Etika (2.3) Flashcards

1
Q
  1. GALDERA: Hans Jonas-en arabera, ingurumenari dagokionean zerk bereizten du gure garaia aurreko garaiekiko?
A

Kontserbazionismoa sustatzen duten neurriez gain ingurumeninpaktuekiko kezkak erregulazio bat ekarri du. Ikusiko dugunez, aipatutako ekintzak kasu guztietan ez daude legez-kanpo. Hans Jonas-en hitzetan, gure garaiak naturaren kalteberatasunaren kontzientzia dauka, baina perspektiba antropozentrikoa duten araudiek ez dituzte naturaren aurkako ekintza eta jarduera guztiak debekatzen. Honela, garapen jasangarriaren ideiarekib batera, ingurumen-inpaktua kudeatu nahi da, eta jarduera batzuk debekatzen diren bitatean, beste batzuk mugatzen (edo kontrolatzen) saiatzen dabiltza, eragin kaltegarriak biguntzeko asmoarekin.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
2
Q
  1. GALDERA: Zeri esten zaio “hazkuntza berdea”?
A

Gaur egun, EBk munduko ingurumen-araudi zorrotzenetako bat du. Hazkunde berdea da garapen iraunkorrari erreferentzia gaurkotua egiteko esamoldea. Horren bidez, ingurumen-politika politika isolatu bat ez dela nabarmendu nahi da, horren ordez, ingurumenaren babesa nolabaiteko ingurumen-inpaktua duten giza jarduerei (garraioa, energia, industria, nekazaritza, hondakinen kudeaketa, etab.) buruzko politika sektorial desberdinekin lotuta dagoela adierazten du.

Modernitateak erabateko konfiantza izan zuen aurrerabidean (teknologikoa eta industriala barne), eta Zuzenbideak garapen hori babestu zuen XIX. mendean eta XX. mendearen zati handi batean. Pertsonen egoera eta bizi-baldintzak hobetuko zituela uste zen. XX. mendearen erdialdetik aurrera, ordea, eten egin zen aurrerapen teknikoari eta horrek ingurumenean dituen eraginei buruzko adostasun soziala, eta haustura hori da ingurumen-zuzenbide modernoren jatorria.

Zuzenbide horren helburua garapen sozioekonomikoak ingurumenean eragiten duen eragin negatiboa murriztea da. Horregatik, ingurumenari eragiten dizkioten ekintzak moderatu, mugatu edo, kasuaren arabera, galarazten ditu aurrerabidea ingurumenaren aldetik iraunkorra izan dadin.

Baliabide naturalak (berriztagarriak eta ez-berriztagarriak) erabili edo eta ingurumenean eragin berezia duten jarduera batzuk eskuratzeko, araudi espezifiko bat bete behar da. Batzuetan multzo horri erreferentzia egiten zaio (esklusiboki) “Ingurumen-araudi” bezala definituz.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
3
Q
  1. GALDERA: Zein irizpide dira gako ingurumenan eragina duten ekintzak arautzerakoan?
A

Garapen jasangarriaren printzipioaren arabera egiteaz gain, kudeaketa bat ere egin behar da. Zientziaren ekarpena ebaluaketa baten bidez egiten da, zerbait jasangarria den edo ez erabakitzerako orduan.

Arriskuak aztertzerako orduan, zuhurtzia edo prekauzioa ere planteatu daitezke, arriskuak aurrez estimatu eta erabakiak hartzeko. Hala ere, badaude beste arrisku batzuk neurgarriak ez direnak eta soilik beste egoerak erreferentzia bezala hartuta aurresan daitezkeenak.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
4
Q
  1. GALDERA: Ingurumen zuzenbideak zer egiten du industria eta garapen teknologikoarekiko?
A

Ingurumen zuzenbideak gai horrekiko arriskuen ebaluzioa, eta prozedura markatzen ditu. Zuzenbideak, funtsean erabakiak hartzeko prozesuak erregulatzen ditu.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
5
Q
  1. GALDERA: Noiz hasi zen giza kokaguneen antolakuntza? Eta antolakuntza horren gaineko hausnarketari dagokionean, noiz hasi zen ingurumenarekiko ardura (zentzu hertsian)?
A

Hirien sorrera Neolitikoan agertu ziren lehen giza kokaguneetan kokatu ohi da. Naturako baliabideei esker bizi-irauten zuten eta Paleolitikoan leize-zuloak okupatu zituzten. Aro horretan, gizakiak lurraldeetan finkatzen hasi ziren eta hirien sorrera ematen hasi zen. Ingurumenarekiko ardura, hala ere, ez da historikoki ardura bat izan. XIX. mendearen inguruan, osasun publikoaren inteserarekin batera hasi ziren arauak sortzen.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
6
Q
  1. GALDERA: Historiaren zein unetan agertzen ziren lehen hiriak?
A

Lehen hiriak Neolitikoan agertu ziren, beraien tamaina handiagatik izen hori hartu zutelarik. Ondoren, Erroman biztanle kopuru handiko hiriak agertu ziren.

