edo haren ondorengoen gaixotasuna edo osasunerako arrisku larria antzematea, gaixotasuna goiz tratatzeko edo prebentzio-neurriak hartzeko. Osasun-agintariek erabakiko dute beharrezkoa den. Eta, hala iritziz gero, hautatutako taldeko biztanle-kide guztiei eskainiko zaie. Idatzizko baimen indibiduala behar da, eta xede-populazioa zein den zehaztu behar da.

33
Q
  1. GALDERA: Eugenesia, zer da?
A

Kontzeptu honekin ideia edo helburu bati egiten zaio erreferentzia: izaki bizidunen sortzea (ugaltzea) hobetzeko helburu edo desirari. Teknika eugenesikoak lirateke, beraz, helburu horri ekarpen egin diezaioketen guztiak.

34
Q
  1. GALDERA: Eugenesia, pentsamendu berri edo moderno batek proposatu egin du? Azaldu labur zure erantzuna.
A

Ideia antzinakoa da. Aspaldidanik dakigu gure oinordeko biologikoei ezaugarriak iragaten dizkiogula, eta antzinakoa da ere informazio genetikoaren transmisioan nolabait eskusartzeko desira ere. Gaur egun, dena den, askoz ezagutza eta teknologia gehiago dugu eugenesiari ekarpen egin al diotenak.

35
Q
  1. GALDERA: Historian zehar nolakoa izan da pentsamendu eugenesikoaren bilakaera?
A

Herentzia genetikoaren transmisio-mekanismoei buruzko ezagutza zientifikoa hobetu ahala, teknika eugenesikoak birformulatu egin dira.
1. Platon Antzinatean, indibidorik bikainenek (gudaririk indartsuenek edo emakumerik ederrenek) harreman sarriak izatearen garrantziari buruz ari zen, eta hain nabarmenak ez ziren indibatuek harreman gutxiago izateari buruz, artaldeak beherantz egin ez zezan. Garai hartan, teknika eugenesiko posible bakarra, antzinako Espartan adibidez, nahi ez zen ezaugarriren bat zuten jaioberriak sakrifikatzea zen.
2. Galtonek tesi bat egiten du, eta adierazten du mendeetan zehar ugalketari buruz eskuratutako eta etxekotutako animaliei aplikatzen zaien ezagutza giza taldeei ere aplikatu beharko litzaiekeela. Honi eugenesia ahotsa egozten zaio, eta bere ikuspegia eugenesia sozial batena zen. Tesi hori aplikatuz, XX. mendearen hasieran eta hirugarren Reichean gertatutako gehiegikeria batzuen berri dugu:
AEBn lege eugenesikoak izan ziren. Ugalketa debekatzen zitzaien ondorengoei arazo fisikoak eta mentalak transmiti ziezazkieketenei, baina baita, deigarriki, pobrezia ekonomikoa ere.
Aro nazionalsozialistako Alemanian estrategia masiboak aplikatu ziren biztanleria-talde batzuk suntsitzeko eta gizabanakoaren prototipoarekin (arraza aria) bat egiten zuten pertsonen jaiotza behartuak sustatzeko.
3. Gaur egun, eugenesia legala eugenesia medikalizatua da; familia batzuen ugalketaren testuinguruan gertatzen den eugenesia indibiduala, betiere gaixotasun genetiko larrien transmisioa saihesteko helburuarekin. Badira neoeugenesia deitzen diotenak, eta eugenesia esamoldearen konnotazio negatiboa saihestearren medikuntza genetikoa ahotsa erabiltzea nahiago dutenak.

