Hiztegia 2 Unitatea Flashcards
Zer da Feudalismoa?
Mendekotasun pertsonaleko erlazioetan oinarritutako gizarte-sistema.
Zer da Basailua?
Feudalismoan jaunari omenaldia edo leialtasun-zina egiten ziona.
Zer da Goi-Noblezia?
Erresumako jaun handiak (dukeak, kondeak…). Erregearen zuzeneko basailuak ziren.
Zer da Behe-Noblezia?
Maila baxuko nobleak (baroiak, kapareak…). Goi-nobleziako kideen basailu ziren.
Zer da Omenaldia?
Basailuak bere jaunari egiten zion leialtasun-zina.
Zer da inbestidura?
Jaunak basailu berriari onura ematen zion ekitaldia.
Zer da Feudoa?
Feudalismoan erregeek (JAUNEK) basailuei emandako lurrak.
Zer da Jaunaren erreserba?
Feudoaren barruan bakarrik jaunaren kontsumorako nekazariek lantzen zituzten lurrak.
Zer da Estamentuko Gizartea?
Feudalismoaren ondorioz sortutako gizarte-talde itxia. Hiru zatitan banatzen zen: noblezia, kleroa eta hirugarren estatua edo herri-xehea.
Zer da Burgesia?
Estamentuzko gizartean hirugarren estatuko kideak nekazariekin batera. Merkataritzan eta artisautzan jarduten zuten gizon askeak.
Zer dira Jopuak?
Feudalismoan lurrari lotuta bizi ziren nekazariak.
Zer dira Gesta-kantak?
Pertsonaia batzuen abentura heroikoak kontatzen dituzten kantak. Garrantzitsuenak Mio Ciden kanta Gaztelan eta Errolanen kanta Frantzian.
Zer dira Juglareak?
Joko, dantza eta beste ekintzen bidez herrikoak dibertitzen zituena. Normalean musika tresna bat jotzen zuen. Noizbait gorteetan ere abesten zuen.
Zer da Hamarrena?
Nekazariek Erdi Aroan elizari ordaindu beharreko zerga (uztaren ehuneko hamarra).
Zer da Klero Sekularra?
Erdi Aroan jendearen artean bizi zen kleroa (apezpikuak, apaizak eta erretoreak). .