Giza ekologia eta populazioen aldaketetan naturarekiko harremana fakore bat da baina ez da bakarra, ezta erabagarriena ere. Migrazioa, populazioaren gehiegizko hazkuntza, lurraldeen okupazioa edo oinarrizko baliabideen faltak eragina dutelarik, hori bai, egite sozioekonomiko, politiko eta kulturalek ere eragina dute. Deigarriak dira, adibidez:
Besteei gosea eragitea, erresistentzia indarrak gutxitzeko.
Ospeagatik pilatzea; edo besteek izan ez dezaten.
Miseria, pobrezia, klase ahulak gizarte hierarkikoen berebiziko elementuak dira. “Giza ekosistemak” kudeatzeko era bat da, nolabait mantentzen dena.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
7
Q
  1. GALDERA: Hipodamo de Miletok zer nolako ekarpena egin zion hirigintzari?
A

Arkitektura ortogonala sortu zuen hirien hazkuntza faboratzeko laukietan banatuta zegoen. Horiek hiria zatitu, baina, aldi berean, hirian zehar mugitzeko baliogarriak izango lirateke. Honela kale handi bat bai, baina beste kale txikiagoak ere sortuko ziren eta horien arteko distantziak finkatu. Adibidez, suteen hedapena ekiditeko etxeen artean distantzia minimo bat mantendu beharko litzatekeela proposatu zen.

Peloponesotik (Grezia dagoen penintsual) urrun, Historiako lehen hiri handia izan zen, mundu zabalean haren domeinua zabaltzeko gaitasuna izan zuena, Erroma izan zen. Mendebalde eta ekialdetik heltzen ziren zergak, bai eta gatibu (prisionero) askoren lan-indarrak hiri honen garapena posible egin zuen. Biztanleria handia, erakin eta egitura askoren oinarri arkitektonikoak ezarpena eta abar burutu zuten, hirigintzan eragin handia izan zutenak. Garai hartako hirigintza antolatzeko bai eta osasunarentzat kaltegarriak izan zitezkeen ekintzak kontrolatzeko arauak antolatzen hasi ziren: ur zikinen isurtzea, zaratak, keak, eta abar.

Hala ere, urbanismo-arauak ez ziren agertu beranduagorarte; izan ere, hirigintza araudiak askoz berriagoak dira. Industrializazioari esker eta hiriak haien harresietatik kanpo hedatzearekin batera (zabaltze eta hedatze fenomenoa) arau desberdinak sortu ziren. XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierara bitarte, arau juridikoen bidez babestutako naturaguneen adibideak eta zaintzeko arauak zerrendatu ziren:
Hutsik zeuden orubeetan eraikitzea, eta orubeak eta hezeguneak lehortzea.
Lursailen okupazioa, kolonizazioa
Higienea hiriguneetan
Hirien zabalgunea
Herrien barne-erreforma
Zonakatzea
Mendi komunen antolamendua
Ehiza eta arrantza
Aipatzeko da, neurri horien helburua ez dela natura babestea, baizik eta, bizikidetza erregulatzea nolabait.

Era berean, XIX. mendean, hiri garrantzitsuetara zabaldu zen osasun publikoa babesteko kontzientzia, eta, horren ondorioz:
Ur korrontea eta hondakin-urak biltzeko sistemak.
Kaleetako argiztapena: etxebizitzen kalitatea (aireztapena, gutxieneko altuerak)
Epidemiak kontrolatzeko mekanismoak (hasiera batean, oinarri handirik gabeko “gaixotasun” fokuak identifikatzen ziren; Koch eta Pasteur ondoren, mikroorganismoak azpimarratuko dira). Behin mikroorganismoen inguruko informazioa eskuratu zenean aurretik zeuden teoria azientifikoak baztertzen joan ziren.
Prostituzioaren kontrola.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
8
Q
  1. GALDERA: Zentzu hertsian, noiz garatu zen hirigintza araudia? Zeintzuk izan ziren lehen hirigintza arauen helburuak?
A

Multzo bezala hirigintza hitza erabiliz, XIX. mendearen erdialdean (industrializazioaren ondoren) agertuko zen. “Normativa de urbanismo” bezala ezagutzen da gazteleraz. Helburu nagusia hirien barruan modu osasuntsu eta garbi batean bizi ahal izatea zen. Gainera, ordurarte zegoen antolamendu kaotikoa nolabait moldatu nahi zen. Horrela, lur-zoruen jabetzak ere aldaketak jasan zituen.