36
Q
  1. GALDERA: Gaur egun, zein dira eugenesiaren kontzeptu zabalaren barruko bezala hartu daitezkeen praktika legalak? Adibideren bat jarri.
A

Gaur egun, debekatuta dauden praktika eugenesikoak ditugu, baina beste batzuk legezkoak dira. Jarraian ikusiko ditugu:
- Haurdunaldia etetea arrazoi eugenesikoengatik (HBE kasu legal gehiago daude)
- Ezarri aurreko diagnostiko genetiko baten bidez (EADG - DGPI) enbrioiak hautatzea (gaixotasunak saihesteko edo hirugarren batekiko histokonpatibilitateagatik)
- Gametoak hautatzea (gaixotasunak saihesteko bakarrik)
- Germina-lerroko gene-terapia “baimentzekoa” da ad casum, baina zientziaren egungo egoerak ez du ahalbidetzen mota horretako baimena eskatzeko baldintzak betetzea. Teknikoki ezinezkoa da, baina deigarria da Espainian 2006an arautu zela, teknikoki posible den neurrian baimena eskatu ahal izateko.
Historiaren zenbait garaitan jaio-osteko eugenesia teknikaren bat onartu izan bada ere, gaur egun behin pertsona jaio denean ezin da eugenesia teknikarik aplikatu, INFANTIZIDIOA litzateke.

37
Q
  1. GALDERA: Lagundutako Ugalketari buruzko lege bi topatu ditut, bata 1988koa eta bestea 2006koa. Zein da indarrean dagoena?
A

Bigarrena, ondorengo legeak aurrekoa indargabetzen duelako printzipioa aplikatzen delako.

38
Q
  1. GALDERA: Lagundutako Ugalketa-teknikei sarbide izateko (Espainian), zer eskatzen zaie emakumeei?
A

Emakumeak 18 urte baino gehiago izatea eta jarduteko gaitasun osoa izatea eskatzen da, hau da, bere burua gobernatzeko gai izatea. Jarduteko gaitasunik ez duen pertsona batek epaile batengana eraman dezake eta tutore baten babespean jarriko du, ez baitu ulertzeko eta erabakiak hartzeko gaitasunik. Jakina, zure egoera zibila eta orientazio sexuala edozein izanda ere.

39
Q
  1. GALDERA: Ordezkapenezko haurdunaldia delakoa, zer da? Legeriaren arabera, ordezkapenezko haurdunaldien ondorio juridikoa, zein da Espanian? Eta Estatu Batuetan?
A

Ordezkapen bidezko haurdunaldia (edo alokairuko sabela) esaten zaio, eta haurdunaldi gisa jardungo duen emakume baten zerbitzuak kontratatzen dituen kontratu bat da, eta, behin jaiotzean, kontratatu duten pertsonei lagako die. Kontratu hori ez da legezkoa Espainian, baina bai beste herrialde batzuetan, Estatu Batuak kasu.

Espainian, erditzean finkatzen da amatasuna, eta erditzean emakumeak guraso-ahalari uko egitea erabakitzen badu, berehala jar daiteke abian adopzio-prozesu bat, baina heriotza kasuetarako salbuespen batzuk kenduta, orohar ezin dute erabaki haurra nori laga adopzio-prozesu batean. Ezin da aukeratu nork adoptatuko duen haur hori, eta, ondorioz, adopzio-sistema batean sartuko litzateke.

40
Q
  1. GALDERA: Espainiako legeriaren arabera, lagundutako ugalketarako gametoak ematea legezkoa al da, bai gizonezko bai emakumezkoen kasuan? Eta enbrioiak ematea?
A

Bai, nahiz eta obuluak emateko baldintza eta muga gehiago egon, obuluak hartzeko prozedura (esperma ateratzea ez bezala) inbaditzailea baita emailearentzat.
Hasiera batean ugalketa helburuekin sortu ziren enbrioien dohaintza ere legezkoa da (ugalketarako edo ikerketarako eman daitezke.

