6U.D = MONEROAK, PROTOKTISTOAK ETA ONDOAK Flashcards
Zer zelula mota/kopurua dituzte Moneroek?
Prokariota zelulabakarrak dira
Moneroen motak.
Zeren arabera antolatzen dira?
Formaren arabera=
- Kokoak(esferikoak)
- Baziloak(makil-forma)
- Bibrioak(koma-forma)
- Espiriloak edo espiroketak (kiribil luzanga-forma)
Ze bi bizi leku dituzte Moneroek?
- Uretan, lehorrean, izaki bizidunen barruan eta airean
2. Tenperaturari, azidotasunari, gazitasunari eta abarri dagokionez, EGOERA GOGORRETAN
Ze bi nutrizio mota dituzte Moneroek?
- Autotrofoak= fotosintesiaren bidez
- Heterotrofoak=
- Saprofitoak/deskomposatsaileak: lurreko bakterioak
- Sinbiotikoak: Heste-florako bakterioak
- Parasitoak:Tuberkulosia sortzekoa
Ze erlazio mota daukate Moneroek?
Mugimendua= - flageloei esker - beste batzuk ez dira mugitzen Elkarketa= - Isolatuta - kolonietan
Ze ugalketa mota daukate Moneroek?
Sexugabe → Erdibiketa
zelula bakarra bi zatitan banatu
Asaldu zertan datzan ERDIBIKETA(ugalketa mota bat)
- Bakterioak hazi egiten da eta bere material genetikoaren (DNAren) kopia egiten du.
- Bakterioak, erditik estututa, banatu egiten du bere edukia.
- Bi zelulakume sortzen dira.
Zeintzuk dira Moneroen Onurak?
- Heste flora → hestearen funtzionamendu egokirako
- Deskomposatzaileak → hondakin urak tratatzeko eta arazteko
- Fotosintesiaren parte hartzen dutenak → ura eta atmosfera oxigenatzeko
- Hartzidurak sortzen dutenak → gazta, jogurta edo ozpina egiteko
Zeintzuk dira Moneroen Kalteak?
- Gaixotasunak sortu → tetanosa, salmonelosia, etab.
- Janaria kutsatu → alferrik galdu hau.
Protoktistoen taldean, ze multzo daude?
- Protozooak
- Algak
Zer zelula mota/kopurua dituzte Protozooak?
Eukariota zelulabakarra
Zer zelula mota/kopurua dituzte Algek?
Eukariota zelulabakarra/zelulaniztuna
Protozooen motak.
Zeren arabera antolatzen dira?
Mugimenduaren arabera:
- Ziliatuak (zilio harizpi mugikor txiki eta laburrak) adb. Paramezioa, Bortizela
- Flagelatuak (harizpi luze bakarra) adb. Tripanosoma
- Errizopodoak (pseudopodoak, zitoplasmaren luzapenez mugitzen eta elikatzen dira) adb. Ameba
- Esporozooak (ez dute mugitzeko egiturarik) adb. Malaria sortzen dutenek, “Plasmodium” espezietakoak.
Ze bizi leku dute protozooek?
- Ur inguruetan
- Lur - hezeetan
- Izaki bizidunen barruan
Ze nutrizio mota dute protozooek? Azaldu.
HETEROTROFOA
- Parasitoak: beste izaki bizidunen materia organikoa hartzen dute, barruan bizi dira eta kaltetzen dute.
- Beste protozooak: materia organikoz, bakterioz eta protoktistos elikatzen dira.
Ze bi erlazio mota dituzte protozooek?
- Batzuk asko mugitzen dira jakiak lortzeko, ihes egiteko, edo argitasunatik urruntzeko
- Beste batzuk, ezin dira mugitu
Ze ugalketa mota dute protozooek?
Sexugabe → Erdibiketa
zelula bakarra bi zatitan banatu
Zeintzuk dira protozooen onurak?
- Hondakin - urak arazteko
- Plaktona osatzeko
Zeintzuk dira protozooen kalteak?
