Etika (1) Flashcards
- GALDERA: Zertarako pentsatzen du gizakiak, eta zer bereizten du pentsaera filosofikoak eta eguneroko beste jakintza batzuek, testu honetako autoreen arabera? Zein da Filosofiaren helburua?
“Gizakiak pentsatu egin behar du bere bizitza kaos gisa sentitzen duelako. Haren buruak erreakzionatu egiten du hondoratze- eta galera-sentsazio horren aurrean, eta hainbat bidetatik munduari eta bere buruari begira zer egin behar duen jakiten saiatzen da. Eguneroko jakintza, jakintza zientifikoa, artistikoa, erlijiosoa eta jakintza filosofikoa inguruan duena eta garena ulertzen laguntzen dioten bideak dira”.
- GALDERA: Zer da Etika? 5.a: Nola definitu ditugu, behin-behinekoz, Etikari dagozkion eginkizunak?
Etika moraltasuna aztertzen duen filosofiaren adarra da. Bi eginkizun ditu. Lehenik, dilema moral konplexuei erantzun arrazoituak ematea, teoria etiko deritzona eraikitzen saiatuz. Hau da, arau batzuk, modu argi, koherentean, kontraesanik gabe eta balio orokorrarekin, giza portaera gobernatu eta balio-gatazken gainean ebatzi ahal izateko (Comstock). Pertsona berez, gai da moralaren bidez eta arauen bidez gauzak ontzat edo txartzat bezala hartzeko. Ondoren, etikaren arabera egongo da bakoitzak horren aurrean hartzen duen erabakia.
5.d: Nola definitzen du Diego Graciak Etika? Egin ezazu zeure hitzekin.
Etika diziplina guztiz praktikoa da, eta helburua zer egin behar den edo ez zehaztea da; hau da, gizakiak ekintzara igaro aurretik jarraitu behar duen prozesu intelektual konplexuaren terminoa. Giza ekintzak beti bilatzen du gauzei balioa eranstea eta giza lanak helburu hori besterik ez du: gauzen balioa handitzea, baliotsuago bihurtzea. Horregatik, gure betebeharra beti bera da, balioa gehitzea, balioak ahalik eta gehien egitea. Etika ez da balioez arduratzen, betebeharrez baizik, baina eginbeharra balioak egitea da.
5.e: Etika, ikasi edo irakatsi daiteke? Arrazoitu labur zure erantzuna. Galdera hau dagoeneko Sokratesek eta haren ikasleek egiten zioten haien buruari Antzinako Atenasen.
Sokratesek esaten zuen Etikaren funtsa zela egin behar dugun hori zer den jakitea, eta jakintza denez irakatsi daitekeela, psikologiak ere hala uste du. James REST psikologoak pertsonen garapen morala aztertzen du eta haren esanetan 20-30 urte bitartean ematen da prozesu hau. Bizitzaren aro horretan pertsonek problemei aurre egiteko dituzten estrategiak garatzerakoan, auzi etikoak barneratzen dituzte. Nerabeen kasuan, suposatzen da, beraien burmuina ez dagoela prest autonomikoki pentsatu eta erabakiak hartzeko, horregatik, aro hori egokiena izango litzateke etikarekin erlazionatuak dauden kontzeptuak ikasteko. Erabaki horiek hartzerakoan nabarmena da auzi moralen kontzientzia eta pentsamendu kritikoa euren hezkuntza prozesuan (ez bakarrik eskolan) garatu dutenen eta ez dutenen arteko aldea.
- GALDERA: Etika unibertsalik ba al da? Zein da Adela Cortina Orts-en iritzia horren gainean?
Pentsamendu kritikoaren prozesuak duen emaitza pertsonala da norbanako bakoitzarentzako; ez dago erantzun egoki bakarra, helburua ez delako pertsonek pentsatzeko edo sentitzeko duten era aldatzea. Helburua da pertsona bakoitzak baliozkotzat dituen premisak finkatzea eta premisa horietatik abiatuta haren posizio arrazoitu eta justifikatua definitzea (A. Cortina).
Arau moralak adostu edo sortzen diren bezala, etika bakoitzak eraikitzen duen zerbai da. Bakoitzaren bizi-baldintzen arabera etika desberdinak egon daitezkeelako, honela, pertsona bakoitzeko etika desberdin bat egongo da.
- GALDERA: 7.a: Legeek gizarte baten uste etikoak adierazten dituzte?
Zer hartu behar da kontuan Luis González Moranen arabera (De la Bioética al Bioderecho - Libertad, vida y Muerte (Univ. Pont. Comillas, 2005)?