41
Q
  1. GALDERA: Legearen arabera, zer behar du (gutxienez) enbrioi batek? Zein zentzutan ikusi dugu honek harremana duela favore vitae printzipioarekin?
A

Giza Ugalketa Lagunduko Tekniken erregulazioa Espainian bizitzaren aldeko printzipioan oinarritzen da (favore vitae). Horregatik, in vitro preenbrioi edo enbrioi bat sortu ahal izateko, baldintza batzuk ezartzen dira, funtsean giza ugalketan benetan erabilera helburu bat dagoela ziurtatzeko.
Hori dela eta, gutxienez ama bat egon behar da haurdun egoteko moduan. Ez da derrigorrezkoa azkenean haurdunaldia gertatzea (baliteke inguruabar jakin batzuengatik enbrioia soberan egotea), baina debekatuta dago enbrioiak sortzea gutxieneko berme hori gabe.

42
Q
  1. GALDERA: Semen-emaileei, zer eskatzen die legeriak?
A

Adin nagusitasuna eta osasuna.

43
Q
  1. GALDERA: Semen-emate edo enbrioi-emate baten ondorioz jaiotako umeek, eta dohaintza jaso duten emakumeek, emaileen datuak eta nortasuna ezagutzeko eskubidea al dute? Egoeraren batean nortasuna ezagutu dezakete?
A

Emaileei buruzko informazio oso orokorra jasotzeko eskubidea dute, pertsonaren nortasunari buruzko aztarnarik eman gabe. Legeak klausula bat uzten du zabalik, eta klausula horren arabera, ez-ohiko egoeretan, seme-alabarentzat nolabaiteko arriskua dagoenean, baimena eman eta konfidentzialtasun hori hautsi ahal izango da. Hipotesi gutxi daude, eta oraingoz ez da horrelako egoerarik gertatu.

44
Q
  1. GALDERA: 14/2006 Legearen arabera, emaile batengandik jaiotako umeen kopurua mugatuta al dago?
A

Bai. Endogamia-arriskua saihesteko, emaile beretik sortutako jaiotzen gehieneko kopurua 6 da. Dohaintza mugagabea egin dezake, baina behin dohaintzen ondoriozko 6 jaiotzak erregistratuta, emale horren esperma ezingo da ugalketa-helburuetarako erabili.

45
Q
  1. GADLERA: Kriokontserbaturiko enbrioiei zein destino eman dakieke legearen arabera?
A

4 erabilera posible daude:
1. Emakumeak berak edo ezkontideak ugalketan erabiltzea: bananduz gero, ados jar daitezke edo enbrioia nork erabiliko duen erabaki dezakete.
2. Ugalketa-helburuetarako dohaintza (beste emakume bati edo bikote bati)
3. Ikerketa helburu duen dohaintza.
4. Kontserbazioa bertan behera uztea beste erabilerarik gabe.

46
Q
  1. GALDERA: Bada gaur egun LUT teknika bat, zeinen ondorioz enbrioi batek hiru guraso izan ditzakeen. Azaldu zein den (zertan datzan) eta suertatzen dituen auzi etiko-juridikoak zein diren.
A

Donazio mitokondriala edo manipulazio mitokondrialeko teknologiak (MMT) obulu ongarrituaren gaixotasun mitokondrialen arriskua ezabatze helburua du. Ama gaixoaren obuluaren eduki mitokondriala eme osasuntsu baten obuluarekin ordezkatzen datza.

Oso eztabaidagarria da, gametoetako bat (obulua) asaldatzea dakarrelako, soilik jaioko den haurrak ama gaixoarekin lotura genetikoa izan dezan. Seguruagoa da obulua osorik ematea; umetxoak, genetikoki, ez du loturarik izango amarekin, baina ez dago arazorik baleztatzeko eta ama biologikoa izateko. Askoz seguruagoa da nasciturusarentzat.

