Etika (2.1) Flashcards
- GALDERA: Gorago dagoen gobernantza maila baten arauak, lehentasuna al dute beti beherago dauden gobernantza mailekiko?
Ez beti. Gobernantza mailen artean, arduren (eskuduntzen) banaketa dago. Hau da, arlo batzuk udalak eta estatuek arautzen dituzte. Baina beste alderdi batzuk soilik horietako batek arautzen du.
- GALDERA: imagina ezazu burua hemen adierazten diren kaguetako batean. Pentsa zein den
zure gobernantza esparrua, eta han kokatuta erabaki ezazu Ingurumenaren alde hartuko zenukeen neurri bat. Pentsa ere, neurri hori betearazteko zein arau juridiko sortu zenezakeen:
-Udal batetako alkatea (adierazi)
-Erkidego Autonomo batetako presidente (adierazi)
-Estatu batetako gobernuko presidente (adierazi)
-Europar Batasuneko Batzordearen presidente
-Nazio Batuen Erakundearen Idazkari Nagusia
- GALDERA: Zein da ingurumen-etikaren egitekoa?
Gizakiok ingurumenarekin ditugun harremanen gaineko hausnarketa egiten du. Zehazki, harreman horietan parte hartzen duten pertsona konkretuen jardueraren gainean egiten delarik.
- GALDERA: Zeintzuk dira Ingurumen-gobernantza mailak?
Behetik gora
Udalak: azpian daude.
Lurralde historiko / probintziak: parlamentuak dituzte.
Erkidego autonomoak
Estatuak
Europar batasuna
Nazio batuen erakundea
- GALDERA: Brundtland Txostena delakoak, nola deskribatu zuen aurrerapen jasangarria?
Brundtland Txostenean esaten da aurrerapen jasangarria dela gaur eguneko belaunaldiaren beharrizanak asetzen dituena, beti ere datozen belaunaldiek haien beharrizanak asetzeko duten gaitasuna arriskupean jarri gabe.
Hala ere, ez da jasangarria berritzen diren baliabideak berritze-erritmoa baino arinago ustiazea. Gaur egun daukagun erritboa, beraz, ez da jasangarria. Honela, araudiaren bidez ezarritako legeak erregulatzeko baliogarriak dira, baina gure bizimodua ez da aldatzen.
- GALDERA: Zein zentzutan da erlatiboa Zuzenbideak ingurumenari ematen dion babesa?
Erlatiboa da ingurunea modu absolutu batean babesten ez delako eta gizakiaren interesa garrantzisuena iruditzen zaigulako. Jasangarritasunaren bidez, gure bizimodua ingurumenarekiko jasangarria izate nahi dugu. Horrela, gure helburu nagusia ez da natura babestea.
- GALDERA: Zer egiten dute gaur egungo gizarteek (gureak, adibidez) ingurumenarekiko? Nola uler dezakegu indarrean dauden legeen funtsa, muineko planteamendua?
Gaur egungo gizartearen asmoa gure bizitza ingurumenarekiko jasangarriagoa izatea litzateke, nahiz eta planteamendu antropozentrikoa izan, nahiko malgua da. Muineko planteamendua aurrerapen jasangarriaren mugimendua da, zuzenbidearen bitartez hori lortzea. Bestalde kasu batzuetan aurrerapenekin jarraitu beharrean gauza batzuekin atzera egin beharko genukeela planteatzen da, kalte hori murrizteko.
- GALDERA: A. Marcos Martinez-en esanetan zein multzotan sailka ditzakegu ingurumen-etikak hausnartzen dituen problemak? Multzo bakoitzeko adibide bat jarri.
Kategoriatan ingurumen etikako arazoak aztertzen direnean, kontutan hartu behar da ingurumen-etika ez dela esparru autonomo bat, baina beste arlo batzuekin lotuta dagoela. Ingurumen-etikak lantzen dituen arazoak oinarrizko hiru kategoriatan sailkatzen dira.