Hirigintza araudiak bi faktoreen arteko tentsioa barneratzen du:
Lur-zoruen jabeak (pribatuak, gehienbat) direnen eskubideak ezartzen dira.
Lur-zor bakoitzeko hiriaren eta hiritarren beharrizanak.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
9
Q
  1. GALDERA: Hirigintza araudiaren barnean bada tentsio bat, konpon ezina. Zein bi faktoreren artean sortzen da tentsio hori?
A

Sistema kapitalistaren ondorioz, jabetza pribatua existitzen da, lur-zoruena barne. Hirigintzaren eta herrialdeen beharren arabera, tentsio bat sortzen da lur eremu hori zein erabilera emango zaion erabaki behar den unean, beraz, lurzoruaren jabeen eskubideen eta hiriaren beharrizanen artekoa da. Antzinaroan, lurzoruaren jabearen eskubideak beste guztiaren gainetik errespetatzen zen, baina gizartearentzako beharrizanak direla-eta, eskubide horiek murriztuz joan dira, desjabetzeen moduko ekintzak baimenduz.

Progresiboki, lur-zoruen jabeen eskubideak mugatuz joan dira. Lur-zoruen jabetzak gizarte-funtzio bat duela argudiatuz. Erromako zuzenbidean (Antzin Aroan), jabea jabea zen. Lur-zoru bakoitzak balio ekonomikoa zuela ikusterakoan, Lur azala, lur azpiko aberastasuna, lur gaineko edozein eraikuntza eta lurraren gaineko airea ere.

Gaur egun lur-zoruen jabetzaren edukia “legeak definitzen du”. Legeak ematen dituen gaitasunak digu jabeak, eta ez gehiago.

Eskubide absolutorik ez da. Jabetza-eskubideak ere, ez dira absolutoak. Espaniako Konstituzioak dio , beste Konstituzio testuen antzera, lur-zoruek gizarte funtzio bat dutela eta legeetan zehaztu daitekeela funtzio hori, lur-zoruen jabeen gaitasunak mugatuz. Oinarri hori oinarri hartuta, teorikoki bederen, honako hauek ahalbidetzen dituzten mekanismoak ezar daitezke legean:
1) Desjabetzak: jabetza bat desjabetzea edo erabilera beharturako erabiltzea.
2) Nahitaezko erabilerak; Lur-zoruen erabileren antolaketa.
3) gutxiegi erabiltzeko tasak (hutsik dauden etxebizitzak edo landa-lurrak) bai eta gehiegi erabiltzeagatiko zigorrak ere. Era berean, tasa edo kanonak ezar daitezke gutxiegi erabiltzeagatik (etxebizitza hutsa, laborantza-lurrak gutxiegi erabiltzea).

Horiek dira lurzoruaren jabetzaren estatutuari eragiten dioten tresna arautzaileetako batzuk (eskumenak, batez ere autonomikoak eta udalekoak).

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
10
Q
  1. GALDERA: Administrazio jarduera edo tresna bik dute eragin berezia lurzoruen jabetzaren gainean. Zeintzuk?
A

Plangintzak, bi erakundek erregulatzen dute lurzoruaren arabera. Alde batetik, lurralde antolakuntza eta hirigintza planak daude, hau da, hiri-zonak eta landa zonak markatzen dira, eta zenbait zona erregimen berezi baten menpe kokatzen dira. Beste aldetik, eraikuntzen eta beste ekintza batzuen kontrola dago.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
11
Q
  1. GALDERA: Hirirako eskubidea delakoa, Konstituzioetan edo Legeetan aitortuta dago? Nola definitu daiteke?
A

Hirirako eskubidea ez da Konstituzioetan, Nazioarteko Hitzarmen Lotesle edo Legeetan dagoen eskubide bat. Ideal baten adierazpena da: gizakien eta haien biziguneen arteko harremana nolakoa izan beharko litzateekeen adierazten du. Hiriko Eskubideen aldeko Munduko Gutunak pertsona guztien giza eskubideak jasotzen ditu hiri-espazioan. Pertsona guztien duintasuna eta ongizatea bermatu behar dela ere esaten du, berdintasun, ekitate eta justizia baldintzetan.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
12
Q
  1. GALDERA: Administrazio jarduera bezala, zertan datza plangintza?
A

Plangintza ingurumenari dagokion administrazio-jarduera mota bat da. Araudia aplikatzeko, askotan prozesu batzuk egin behar dira (egoerak aztertu, egoera horietarako helburuak ezarri, estrategiak diseinatu eta behar bezala inplementatu). Hiri-antolamenduak araudi orokor bat ezartzen du, baina udalerri bakoitzak arauak bere inguruneari eta herritarrei nola betearazi behar dien aztertu behar du, bizimoduak, jarduera ekonomikoak eta abar kontuan hartuta. Ingurumenaren kasuan, oso ohikoa da araudiak helburu orokorrak sartzea eta administrazioei eskatzea horiek betetzeko plangintza egin dezaten.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
13
Q
  1. GALDERA: Zeintzuk dira plangintza hidrologikoaren helburuak?
A