47
Q
  1. GALDERA: Senarra hiltzen bada ugal-gaia emakumearen umetokian egon aurretik, posiblea zaio haren alargunari bere ugal-gaia LUT prozesu batean erabiltzea? Arrazoitu labur zure erantzuna.
A

Espainian indarrean dagoen legeak ezartzen du, salbuespen gisa, bikoteak LUT prozesu bat hasi bazuen eta hildakoak bere gametoak kasu honetan erabiltzea baimendu bazuen, alarguna ernaldu ahal izango dela eta aitatasuna heriotzaren ondorengo 12 hilabeteetan zehaztu ahal izango dela. Hau aplikatuko litzateke baita adostasuna sinatu izan balitz ere, baina gizakia, lehenago hiltzeagatik, esperma emateraino iritsi ez balitz (hilotzetik aterako litzateke).

48
Q
  1. GALDERA: Gurasoen artean adostasunik ez badago (gogoratu Evans kasua) zer da Espainiako legeriak aurrikusi duena?
A

Enbrioien kogenerazio (edo baterako sorkuntza) delakoak gurasoen erantzukizun bat sortzen du . Kogenerazio unean favore vitae irizpide bat aplikatzen bada ere (enbrioia sortzeari begira), desadostasuna datorrenean favore vitae printzipio hori ez da errebokatze-eskubidearen gainetik hartzen. Izatez, kontutan hartzen da guraso eta seme-alaben arteko harremanen berezitasuna, bai eta ugalketa bere-berezko erabaki bat (personalísima) dela.

49
Q
  1. GALDERA: In Vitro ernalkuntza bat eskatu duen bikote batetako kideak fenotipikoki oso ezberdinak badira eta gametoak bankutik hartu behar badira, askatasunez hauta daiteke enbrioiak fenotipikoki zeinen antza izango duen?
A

Ez. Legearen arabera, fenotipikoki amaren gertukotasunagatik hautatzen dira dohantza bidezko enbrioiak zein gametuak.

50
Q
  1. GALDERA: Onbideratze-terapia produktuak, patentagarriak al dira Europan?
A

Oinarri biologikoa duten asmakizunen eskakizunak bete ezkero (ikus 5. Gaia) patentatu daitezke. Gogoratu, baina, Europak ez duela onartzen enbrioien zelula zein material biologikoan oinarritutako asmakizunak.

51
Q
  1. GALDERA: Zer da bikotekidearen obozitoen harrera teknika delakoa (gaztelaniaz R.O.P.A – recepción de ovocitos de la pareja- teknika)? Legezkoa al da Espainian
A

Bi emakumek osatutako bikoteen kasuan, litekeena da batek obulua ematea TRAri eta besteak haurduna izatea. Lagundutako Ugalketa Tekniken legeak hasiera batean baztertu bazuen ere, Espainian lege aldaketa bat dela medio teknika hau onartu egin zen. Legezkoa da gaur egun.

52
Q
  1. GALDERA: Zer da Aholku Genetikoa delakoa?
A

Aholkularitza prozesu bat da. Prozesu honen bidez informazioa ematen zaie oinordekotza biologikoa dela eta gaixotasunak jasan edo iragarteko arriskua duten pertsonei. Informazio horren eduki dira: 1) gaixotasun horren ondorioak zein izan daitezkeen; 2) jasan edo igortzeko zein probabilidade dagoen; 3) tratamendurako edo bizi-kalitatea bermatzeari begira, zein aukera dagoen.

53
Q
  1. GALDERA: Xenotransplanteen etikotasuna ebazterakoan, zein dira aztertzen diren auziak?
A

Organo eta ehunen eskariari erantzun emateko alternatiba moduan aztetzen dira xenotrasplanteak. Genetikoki animaliak eraldatuta, badirudi errefusapen arriskua txikiagotu daitekela. Zenbait arazo ager daitezke:
-Xenozoonosi arriskua.
-Transplantearen hartzailea betirako koarentenan egon behar izatea.
-Erabili litezkeen animaliak zein diren.