Nahiz eta esan ohi den “legeetan gizartearen uste etikoak adierazita daudela” (hau da, gizarte batek bere moraltasuna adierazten duela legeetan), hori ez da guztiz egia. Gizarte demokratikoetan, sineste etiko batzuk partekatzen dira, eta beste batzuk, berriz, gizarteaniztasuna adierazten dute. Gizarte anitz batean, legean “portaera etikoa” eskatzen edo nahitaezkotzat jotzen denean.
Etika, instantzia kritiko gisa, eta Zuzenbidea, Etikaren adierazpen positibo eta praktiko gisa, etengabe eboluzionatzen ari dira, aurrerapen biozientifikoak bezalaxe. Gizarte pluralean, ez da zilegi legeak gehiengoaren sineste etiko-sozialen adierazpen positibo eta praktiko gisa demokratikoki jaso duena baino gehiago eskatzea. Nortasunaren garapen librea, kontzientzia-askatasuna, adierazpen askatasuna, ikerketa-askatasuna ere oinarrizko eskubide eta askatasunen zerrendan jasotako eskubideak dira.
7.b: Gai jakin bati buruz “Etikak” zer dioen zehaztu al daiteke?? Eta Zuzenbideak dioena, edo legeek diotena?
Etikak egoera bati buruz hausnartzen du (egia esan, gizakiek egoera bati buruz duten jokabideari buruz), eta, beraz, ez dago erantzun bakar bat. Analisi-tresna bat da, ez entziklopedia bat. Gai bati buruz etikoki hausnartzen duten pertsona adina erantzun sor daitezke. Zuzenbidea, ordea, arau juridikoetan jasota dago, eta, beraz, jakin dezakegu zer dioen giza klonazioa, in vitro haragia edo elikagai transgenikoak arautzen dituen araudiak une jakin honetan eta herrialde jakin batean.
7.c: Zuzenbide eta eskubide, zergatik da hain garrantzitsua bereizketa hori?
Zuzenbidea Zientzia Juridikoa aipatzeko erabiltzen da (arau juridikoak eta horiek aplikatzeko moduak aztertzen dituen zientzia), baita ordenamendu juridikoa aipatzeko ere (edo indarrean dauden arau guztien multzoa). Eskubideak, baina, beste gauza bat dira. Eskubide bat pertsona bati aitortzen zaion ahalmen bat da, ahalmen edo gaitasun juridiko bat. Adibidez, sarrera bat erosteak eskubidea ematen du zinema-areto bateko eserleku jakin bat hartzeko egun eta ordu jakin batean.
7.d: Zertarako zerrendatzen dira eskubideak Eskubide-gutunak eta antzekoak?
R, Sánchez Ferriz: jendea apatiatik ateratzeko eta dagozkien eta gozatzen ez dituzten eskubide horiek erakusteko.
- GALDERA: Oro har, nola definitzen da Bioetika?
Bioetika: giza jokabideen azterketa sistematikoa da bizitzaren zientzien eta osasunaren arretari dagozkion zientzien esparruan, jokabide horiek balore eta printzipio moralen arabera aztertzen direla.
Sistematikoa hitza batez ere zientzia kuantikoetan erabiltzen da, hau da, askotariko esparruak kontuan hartzen dira. Beraz, bioetika garatzean zientzia esparruaz gain printzipio moralak ere kontuan hartu behar dira. Aipatutakoa definizioa Encyclopedia of Bioethics delakoan ematen da (Warren T. Reich-en koordinaziopean, 1978an argitaratu zen).
- GALDERA: Nola definitu daiteke, oro har, BioZuzenbidea?
Biozuzenbidea: biozientzien eta bioteknologiaren esparruetan aplikatzen diren arau juridikoen multzoa.
Biozuzenbidea bizitzaren zientzien eta bioteknologien esparruari aplikatzen zaizkion arau juridikoei multzo bezala erreferentzia egiteko erabiltzen da. Horrela, arau horien diziplina arteko ikerlanari erreferentzia egiteko erabiltzen da.
- GALDERA: Gizarte zibil demokratiko batean eztabaida bioetikoak sortzen direnean, Juan Ramón Lacadena-ren arabera zer hartu behar da kontuan?
Hona hemen bere hitzak: Gizarte zibil pluralean, hausnarketa bioetikoek kontuan hartu behar dituzte minimoen etika eta maximoen etika. Hau da, gizartekideek orokorrean, guztien artean dituzten minimo etikoak zein diren ikusi beharko da, minimo horiek guztientzako derrigorrezko bilakatu daitezkeelarik. Eta bestetik, nahi izan ezkero norbanako bakoitzak bere buruari minimo horretatik gorako maila etikoak eskatu ahal izango dizkio, baina beti ere jakinda ezingo dizkiela beste norbanakoei goragoko maila horiek eskatu.