Plangintza hidrologikoaren helburu da uren egoera egokia mantentzea eta horiek babestea, aldi berean hauei erantzun emanez: Ur eskariei,
Eskualde eta sektore ezberdinen garapen orekatuari, Uraren kopuru eta erabilgarritasunaren hobekuntzari,
Uraren erabiltzea arrazionalizatzeari. Eta guzti hori ingurumenarekin eta beste baliabide naturalekin harmonia gordeta.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
14
Q
  1. GALDERA: Zer helburu ditu landa-garapenaren plangintzak?
A

Araudiak landa-eremutzat hartzen ditu kilometro koadroko biztanle-kopurua, batez beste, hiritzat hartzen diren eremuena baino txikiagoa duten giza inguruneko eremuak. Eremu horien plangintzaren helburua lurzorua babestea eta basamortutzearen aurka borrokatzea da (nekazaritzaren, basogintzaren eta landa-inguruneetan errotutako beste jarduera batzuen bidez), baita landa-eremuetan garapen sozioekonomiko eta komunitario nahikoa dagoela bermatzea ere, eremu horietan biztanleria-multzo nahikoa mantentzeko.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
15
Q

Plan hidrologiko mota bi ikusi ditugu. Zeintzuk? Plan hidrologiko nazionala eta ibai-arroen plan hidrologikoak.

A

Plan hidrologiko nazionala eta ibai-arroen plan hidrologikoak (guztira 25 arro). Lehenengoa uraren banaketa eta kudeaketaz arduratzen da.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
16
Q
  1. GALDERA: Zer ikusi dugu gertatu dela Tajo-Segura ibai-arroen artean, Tajo ibai-arroaren plangintza auzitegietara eraman izan duena?
A

Alde batetik, trasbaserako hodiak eraikitzerakoan, ustelkeria egon zen (politikariek diru publikoa eraman zuten). Gainera, trasbaserako ura hartzeko lekua 3 hiri nagusi baino lehenagokoa izan zen. Horren ondorioz, bertara heltzerakoan ibaiak ura gutxiago zeraman, eta bertara ur zikin depuratuak botatzerakoan, ibaia zikindu zen. Izan ere, trasbasea burutzeko kalkuluak egiterakoan, ibaiak zeraman ur kantitatea txarto kalkulatu zen, eta behar baino ur gehiago kendu zen. Ondorioz, bai hirietan eta bestelako ibaiaren ekosistema kaltetu zen.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
17
Q
  1. GALDERA: Hondartzen berrikuntzarako itsas-hondarren erauzketak eta dragatzeak, zein esparrutan (arau multzoan) kokatu izan dira?
A

Itsasertza Babesteko Legean arautzen dira. Itsasertza babesten eta haren erabilera arautzen duen legea da.

Asmoa itsasertza (itsasoa hondartzak) eta barnealdea zatitzea zen (muga bat edo lerro bat ezartzea). Kostaldea jabetza publikoko lurraldetzat hartzen da, eta barnealdean, berriz, titulartasun (jabetza) pribatu bat egon daiteke. Ehun metroko zerrenda bat ezarri zuen itsasertzaren mugatik (200 metrora arte zabal zitekeena) muga gisa, 20 metrora murriztuta legea indarrean jarri zenean hiri-lurzoru gisasailkatutako lursailekin alderatuta. Itxiturak, egoitzarako eraikinak, linea elektrikoa edo hondakinak botatzea debekatuta daude, eta baimena behar da agregakinak ateratzeko.

Hala eta guztiz ere, Kostaldeei buruzko Lege hau ez zen guztiz aplikatu. Zailtasunen artean segurtasun juridiko eza zegoen, Kostaldeei buruzko Legearekin eta desjabetzerik egon gabe legez kanpokotzat hartzen ziren etxebizitzei zegokienez, eta, beraz, eraitsi gabe zeudenez, ez zeukan mekanismo egokirik azken hamarkadetan gertatu diren urbanizazio masiboko prozesuak eragozteko. 2013an, Kostaldeei buruzko Legea aldatu zen, babespeko itsasertzeko eremuak murriztuz (20 metrokoa izango da itsasertzetik), eraikitako 12.000 etxebizitza baino gehiago erregularizatzeko aukera emanez eta beste 140,000 etxebizitza erregularizatzeko bidea emanez.

18
Q
  1. GADLERA: Zer da zonakatzea, Itsasertza Babesteko Legearen kasuan?
A

Kostaldea Babesteko Legeak eta Kostaldeei buruzko Legeak hainbat eremu mugatzen dituzte espazio fisikoaren gainean, eta eremu horietako bakoitzari erabilera posible batzuk esleitzen dizkiote. Horri zonakatzea esaten zaio.

19
Q
  1. GALDERA: Legearen arabera, zer da nekazaritza integratua?
A

Nekazaritza konbentzionalaren eta ekologiko gisa ziurtatutako nekazaritzaren artean, nekazaritza batek ez ditu betetzen ziurtapen ekologikoaren baldintzak, baina ingurumenean duen eragina murriztea lortu nahi du. Espainian, ekologikoa bezain zabala da ia.