- Batzuk parasitoak dira eta gaixotasunak sortzen dituzte
- Malaria (eltxo baten ziztadagatik)
- Amebiasia (kutsatutako janariak edo urengatik)
ZE UGALKETA MOTA SEXUGABE DAUDE?
- ESPORULAZIOA
- ERDIBIKETA
- GEMAZIOA
Ze ONDDO mota daude?
- Legamiak
- Lizunak
- Perretxikoak eratzen dituzten oddoak
Onddoek ze zelula mota/kopuru dute?
Eukariota zelulabakarra/zelulaniztuna
Onddo motak:
- LEGAMIA
- zelula-hormarik ez da landareenaren modukoa
Onddo motak:
- LIZUNAK
(kotoi-itxura dute)
- Zelulak elkartzean hifak (harizpi-egiturak) sortzen dituzte
- Hifak elkartzean mizelioak eratzen dira
Onddo motak:
- PERRETXIKOAK ERATZEN DITUZTENAK
Zelulaniztuna
Adb.
- Esnegorria
- Barrengorria (Agaricus campestris)
Ze bizi leku dute onddo bakoitzak?
- Legamiak: Tº leuneko eta hezeak diren lekuetan
- Lizunak:
· Lurrzalaren gainean
· Zoru bustiaren gainean
· Fruten, landareen eta abarren gainean - Perretsikoak: Basoetan eta lurzorura atxikituta
Ze nutrizio mota dute onddoek?
HETEROTROFOA
- saprofitoak
- parasitoak
- sinbiotikoak (likena= alga + onddoa)
Ze erlazio-mota dute onddo bakoitzak?
- Legamiak: Aske bizi dira
- Lizunak: fruituen, landareen eta abarren gainean
- Perretxikoak: Lurzoruan
Ze ugalketa-mota dute onddo bakoitzak?
Legamiak: Sexugabea, GEMAZIOZ
Lizunak: Sexugabea: ESPOREN bidez
Perretxikoak: Sexugabea: ESPOREN bidez, UGALTZE-EGITURAGATIK, Esporek mizelioa, onddoaren benetko gorputza, LURPEAN
Zeintzuk dira LEGAMIEN onurak?º
Edari alkoholdunak eratzeko eta ogia eiteko balio du
Zeintzuk dira LIZUNEN eta PERRETXIKOEN onurak?
- Saprofitoek materia organikoa deskomposatzen dute eta HUMUSA sortzen dute
- Edari alkoholdunak eta janaria egiteko
- Antibiotikoak eta sendagaiak sortzeko balio dute
- Gastronomian boilurrak edo esnegorriak oso estimatuak dira
Zeintzuk dira Onddo guztien KALTEAK?
- Onddo parasitoek gaixotasunak sortzen dituzte (atletaren oina)
- Landareak kutsatu eta kaltetzen dituzte
- Perretxiko batzuk kaltegarriak dira eta hil ahal zituzte
Zertan desberdintzen dira sinbiosia eta parasitismoa?
Sinbiosiak eta parasitoak beste izaki bizidun baten barruan bizi dira baina, sinbiosiak onurak ekartzen dizkigute eta parasitoek kalteak
Zein da gizakia eta protozooen arteko erlazioa?
Protozoo batzuk gizakien barruan bizi dira
Zer esan nahi du kolonian bizitzea?
Ba, zelulabakar multzo batek batera bizi direla, baina beraien artean elkartu gabe
Perretxikoaren atalak
- TXAPELA
- ORRIAK
- ERAZTUNA
- OINA
- ESPORAK
- MIZELIOA
- HIFAK
ESAN ALGA BATZUKº
- PLAKTONA
- ALGA BERDEAK, ARREAK ETA GORRIAK
- VOLVOX- KOLONIAK
- EUGLENAK
- LIKENA (ONDDOA ETA ALGA)
ESAN PROTOZOO BATZUK
- TRIPANOSOMA
- PARAMEZIOA
- AMEBA
- PORTIZELA
- PLASMODIUM ESPEZIEA (malaria)