Hiztegia 3 Unitatea Flashcards
Zer da burgua?
Erdi Aroan gotorleku baten inguruan sortutako hirigunea.
Zer da Judutegia?
Juduak bizi ziren Erdi Aroko hiri batzuetako auzoak.
Zer da Gremioa?
Hiri bateko lanbide bereko artisauek osatutako elkartea (monopolioa zeukaten eta produktuen prezioa eta lan-baldintzak jartzen zituzten).
Zer da ikastuna?
Erdi Aroko gremioen garaian lanbide-prestakuntza umetatik edo gaztetatik egiten zuena.
Zer da ofiziala?
Erdi Aroko gremioen garaian lanbide-prestakuntza egin ondoren lortzen zen maila.
Zer da Maisua?
Erdi Aroko gremioen garaian lanbide-prestakuntza egin ondoren eta maisulan bat egin eta gero lor zitekeen maila.
Zer da Mailegu bat?
Batek beste bati diru kopuru bat denbora jakin baterako utzi bion artean erabakitako interes baten truke.
Zer dira Interesak?
Mailegu baten ondorioz ordaindu beharreko diru kopurua.
Zer da Izurrite Beltza?
Europan XIV. mendearen erdialdean (1347-1350) hedatu zen izurritea.
Nork zen Joana Arc-ekoa?
Ehun urteko gerran Frantziarren alde esku-hartu zuen gazte frantziarra (berari esker Frantziak garaipena lortu zuen).
Zer da Ehun Urteetako Gerra?
- eta 1453. urteen artean Frantziak eta Ingalaterrak izandako lehia azken kapetarra gizonezko oinordekorik gabe hil zenean.
Zer da Mendebaldeko Zisma?
XIV. eta XV. mendeen artean eliza kristauaren barruan izandako arazoa Aita Santuen izendapena zela eta.
Zer da Kontsilioa?
Elizak, arazo larria sortzen denean, egindako goi-mailako bilera.
Zer da Konblabea?
Aita Santu bat aukeratu behar denean egiten den kardinalen arteko bilera.