20
Q
  1. GALDERA: Ondare Naturalaren legeak landatutako edo etxekotutako aniztasun biologikoari buruz ezer esaten al du?
A

Etxeko espezieak ez dira natura-ondaretzat jotzen eta epezie basatiak baino ez dira natura-ondarearen parte. Aldi berean, etxekotutako espezieen ondare hori galtzeak ingurumen-inpaktu handia eragingo lukeela onartzen du. Munduko populazioa 150 espezie landatuz (FAO) elikatzen da, eta abere-arrazen % 22 galzorian dago maila globalean, eta Espainian arrazen % 70 daude galzorian.

Babes hori ez da arautzen Natura Ondareari buruzko Legean, beste arau eta programa batzuetan baizik: mintegiko haziak eta landareak eta baliabide filogenetikoak babesteko legea, 2006koa; 2129/2008 Errege Dekretua, Abere Arrazak Kontserbatzeko, Hobetzeko eta Sustatzeko Programa Nazionala arautzen duena; 3/1995 Legea, Abere Bideei buruzkoa; edo 34/2007 EE Erregelamendua eta 234/2013 Errege Dekretua, produktu ekologikoei buruzkoa).

21
Q
  1. GALDERA: Algarrobico kasuan (ikus eranskina), hotelak eraikuntza baimenik al zuen? Azaldu labur zure erantzuna.
A

Bai, berez hotela hori eraikitzeko baimena eman zen, baina beranduago baimen hori desegokia zela argitu zen. Bada, Auzitegi Gorenak, prozesu judizialean 10 urte baino gehiago eman ondoren, hotela eraitsi behar dela ebatzi du. Alkate batek lizentzia eman zuen Carboneras hondartza horretan eraikitzeko, hondartza hori bere hirilurzoruan sartu ondoren. Auzitegi Gorenak, bere epaian, uste du Ikaztegietako hondartza defendatzeko lizentzietan edo betebeharrean inplikatuta egon ziren administrazio guztiek erantzukizuna dutela. Hau da:
Udala: lizentzia ez zen eman behar, bateraezina baitzen kostaldeei buruzko legearekin (itsas-lehorreko eremua inbaditzen du); hiri-lurzorua da, paperean baino ez; eta, gainera, hondartza fisikoki Gata-Nijar lurmuturreko parke naturalaren barruan dago.
Andaluziako Junta: parke Naturala babesteko arduraduna.
Estatua: kostaldeen arduraduna.

Hiru gobernantza-mailek, Auzitegi Gorenak azaltzen duenez, ekintzaz edo ez-egitez izan dute erantzukizuna gertatutakoan. Alkateak lizentzia eman baino lehen eraikina bateragarria zela ziurtatu behar zuen, lursail horri baimentzen zitzaizkion erabilerekin.

Prozedura judizialean, behin obrak hasita zeude, lizentzia egiaztatzen hasi eta horrek autonomia-erkidegoetako arauekin zituen kontraesanak sortu zituen.

22
Q
  1. GALDERA: Zein maiztasunekin gertatzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak? Zein da jarduera hauen araudiaren perspektiba?
A

Egunero, hondakinak sortzen ditugunean, energia erabiltzen dugunean… Zuzenbideak ez die guztiei aurre egiten. Muturrekoak ez dira zuzenbidean ematen. Jarduera asko onartu behar dira, ez dago besterik. Kasu batzuetan gertatzen a ekintza txikiak direla, bakoitza bere aldetik kalte egiten ez dutena, baina batuz bai. Efektu batukari hori duten ekintzen kontra egiteko modua oraindik ez da asmatu. Adibidez, plastikoaren erabilera edo ez birziklatzea.

23
Q
  1. GALDERA: Zer egiaztatzen da baimen bat emateko administrazio prozeduran?
A

Prozedura horretan eskatutako jarduerak legeak eskatutako guztiak betetzen dituen edo ez egiaztatzen da, honela, baimen eta lizentziak kontrol tresnak dira. Hots, prozedura administratibo baten bidez hartzen diren erabakiak dira. Bertan, erabakiorra da Ingurumen Eraginaren Ebaluaketa (IEE), Ingurumen Eraginaren Adierazpen batean islatzen dena.

24
Q
  1. GALDEA: Zer da ingurumen-eragina duten jardueren aurretiko komunikazioa?
A

Ekintza batzuk ez dute lizentziarik behar baina kontrolpean daude. Hauei zera eska dakieke, aurretiko adierazpen arduratsu bat. Adierazpen honetan jarduera bultzatzen duen pertsonak esaten du araudiak eskatzen dituen eskakizun guztiak betetzen dituela jarduera aurrera eramateko. Komunikazio horren helburua da administrazioak jarduera hasi dela jakitea eta, nahi izatekotan, ikuskaritza egitera pasa daitekeela jakitea.

