Unibertsoa: bere sorrera eta osagaiak Flashcards
Unibertsoaren sorreraren eta etorkizunaren teoriak ezagutzea. Unibertsoaren osagaiak eta ezaugarriak barneratzea.
Zer da unibertsoa?
Existitzen den materia eta energia guztia da, hau barne duen espazio eta denborarekin batera.
Zein da unibertsoaren sorrera azaltzen duen teoriaren izena?
Big Bang.
Noiz sortu zen unibertsoa?
Orain 13.700 milioi urte.
Unibertsoari buruz zer esan dezakegu? Estatikoa da, geldirik dago edo hedatzen ari da?
Hedatzen ari dela.
Nola froga daiteke unibertsoa hedatzen ari dela?
Galaxiak elkarrengandik urruntzen ari direlako.
Zer gertatuko da etorkizuenean unibertsoarekin? Aipatu hiru aukera.
- Hedatzen jarraitu.
- Big Crunch.
- Big Rip.
Teoria oszilatzeailea Big Bang eta beste teoria batekin lotzen da. Zein?
Big Crunch-ekin.
Big Crunch-a gertatzeko zer gertatu behar da grabitate eta hedadura indarrekin?
Erakarpen indarrak aldentze indarra baino handiagoa izan behar du.
Zer gertatu behar da grabitate eta hedadurarekin Big Rip-aren kasuan?
Aldentzeko indarra handiago denez hedatzen jarraituko du unibertsoa puskatuz.
Aintzina nola azaltzen ziren fenomeno astrologiko eta meteorologikoak?
Mitoen bidez (jainkoekin).
Nola deitzen zaie Lurra planoa dela uste duteneei?
Terraplanistak.
Zergatik uste dute Terraplanistek Lurra planoa dela?
Behaketa zuzenean bakarrik sinisten dute, ikusten duguna da.
Gaur egun Lurra ez dela planoa zientifikoki frogatu al daiteke?
Bai.
Ptolomeo eta Aristotelek teoria edo eredu garrantzitsu bat bultzatu zuten, zein?
Eredu edo teoria geozentrikoa.
Zein da geozentrismoaren ezaugarri nagusia?
Lurra erdian finko eta geldirik dagoela, gainontzeko astroak inguruan biraka daudela.
Geozentrismoaren aurka beste eredu bat azaldu zen, zein?
Eredu heliozentrikoa.
Nork proposatu zuen eredu heliozentrikoa?
Nicholas Copernicok.
Nork frogatu zuen Copernicoren eredua zuzena zela eta zenen laguntzaz?
Galileo Galileik teleskopioarekin.
Nork ez zuen Galileoren froga onartu eta argitaratu nahi?
Eliza katolikoak.
Zein ari zen mugitzen Galileoren hitzetan?
Lurra.
Zeintzuk izan daitezke kiribil, kiribil barratu, irregular edo eliptikoak?
Galaxiak.
Zer dira galaxiak?
Izar multzoak.
Zein da gure galaxiaren izena?
Esne bidea.
Zein da gure galaxia-kumuluaren izena?
Talde Lokala.
Noiz jaio zen Eguzki Sistema?
Duela 4.600 milioi urte gutxi gora behera.
Zeintzuk dira astronomian normalean erabiltzen diren unitateak?
Unitate astronomikoa eta argi-urtea.
Zein da txikiagoa? argi-urtea edo UA?
UA (unitate astronomikoa).
Zenbat unitate astronomiko dira Eguzkitik Lurrera?
1 UA.
Zenbat kilometro dira 1 ua?
150 milioi km inguru.
Zein da argiaren abiadura?
300.000 km/s.
Zenbat kilometro egin ditzake argiak urte batean eta nola deitzen zaio horri?
9,5 bilioi km inguru. Argi urte bat.