54
Q
  1. GALDERA: Zein dira Aholku Genetikoa deritzon prozesuaren 4 fase nagusienak? Azal ezazu aholku genetikoa zer den eta haren lau fase nagusienak zertan datzaten.
A
  1. Probak egiteari buruzko aholkularitza: baldin badakigu gaixotasuna izateko probabilitatea % 100ekoa dela, edo ez badago azterketa bat pertsonak interesa duen gaixotasuna egon daitekeen ala ez jakiteko, ez du merezi proba egitea.
  2. Frogak egitea.
  3. Emaitzen transmisioa: Legeak betekizun eta arau batzuk ezartzen ditu informazioa transmititzerakoan.
  4. Emandako informazioaren ondorioz hartzen diren erabakiak: kasu batzuetan frogak gaizki egiten zaizkigu edo emaitzak gaizki transmititzen dizkigute, eta horrek okerreko erabakia hartzera garamatza.
55
Q
  1. GALDERA: Aholku genetikoaren prozesuaren lehen fasean zera ebatzi egiten da, pertsona edo bikote bati azterketa genetikoak egitea komenigarria den edo ez; bestera esanda aholku genetikoaren prozesua burutzeari buruzko aholkua ematen zaie. Zeinek eskatuta hasi daiteke fase hau?
A

Bikote batek (edo pertsona soilak) eskatu dezake.
Medikuek.
Herrialde gutxi batzuetan, Estatuak berak. Kasu batzuetan eta pertsona jakinei medikuek zerbitzu hau eskaintzera behartuta egon daitezke.

56
Q
  1. GALDERA: Diagnosi genetikoari dagokienean, aholhu genetikoa ematerakoan zera ikusi dugu, lau egoera ezberdin egon daitezkeela zeintzutan aholku hau eskatu daitekeen (edo, bestera esanda, lau diagnosi genetiko mota nagusi). Bakoitza labur azaldu.
    Ernaldu aurrekoa, Inplantazio aurrekoa, Jaio aurrekoa eta Jaio ostekoa dira diagnosi horiek. (Bakoitza labur azaltzen jakin behar da)
A

Prekontzeptiboa: enbrioi bat aldez aurretik sortu edo in vitro ernaldu aurreko diagnostikoa da. Zuhaitz genealogiko bat egiten da senideekin, eta probarik egin behar den aztertzen da. Zalantzarik izanez gero, azterketa bat egiten zaie gurasoei.
Inplantazio-aurrekoa: enbrioia ezarri aurreko diagnostikoa, baina badugu in vitro enbrioi bat, eta diagnostiko bat egingo diogu. 3. Jaio aurrekoa: haurdunaldia abian dagoenean egindako diagnostikoa da. 4. Jaio ondorengoa: jaiotako pertsonak egindako diagnostikoa da, bere adina edozein dela ere.

57
Q
  1. GALDERA: Aholku genetikoaren 4 . fasean, zeintzuk dira hartu daitezkeen erabakiak? Zeinek har ditzake?
A

Diagnostiko prekontzeptiboa bada, ugalketarik ez egitea edo gametoak edo enbrioiak ematea (edo adopzioa) aukera daiteke.
Ezarpenaren aurreko diagnostikoa bada: enbrioiak baztertu eta enbrioi osasuntsuak aukera daitezke
Jaio aurreko diagnostikoa bada, gaur egun erabaki posible bakarra izaten da haurdunaldiarekin jarraitzea edo haurdunaldia borondatez etetea, ez baitago fase horretan aplika daitekeen terapiarik. Jaio ondorengoa bada, pertsonaren gaixotasuna tratatu edo lagundu ahal izango da haren bilakaeran, informazio hori jakiteko abantailarekin.