25
Q
  1. GALDERA: Zeintzuk dira ingurumen-eragina duten jardueren baimena lortzeko jarraitu behar den prozeduraren bost urratsak?
A
  1. Erkideago Autonomoari eskaria egiten zaio eta Bateratutako Baimena eskatzen da (inplikatuta dauden sail guztiak kontutan hartzen dituena).
  2. Ingurumen eraginaren ebaluaketa (jarduera bultzatzen duenak egiten du, agintaritzak esaten dion moduan).
  3. Informazio publikoa eta gaitasuna duten beste Administrazio eta pertsonei kontsultak.
  4. Ingurumen organoak IE adierazpena egingo du.
  5. Erabakia hartzeko gaitasuna duen erakundeak azken ebazpena ematen du (baimena eman edo ukatu).
26
Q
  1. GALDERA: Nola aplikatzen da zuhurtzia printzipioa ingurumen arriskuen kudeaketan?
A

Ingurumen-arriskuei buruzko erabakiak hartzean, informazio zientifikoa lortzeaz gain, erabaki politikoa hartu behar da, informazio zientifikoan oinarrituta. Baina kasu batzuetan informazio zientifikoa ez da erabakigarria eta ez da posiblea jarduera batem inpakti potentziala zein arrisku edo kalteak kalkulatzea. Ziurtasunik gabe, ezin da prebentzio-neurri zehatzik ezarri hartu behar diren.

Horrelako agertokietan kontuan hartzen da zuhurtzia-printzipioa. Hori, printzipio politikoagoa da. Berez, neurrigabea izan daiteke, ez baitakigu neurri horiek nahikoak diren ala ez, ez eta beharrezkoak diren ala ez. Zuhurtzia aitzakiatzat hartuta, sektore ekonomiko jakin batzuen garapena geldiaraz dezakegu. Alderatzen badugu, printzipio hori nahiko modu laxoan aplikatzen duten herrialdeak daude (adibidez, AEBek neurriak eskatzeko joera dute soilik beharrezkoak direla probabilidade handiz ikusten dutenean); EB-ak berriz, sektore desberdinetan zorroztasun ezberdina aplikatzen du.

27
Q
  1. GALDERA: Zer nolako arazoak sortzen dira “Zientzia erregulatzailea” delakoa dela eta, zeintzuk dira erronkak?
A

Lizentzia emateko administrazio-prozeduran, adituek jarduerari buruzko txostena (Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa) egiten dute, baina Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena egingo duen ingurumen-organoan ere jarduten dute. Horregatik, lehenik irizpideak ezartzean adituak dira eta independenteak direla ziurtatu behar da, iruzurrak ekiditeko.

Irizpen horrek garrantzi handia du azken erabakian, etika-batzordeek gizakien edo laborategiko animalien ikerketari buruz ematen dituztenekin gertatzen den bezala.

Araudiaren arabera, ebidentzia zientifikorik onena erabiltzeko eskatzen diegu, baina zientzialariek askotan elkarren arteko eztabaidak izaten dituzte. Organo horiek erronka asko dituzte, arazoak saihesteko: lehenik, beren zereginaren kalitate zientifikoari dagokionez; bigarrenik, beren independentzia pertsonala eta organoarena babesteari dagokionez, erabakiei eragin diezaieketen presioak saihestuz.

28
Q
  1. GALDERA: Aarhus-eko Nazioarteko Hitzarmenak, zer arautzen du?
A

Ingurumen-alorreko prozedura judizialak eta informazioa eskuratzeari, eta jendearen partaidetza bermatzeari buruzko Hitzarmena da. Hiritarren parte-hartzerako 3 zutabe aurrikusten ditu:
1. Ingurumen informazioa eskuratzeko eskubidea.
2. Erabakietan parte hartzeko eskubidea.
3. Justiziara sarbide izateko eskubidea, ingurumen araudia urratzen duten ekintza edo
ez-egiteei aurkakotasuna aiderazteko.

Helburua, beraz, instrukzio fasean hiritarren iritzia jasotzea eta beraiei sarbidea ematea da.

29
Q
  1. GALDERA: Hiritarrek ingurumen gaietan parte-hartzeko duten eskubideak hiru zutabe ditu. Zeintzuk?
A

Aarhus-eko Nazioarteko Hitzarmenean aipatzen diren 3 zutabeak dira.

30
Q
  1. GALDERA: Zer dira prebentzio-neurriak, eta zein zentzutan aplikatzen dira Ingurumenaren babesean?
A

Polizia- edo kontrol-neurriak ere, ingurumen-kalteak prebenitzea helburua eduki ditzakete. Horien helburua ingurumenean oro har sortzen den inpaktua mugatzea edo murriztea, baina zentzu hertsian, ez du saihesten, ezta gutxiago ere, ingurumen inpaktua sortzea. Ikusi bezala, lizentzia bat eman aurretik, Administrazioak jarduerak araudia betetzen duela egiaztatu du.