1)Nazioarteko arazoak:
2)Belaunaldien arteko arazoak:
3)Espezieen arteko arazoak edo espeziekeriaren dilema
- GALDERA: Ingurumen arazoez arduratzen diren arau juridikoek, ingurumen-etikak aztertzen dituen arazo mota guztiak hartzen dituzte kontutan? Arrazoitu zure erantzuna.
Ez, ezinezkoa izango litzateke. Gizakiak inguruarekiko duen harreman horri buruz etikak aspektu desberdinak hausnartzen ditu, hau da, gauza globalagoak aztertzen ditu. Hala ere, ingurumen zuzenbideak ingurumenari kalte handiena egiten dizkioten ekintzak kudeatzen ditu. Kaltea murriztu ahal izateko neurri zehatzak jasotzen ditu, eguneroko jokabide batzuk eraldatzen saiatzeko
Arau juridikoek nazioarteko, belaunaldien arteko eta espezieen arteko arazoak arautzen ditu, baina askotan ez dira nahikoa arazo globalei aurre egiteko. Printzipio orokor batzuk ditu, baina neurriak beti izaten dira zehatzak, gainera, gizakien iritziaren arabera proposatzen dira aldaketak eta antropozentrikoak dira.
- GALDERA: Zelan ikusi dugu dela, orokorrean, Ingurumen Zuzenbidea? Zein ezaugarri azpimarratu ditugu?
Ingurumen zuzenbidea arau multzo oso zabala da eta gobernantza-maila anitz daude. Bere helburu orokorra natura babestea da, baliabide naturalen erabiltze jasangarria bultzatzea eta gizakien bizi-kalitaterako baldintza egokiak gordetzea. Hala ere, ingurumena ez da era absolutu batean babesten, balore edo interes batzuen babesarekiko orekatzen da.
Ingurumenean eragina duten ekintzetako asko kontrolatuta daude eta ingurumenaren onerako
diren jarduera batzuk bultzatzen dira. Gainera, zigorrak ezartzen dira ingurumenaren inguruko lege hausteak daudenean. Ingurumen arauek gainera, osagarri tekniko asko dituzte. Eta azkenik, sormenean hainbat gobernantza-erakundeek parte hartzen dute ingurumen zuzenbidean. Ingurunearen jasangarritasunaren ideia bultzatzen da, beraz.
Garapen jasangarriak edo jasangarritasunak esan nahi du ingurumenaren babesa beste balore edo interes batzuen babesarekiko orekatzen dugula.
- GALDERA: Erantzuletasun printzipioa delakoarekin, zer adierazi nahi du Hans Jonas-ek?
Dilema honi dagokionez, azpimarratau ahal du Hans Jonas-en ustez gizakiok dugun lehen betebeharretako bat giza bizitza posible mantentzea da. Hots, horretarako etorkizuneko gizakiekiko
erantzukizun hori gaur egun bizirik dauden gizakiekiko elkartasunarekin lotu behar dugu. Horren ondorioz, arriskuak, erantzukizunak eta baliabideak justizia eta berdintasunez banatu behar ditugu.
Azken finean, bere hitzetan naturatik gauza asko jasotzen ditugu eta naturari irautea zor diogu. Baliabideak erabilgarriak izan dira eta etorkizuneko gizakientzat mantendu behar ditugu, hots, erantzukizun bat dugu naturarekiko.
- GALDERA: Administrazio Publikoek jarduera ez-egokiagatiko erantzukizuna ba al dute?
Zer gertatzen da Administrazio jardueran akats edo arau-hausteren bat
badago?
Herri Administrazioek beraien funtzionamendu ezegokiagatiko erantzunkizuna dute eta funtzionarioen lege hausteen aurrean isunak jar daitezke edota, kasurik larrienetan, funtzionarioak delitugatik epaituak izan daitezke. Herrialde batzuetan, adibidez, funtzionarioek debekatuta dute inpartzialak izateko dirua jasotzea.