- GALDERA: 11.a: Europar Batasunaren dokumentu honen arabera bada ekonomia mota bat zeinen baitan Bizitzaren Zientziak eta Bioteknologia bereziki garrantzitsuak diren. Zein da ekonomia mota hori?
Ezagutzan oinarritutako ekonomia. Honek ezan nahi du ezagutza funtsezko faktorea dela hazkunde ekonomikorako. Hildo horretan, ezagutzaren ekarpen intentsiboa eskatzen den jardueren multzoari dagokio, balio produktiboa sortzeko eta kontsumoa sustatzeko.
11.b: Europar Batasunaren dokumentu honen arabera, zer nolakoa izan zen 2002-a arte Bizitzaren Zientzien eta Bioteknologiaren garapena Europan?
Genetikoki eraldatutako teknologietan bereziki zentratutako eztabaidak agertu dira. Horregatik, Europar batasunak erlazio kooperatibo bat sortzea erabaki zuen, 2002 baino lehen Europar batasuneko lehiakortasuna hondatu baitzen. Beraz, ezagutza zientifikoa beharrezkoa da produktibitatea berreskuratzeko, baina aldi berean, jendearengan konfiantza eskuratu behar da. Jendea ez da herritarrak, baizik eta sektore publiko zein pribatua.
11.d: Zer proposatzen du Europar Batasunak Bizitzaren zientziekiko eta Bioteknologiarekiko konfiantza jendartean hobetzeko?
Konfiantza eskuratzeko herritarrei bioteknologiaen eta biozentzien aplikazioetarako irizpide eta baldintzak ulertu eta horietatik babesteko informazioa ematea da helburua.
Herrialdeek laster lortu zituzten akordio garrantzitsuak biomedikuntzaren eta oinarri bioteknologikoko sendagaien ekoizpenaren arloan. Nekazaritza elikagaien kasuan, ordea, blokeo handiak egon dira. Hau, nekazaritzako elikagaien intersekzionalitatearen ondorioa da. Hau da, politika kideen interes askok bat egin dutelako (merkataritza, politika… interesak)
- GALDERA: Zientziarekiko itun sozialaren ideiari buruzko galderak. 12.a: Zer da Zientziarekiko Itun Soziala? Zer aipatzen da ideia horrekin?
Sistema politikoen erroa den Gizarte-Itunaren ideia berak gizartearen (gobernanteen) eta zientziaren arteko harremana aztertzen du. Honek, gizarte eta elkarte zientifikoen artean harreman bat dagoela azpimarratzen du, zentzu batean itundu egiten dena. XVII. mendean sortu ziren lehen elkarte zientifikoak eta, orduan, Zientziak beregain hartzen ditu oso lotura estua duten gako bi: alde batetik, bere autonomia, hau da, zientzia-lana egiteko behar duen askatasuna; eta bestetik, askatasun horren egikaritzatik datorkion gizarte-erantzukizuna. Horiek dira Itun horretan biltzen diren ideiak, hain zuzen ere.
12.b: Kontratu soziala edo Zientziarekiko itun soziala mantendu da historian, ala eboluzionatu egin da? Zein etapa aipatzen dira, zein mugarri, bilakaera hori aurkitzeko?
Zientziarekiko Gizarte-Itunari dagokionez, honen garapena eman da historian zehar,
bilakaera eman baita. Hiru etapa bereizten dira eta horietan, itunak bere ezaugarri propioak izango
ditu: aurrekariak eta lehen mugarria, XX mende erdialdetik aurrerako aldaketa eta gaur egungo
egoera.
Ituna XVII.an sortu zen, lehenengo elkarte zientifikoak (adb. Accademia dei Lincei eta Royal Sociert for the Improvement of Natural Knowledge) agertu zirenean. Hauek lehen mugarria izango dira. Elkarte hauek gizarteko gainerako esparruetatik independenteak ziren eta zientziaren garapenerako autonomia ezinbestekoa zela babesten zuten; kanpoko esku-sartzeak saihestuz, zientziak izugarrizko garapena izan zuen. Gainera, autobabesa (zientzia erlijio eta politikatik bereiztea) zuten helburu gisa. Asmakizun zein aurkikuntza lortu eta geroko kontrola baliatzen zuten eta kontrol hau berdinen artean, hau da, elkartekideen artean egiten zen. Bestalde, zientziaren barruan kontsentsua eta zintzotasuna bilatzen zituzten.