Badira ingurumen-kalteak prebenitzeko helburua duten neurri batzuk, horiek, jarduera bat hasi aurretik aplikatzen dira inpaktu negatiboak saihesteko. Ingurumen-prebentzioko neurri deritze zenbait jardueraren inpaktu negatibotik babesteko ezarri diren neurriei.

31
Q
  1. GALDERA: Ingurumen Zuzenbidean, zer dira sustapen-neurri klasikoak?
A

Sustapen neurrien bidez, ingurumenaren aldeko jarrerak bultzatu nahi dira. Neurri positiboak izan daitezke, adibidez ingurumenaren aldeko ekintza bat egiten duenari prestazioak, ondasunak edo abantailak eman ahal zaizkio, baina badira ere neurri negatiboak. Azken hauek zamak jartzen dizkiete ingurumenaren aldeko jarrerak egonda, bestelakoak aukeratzen dituztenei (zerga ekologikoak kasu). Neurri positiboen multzokoak ditugu dirulaguntzak, baldintza onak dituzten maileguak edo zergapizgarriak.

Sustapen-neurri klasikoak, bestalde, prebentzio-neurrien artean, sustapen-jarduerak deiturikoak nabarmentzen dira, ingurumena errespetatzen duten jokabideak sustatzen saiatzen direnak, ingurumen-inpaktuari buruzko araudiak berariaz eskatzen duenaz harago.

32
Q
  1. GALDERA: Belaunaldi berriko sustapen-tresna batzuk aipatu eta labur azaldu. (Adibidez: normalizazioa, ekoetiketa, ingurumen-auditoria eta borondatezko akordioak).
A

Sustapen teknikak:
Pizgarri ekonomikoak (dirulaguntzak, zerga beherapenak, baldintza onak dituzten maileguak, …).
Ohorezko pizgarriak (sariak, bereizgarriak).
Merkatu mekaniskoak: ekotasak, ekoetiketak.
Ekoikuskaritzak (egiaztatzeak, IKS edo SGA direlakoak, etab).

Sustapen-neurri klasikoak, pizgarri zuzenak ziren (batez ere, ekonomikoak: diru-laguntzak, zerga-beherapenak, mailegu abantailatsuak), eta eragile sozioekonomikoak zituzten hartzaile. Adibidez, gobernuaren eskutik ingurumenaren alde egindako ekintza batengatik konpentsazio ekonomiko bat jasotzea.

33
Q
  1. GALDERA: Zer eskatzen zaio enpresa bati, Ekokudeaketa eta ikuskaritza sistema delakoan parte hartzeko?
A

nahi badu eskakizun batzuk bete behar ditu:
1. Bere jardueran sor daitezkeen arriskuen ebaluazioa (ingurumen eraginaren ebaluazioa delakoa).
2. Prebentzio-neurriak, edo kasua denean neurri-zuzentzaileak hartzea.
3. Ingurumenean eragin negatiboa sor dezaketen faktoreen jarraipen eta kontrola egin behar du.
4. Ingurumenarekiko hobekuntzak aztertu.
5. Langilegoari ingurumen-hezkuntza eman.
6. Ingurumen-kudeaketa enpresaren kudeaketa orokorrean barneratu.

34
Q
  1. GALDERA: Zer da ingurumen-kudeaketarako sistema bat?
A

Gaur egungo araudiek enpresei haien kutsadura eta hondakin-sormena murrizten dituzten sistemak aplikatzea eskatzen diete, bai eta baliabide naturalen kudeaketa egokia egitea. Helburu horrekin hartzen diren neurrien artean honako hauek daude: arriskuen ebaluazioa sakona, langileen heziketa, prebentzio neurriak hartzea, ingurumenari kalte egiten dioten faktoreen aldizkako kontrola, etab.

Hau da, funtsean enpresaren kudeaketan ingurumen-kudeaketa ere kontuan hartzean datza. Ingurumen-kudeaketa, beraz, enpresa batek bere funtzionamenduak ingurumenarekiko duen eragina ezagutu eta kontrolatzeko/murrizteko helburuz egiten duen ekintza multzoa da. Kudeaketa hori egiteko erabiltzen den sistema Ingurumen-kudeaketa Sistema bat da (mota ezberdinak daude); enpresak berak egin dezake edo enpresa espezializatu baten esku utzi dezake lan hori.

35
Q
  1. GALDERA: Zer dira ekoetiketak?
A

Pizgarri batzuk dira, honela, legediak ekoetiketak daramatzaren produktuek eskakizun batzuk betetzen dituztela (ziurtagiria duten produktu ekologiko gertatzen den bezala) bermatzen du. Mekanismo honi esker, ekoizleek lortzen dute euren produktua merkatuan bereiztea eta prestutasuna edo interesa duten kontsumitzaileei berezitasun horren egiazkotasuna bermatzen zaie.