Administrazioak bere langile guztiekiko ardura dauka, eta hauen akatsen aurrean erantzungo du (erantzunkizuna beti administrazioari eskatuko zaio). Herritarrak administrazioari ebazpen baten erantzukizuna eska dakioke eta errua funtzionario zehatz batena izan daiteke.
- GALDERA: Espeziekeria hitzarekin zeri egiten zaio erreferentzia? Nola egin dakioke aurre joera horri, non da koxka? Zein zentzutan ikusi dugu esamolde hauen inguruaneztabaida dagoela?
Gizakiak beste izaki bizidunekin dituen arazoak dira hauek, bai espezie batzuetako banako zehatzekin, bai espezie osoekin, bai biosfer aosoarekin. Horren harira, espeziekeria honela defini daiteke: espezie bat beste edozein espezie bizia baino baliotsua dela pentsatzea, edo espezieen balioa graduetan adierazi daitekeela.
Hala ere, espezie guztiei balio bera emango bagenie, gizakiek ez zuketen legitimotasunik edukiko beste espezieak elikagai moduan erabiltzeko (animali zein landare). Hori horrela, badirudi irizpide gradualen bat beharko litzatekeela, izaki bizidun bakoitzaren gaitasun edo ezaugarriak kontuan hartzen dituena. Baina, bestetik,gaitasun edo ezaugarri horietakoren bat betetzen ez duten gizakiei eman beharreko tratua zein den ezezaguna. Izaki orori balioa aitortuta ere, izakien arteko berdintasuna gordetzea eta, aldi berean, espeziekieriaren aurkako irizpideak ezartzea konplexua da oso.
Eztabaida animalien erabileraren garrantzian dago, izan ere, erabilera hori ezin da guztiz sahiestu, baina bai gutxitu. Adibidez, laborategi-ikerkuntzan.
- GALDERA: Zer gertatzen da Administrazio Publikoen ekintzetan akatsa edo arau-haustea baldin badago?
Arau-hauste horiek, zigortuta daude. Barne sistema baten bidez, administrazio publikoko langileek egin ditzaketen akatsak zigortzen dira. Horren ondorioz, erabaki oker baten aurrean konponbidea eska daiteke.
57.GALDERA: Zer dira, zertarako erabiltzen dira nazio-gaindiko erakundeak ingurumen gaietan? Haien arteko bat aipatu dezakezu? Zein dira haien zailtasunik handienak?
Ingurumen arloan, adostasuna bilatzea zaila izaten da eta malgutasun handia behar izaten da. Adibidez, Kyotoko protokoloarekiko Estatu Batuek beti eskakizun gutxiago eskatzen dituzte eta amaieran ez dute beraien konpromisoa betetzen. Horrela, beste herrialdeek lan gutxi egitea eta beraiek ez dira konprometitzen. Erakunde horren adibidez, Nazio Batuen Erakundearen Ingurumen Programa izango litzateke. Horretaz gain, badau Gobernuz Kanpo Erakundeak ere mundu mailan lan egiten dutenak, hala nola, WWF.
- GALDERA: 39/ 2015 Legeak hiritarrei Herri Administrazioen aurrean aitortzen dizkieten eskubideetako HIRU aipatu eta labur azaldu.
Administrazio-prozeduran interestun denaren eskubideak 39/2015 legean adierazten dira. Agertzen diren, eskubide guztietatik hona hemen hiru adibide:
-Aholkulari batek lagundurik jardutea beren interesen alde egiteko komeni zaiela deritzotenean
-Prozedurak izapidetzeko ardura duten administrazio publikoetako agintari eta langileak identifikatzea.
-Errespetuz eta begirunez tratatuak izatea agintarien eta enplegatu publikoen aldetik, erraztasunak emanez beren eskubideez baliatzeko eta eginbeharrak betetzeko.