58
Q
  1. GALDERA: EADGaren eztabaida etikoa, zerk sortu du? Non dira gakoak?
    1) EADGrako beharrezkoa da IVE arruntetarako baino enbrioi gehiago sortzea
    2) Enbrioiak hautatu ahal izateko “normaltasun·” irizpide batzuk finkatu beha dira
    3) Enbrioiei, haien garapen fase goiztiarretan, material biologikoa kenduko diegu, horrek lekarkeen arriskuarekin
    4) Informazio genetikoa zeharka ere erabiliko da, horrek suposatzen duenarekin
A

Espainian, EB-ko beste herrialdeetan ez bezala, pertsonaren garapenean edota biziraupenean eragin dezaketen eta goiz hautematen diren gixotasun larrietan EADG aplikatzea posible da. Adibidez, gaixostasun monogenikoekin. Gainera, multifaktorialak diren eta berandu espresatzen diren gaixotasunetan ere onar daiteke, minbizian, adibidez. Hala ere, bigarren kasu horretan zalantzan jartzen da, izan ere, ezin da erabat ziur jakin ondorengo banakoek ere gaixotasuna pairatuko dutenik

59
Q
  1. GALDERA: Zein helburuekin egin daiteke Espainian enbrioien aukeraketa bat?
A

Bi helbururekin soilik: 1) Nasciturus-arentzako helburu terapeutikoekin; 2) eta (oso kasu zehatzetan eta mugekin) hirugarren batekin histobateragarria izan dadin.

60
Q
  1. GALDERA: Legearen arabera, enbrioi baten sexua hauta al daiteke dagoeneko jaio diren anai-arreben ezberdina izan dadin?
A

Helburu terapeutikoek justifikatzen ez badute, ez.

61
Q
  1. GALDERA: Zer dira onbideratze terapiak edo onbideratze medikamenduak? Horietatik zeintzuk dira legezkoak Espainian?
A

-Espainiako medikamenduen agentziaren esanetan: -Onbideratze medikamenduak dira, terapia genikoa, zelulen terapia edo ehunen terapiarako medikamenduak
-Haien oinarria autologoa, alogenikoa edo xenogenikoa izan daiteke
-Medikamendu horiek salerosi daitezke, entsegu klinikoen bidez haien segurtasuna eta eraginkortasuna probatu badira.
-Entsegu klinikoak egin daitezke, beti ere V. gaian ikusi ditugun eskabideak

62
Q
  1. GALDERA: EADGan dagoeneko jaio den beste pertsona baten histo-bateragarritasunerako hautatu daiteke? Azaldu labur zure erantzuna.
A

Salbuespenezko bezala, Lagundutako Ugalketa Tekniken Batzorde Nazionalak posiblea du horretarako baimena ematea. Baina oso salbuespenezkoak dira gisa honetako baimenak.

63
Q
  1. GALDERA: Ezartze-aurreko diagnosia onartuta dagoen kasuan bikote batek hura eskatzen ba du (ondorengotzak gaixotasun bat izatea saihesteko), aldi berean bikotekideek ez-jakiteko eskubidea erabili dezakete? Azaldu labur egoera eta galderari erantzuna eman.
A

Bai. Enbrioia gaixotasunetik aske egotea bermatzeko helburuz azterketak egin daitezke eta lortu ezkero, zera esaten zaie gurasoei: enbrioia gaixotasunetik aske dagoela egiaztatu dela. Ez zaie zertan esan behar, ordea, enbrioi ezberdinak sortu eta horietako batzuk gaixotasuna izateagatik baztertu izan direla.

64
Q
  1. GALDERA: Sendabide-anaia edo anaia salbatzailea delakoaren eztabaida etikoak (savior sibling delakoarena) zein gako nagusi du? Legezkoa al da Espainian eta EBko beste herrialdeetan?
A

Legeak esaten du teknika hau baimendu daitekeela, eta horrek esan nahi du BAIMENA ESKATU daitekeela eta Administrazioak aztertuko duela kasu zehatz horrek baimena merezi duen edo ez. Gogoratu ingurumen gaietan ikusitakoa administrazioak ematen dituen baimen edo lizentziei buruz: baimena eman aurretik zera egiaztatzen da, baimen horrek legeak ezarritako eskakizunak betetzen dituen edo ez. Eskakizunak bete eskero, orduan bai lortuko zukeela baimena. Baina eskakizunak hain zorrotz dira non orain arte oso gutxitan baimendu den.