36
Q
  1. GALDERA: Kalteengatiko erantzukizuna eta arauak hausteagatikoa, zein da ezberdintasuna?
A

Ingurumen-diziplina delakoa Ingurumen-arauak hausteagatik zigorra etorri ohi da. Zigorrak administratiboak izan daitezke, Herri Administrazio batek ezarriak, edo, arau-haustea oso larria denean, zigor penalak izan daitezke. Azken hauek epaile batek ezarri behar ditu eta isunez bereiz, espetxealdiko zigorra ere barne dago. 100.000€-tik gorako kaltea bada, kartzela zigorra ezarriko da eta hortik behera, isuna ordainduko da.

Bestalde, Ingurumenari eragindako kalteengatiko erantzukizuna erantzukizun zibila da pertsona batek (edo haren ardurapean zegoen zerbait edo norbaitek) beste norbaiti eragindako kaltea konpontzeko duen betebeharra da. Kode Zibilaren 1902 artikuluan orokorrean ezarrita dago betebehar hori eta Ingurumenari eragindako kalteengatiko erantzukizuna eskatzen denean erreferentzia bezala hartzen da, baina berezitasun batzuekin.

37
Q
  1. GALDERA: Delituei eta arau-hauste administratiboei ezarri ahal zaizkien neurriak alderatzerakoan, zein da haien arteko ezberdintasunik handiena?
A

Delitu edo lege-hauste bat eman denean erantzukizuna eskatzen da ere; kasu bi hauetan erantzukizuna eskatzea oker egin duen horri zigorra ezartzean datza. Lege-hausteengatiko erantzukizun administratiboa Herri-administrazioek eskatzen dute. Hauek jarritako zigorrak ezin dira kartzela zigorrak izan (epaileek delituengatik jarri ditzaketenak ez bezala), baina isun ekonomiko altuak ordea bai.

Administrazioak zigor ditzakeen lege-hausteak legeetan definituta egon behar dute aldez aurretik eta legeak esaten dio ere zigorra zein izango den. Administrazioak aplikatu besterik ez du egiten.
Ingurumenari kalte egiten dioten ekintza batzuk delituak dira (adibidez: kutsadura larria, babestutako landare edo animalien aurkako ekintzak, etab). Kasu hauetarako Kode penaleak zigorrak aurreikusi dira; epaileek aplikatzen dituzte hauek eta zigorren artean kartzela zigorrak daude.

38
Q
  1. GALDERA: Ingurumenari eragiten zaizkion kalte guztiak, legearen aurkakoak dira? Azaldu labur zure erantzuna.
A

Ez, ingurumenari egindako kalteen artean, badaude legearen aurkakoak direnak. Honela, kalte gutziak ez dira zigortzen.

39
Q
  1. GALDERA: Ingurumenari kalteak eragitea norbaiti leporatu eta erantzukizuna eskatzeko, non egiten da zailtasunik handiena?
A

Erantzun egoki bat ematea dirudien baino konplexuagoa da. Ingurumenari sortzen zaizkion kalteetako batzuk legeriaren barruan daude (giza jarduerak orokorrean, eta jarduera batzuk bereziki kaltea sortzen dutela onartzen da). Adibidez, enpresa batek isurketak botatzeko baimena dauka, baina horien emisioan onartutakoak baino handiagoak badira, tarte horrengatik zigortzen zaio enpresa.

Horregatik esan genuen ingurumenari ematen zaion babesa erlatiboa dela. Gainera, arazo horien aurrean erruduna nor den definitzea nahiko zaila izaten da.

40
Q
  1. GALDERA: Boliden kasua, “190 gramo kamamila” kasuarekin edo musker berde-beltzaren kasuarekin alderatuta, zer esan genezake ingurumen kalteengatiko erantzukizunari dagokionean? Arrain txikiak hartu eta handiak libre uzten dituen sare bat dela, zein zentzutan esaten da?
A

Kasua: Artzain batek 190 gramo kamamila hartu zuen. Sierra Nevadako Kamamila (Artemisia granatensis) zenez fiskalak bi urte eta hiru hilabeteetako kartzela zigorra eskatu zuen eta 1500 eurotako isuna, 1998tik babestutako espeziea delako. Kasua hausnartu ondoren, baina, kartzela zigorraren ordez isuna eskatu zuen soilik, 250 eurotakoa; izan ere, espezie babestu bat hartzeagatik bi urteko espetxe zigorra ezarri nahi zioten arren, teknikariek ere zailtasunak dituztene espezie horiek zehazteko. Beraz, ez zen bidezkoa manzanilla hartzeagatik horrelako isuna edo kartzelara bidaltzea.

Legeak ingurumenari eraso egiten diotenentzako zigorrak ezartzen ditu, bai eta eragindako kalteak konpontzeko beharra ere. Hala ere, zigor horiek aplikatzeko prozeduran berme batzuk gorde behar dira. Berme horiek direla eta, legeak enpresa eta burges handien defentsa errazten du, hauek abokatu onen bidez beren burua erraz defendatzen baitute, baina pertsona xume batek ez du defentsarako aukera askorik izaten.