Ideia horiek mende askotan mantendu ziren eta zenbait mito errotu ziren. Horren adibide argia da Vannevar Bush-ek 1945eko uztailean EEBBtako gobernuarentzat idatzi zuen Science – The Endless Frontier txostena. Bertan ondorengoa adierazi zuen: mundu modernoaren osasun, oparotasun eta segurtasunerako ekarpen nagusienak zientziak emango zituela, eta horiek bermatzeko, zientziaren autonomia babestu beharra zegoela.
Erakunde publikoen interbentzioen ondorioz, zientzia, ikerkuntza eta irakaskuntzaren
autonomia eta adierazpen askatasuna bermatu izan dira (Alemaniako konstituzioa (1949),
adibidez).
Hala ere, XX. mende erdialdean, joera aldaketa eman zen. Momentu horretan zalantzan jarriko da aldez aurretik moderno gisa definitu den guztia eta posmodernismoa hasiko da, 1970etik aurrera. Ordura arteko zientziaren autonomiaren ondorioz, entsegu klinikoetan egindako gehiegikeriak (nazionalsozialismoa), Hiroshima eta Nagasakiko bonba atomikoak, isurketaren ondoriozko kutsadura, zenbait botiken aurkako eraginak… ikustean, zientziarekiko mesfidantza sortu zen.
Ondorioz, Zientzia eta Teknologiaren jarduerak kontrolatzeko tresnak garatu ziren (60-70
hamarkadan):
Teknologia eta jardueren ingurumen-inpaktua ebaluatu eta kudeatzen duten batzorde edo organoak.
Gobernuei aholku ematen dieten “batzorde teknikoak”.
Entsegu klinikoen batzorde etikoen agerpena: aurretiazko kontrola, metodologikoa, etikoa eta legezkoa
Gaur egun, egoera asko aldatu da. BzeBT-etan kontrol mailak gehitu dira urteetan zehar arazo hauek konpontzeko eta puntu batera arte, gaur eguneko kontrola gehiegizkoa da.Ikerkuntzaren askatasuna arriskupean ikusten da.
- GALDERA: Zientziaren eta gizartearen arteko harremanaren historiako mugarri batzuk. 14.a: Noiz, non eta zertarako sortu ziren Europako lehen zientzia-elkarteak?
Elkarte zientifikoen sorrerari buruzko lehen aipamenak Italian daude, eta bertan hainbat erakunde eratu ziren, hala nola Secretorum Naturae Akademia (Napoles, 1560) edo Dei Lincei Akademia (Erroma, 1600). XVII. mendean, beste herrialde batzuetan, erakunde akademikoen etorkizuneko ibilbidea argi eta garbi markatuko zuten elkarteak sortu ziren: Natura Zientzien Akademia Alemaniarra - Leopoldina (1652), Londresko Royal Society (1660), Parisko Akademia des Sciences (1666) eta Sevillako Medikuntza eta Gainerako Zientzien Errejia Elkartea, 1700. urtean sortua.
Sorkuntza horien guztien helburua espazio propioak sortzea izan zen, zientziara berariaz bideratuak (eta beste espazio sozial batzuekiko autonomiaz). Mende horretatik aurrera, jarduera zientifikoa gehiago antolatu zen, binakako kontrola pixkanaka sendotu egin zen eta jakintza nabarmen garatu zen, komunitate-zentzu sendoarekin zuzenean lotuta. Elkartze zientifiko horien ezaugarri nagusiak garapen ekonomiko eta industriala, ezagutza eta berrikuntza berrien beharra, aro modernoaren berri jakitunen arrastoa, aurkikuntza zientifiko ugariak, sistema feudalaren desintegrazioa eta eliza katoliko erromatarren banaketa sakonak dira. Bi helburu zituen:
Autobabesa (adierazi eta zientzialari gisa jardun ahal izateko gunea, ulertzen ez dutenek epaitu gabe). 20. Mendearen erdialderarte lortu zuten zientziarekin zerikusia zeuzkaten gaiak modu autonomoan tratatzea. Hala ere, Bigarren Mundu Gerraren ondoren zientziaren gainean kontrol handia ezartzen hasi zen.
Adostasuna eta zintzotasun zientifikoa indartzea, ezagutzan modu sendo eta kontrastatuan laguntzeko konpromiso gisa.
14.b: Zer esan nahi du A. Cortinak paragrafo honetan “etika inkisitorialaren aurreko beldurra” adierazpenarekin?
Agian gure zientzialariek -eta jendarteko askok- Etika inkisizio tribunalen antzeko zerbait bezala ikusten jarraitzen al dute (landari hesiak jartzen dabilena, sexu-lilura hil nahi duena, zientzia-sormena, zientzia-jeinua)? Hala bada, ospe txarra du aspaldikoa den jakintza etikoak. Agian ospe hori ekarri diote hain antzinatik eta hainbeste alditan manipulazioz erabili izan duten horiek guztiek.