Etikoki eztabaidaren gako nagusi dira: 1) jaioberria hautatzeko irizpideak ez duela harekin zerikusirik –beste norbaitekin histobateragarri izan dadin hautatu izan da-, eta horrek haren duintasuna eta oinarrizko eskubideak urratu ditzake, besteak beste nortasuna askatasunez garatzeko eskubidea delakoa; 2) nasciturus-ari bai EADG unean, bai hautaketa berarekin arriskuak sortuko dizkiogu, momentuz ondo ezagutzen ez direnak.

65
Q
  1. GALDERA: Birsorkuntza helburuak dituen giza klonazioa, legezkoa da Espainian?
A

Ez, izatez delitu bezela zigortua dago Zigor-kodean (urtebetetik bost urte arteko espetxealdi-zigorra dago aurrikusita, bai eta lanbide zein ogibiderako 6-10 urtetako desgaikuntza ere).

66
Q
  1. GALDERA: Legeriaren arabera, edizio genetikoa delakoa, giza enbrioiei aplikatu ahal zaie?
A

Teknika berri bat da (legea egin eta gerokoa), eta beraz ez da espreski legean jaso. Dena den, helburu terapeutikoekin egin ezkero LUT legearen barruko terapia genikoaz esan duguna aplikatuko litzateke, eta bestelako helburuekin eigin ezkero, orduan Kode Penalaren 159 artikulua aplikatu liteke.

67
Q
  1. GALDERA: Helburu terapeutikoekin giza-enbrioiak genetikoki eraldatzea, legezkoa da? Eta terapeutikoak ez diren helburuekin?
A

Legeak dio enbrioiei terapia genikoa aplikatzeko baimena eska daitekeela (hau da, aldaketa terapeutiko bat baimenduko litzateke soilik), baina, egia esan, gaur egun ez dago enbrioi-mailan bermeekin aplika daitekeen terapia genetikorik. Hau da, legeak dio terapia genikoa “baldintza jakin batzuen arabera” baimendu daitekeela, eta zientziaren egungo egoeraren arabera bete ezin daitezkeenez, ez ligukete baimenik emango.

68
Q
  1. GALDERA: Helburu terapeutikoak edo ikerkuntza helburuak dituen giza klonazioa (enbrioiena), legezkoa da?
A

Kasu batzuetan bai, baina berariazok baimena behar da.

69
Q
  1. GALDERA: Espainian gizakiei aplikaturiko klonazio teknika oro debekatuta dago? Arrazoitu labur zure erantzuna.
A

Ez. Ugalketa-helburuetarako klonazioa bakarrik dago debekatuta (delitu gisa zigortuta); BGLak transferentzia nuklearraren bidez obozitoak aktibatuz enbrioiak sortzea ahalbidetzen du, nahiz eta ez dituen enbrioi deitzen (ez klonatutako enbrioiak), baizik eta aktibatutako obozitoak. 5. gaian ikusi genuen. Hala ere, teknika horri esker sortu zen Dolly ardiaren jaiotza ekarri zuen enbrioia.

70
Q
  1. GALDERA: Lerro somatikoan eta germinalean (enbrioietan) terapia genikoa legezkoak al dira Espainian?
A

Lerro somatikoan aplikatzen diren terapien kasuan, onbideratze-sendabideei aplikatzen zaien legeria da hizpide hemen. Lerro somatikoan eragina duten sendabideak onartu daitezke (beti ere entsegu klinikoen bidez seguruak eta eraginkorrak direla demostratu bada). Baina lerro germinalean aplikatzeke diren terapien kasuan, ordea, hain dira zorrotzak eskakizunak non gaur egungo zientzia eta teknologiaren mailarekin baimen hori lortzea ezinezkoa litzatekeen.