Eguzki Sisteman sakontzen Flashcards
Zein motatako izarra da gure Eguzkia?
Nano horia.
Zer gertatzen da Eguzkiaren barruan honek energia askatzeko?
Fusio erreakzioak, hidrogenoa helio bihurtuz.
Zer gertatuko zaio Eguzkiari hori izateari uzten dionean?
Erraldoi gorri bat bihurtuko da.
Zein izango da Eguzkiaren azken fasea?
Eguzki zuri nanoa bihurtuko da, itzalita dagoena.
Zeintzuk dira Eguzki Sistemako lau planeta handienak eta zein da beraien ordena?
Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.
Zeintzuk dira lau planetarik txikienak? ordenatu txikitik handira.
Merkurio, Marte, Artizarra eta Lurra.
Zeintzuk dira Eguzkitik gertuen dauden lau planetak? Esan ordenean.
Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte.
Nola deritze asteroide gerrikoaren aurretik dauden planeteei?
Barnealko planetak.
Nola ezagutzen dira barnealdeko planetak konposizioaren arabera?
Planeta harritsuak.
Nola deitzen dira asteroide gerrikoa eta Kuiper gerrikoaren artean dauden planetak? Bi izen erabili.
Planeta gaseoso erraldoiak eta kanpoaldeko planetak.
Nola sortu ziren planeta harritsuak?
Planetesimalen akrezioz (elkarketaz)
Zein da Ilargiaren antza duen planeta?
Merkurio.
Zergatik diogu Merkuriok Ilargiaren antza duela?
Kraterrez josita dagoelako.
Zergatik jarri zitzaioen 1. planetari Merkurio izena?
Azkarrena zelako.
Zein da Artizarraren atmosferako gas nagusietako bat? Zergatik da esanguratsua?
Karbono dioxidoa. Kolore gorrixka ematen diolako.
Zein da Artizarraren ezaugarri bereizgarria errotazioari begira?
Errotazio mugimendua alderantziz egiten duen bakarra dela.
Zein da Lurrean bizia egoteko arrazoi nagusia?
Ur likidoa izatea, bertako tenperaturaren ondorioz.
Zergatik da Marte planeta gorria?
Karbono dioxidoa izatean kolore gorrixka hartu eta Marte jainkoaren omenez (odola) jarri ziotelako.
Zenbat satelite ditu Martek?
Bi. Fobos eta Deimos.
Aipatu sateliterik ez duten planetak.
Merkurio eta Artizarra.
Zer aurkituko dugu asteroide gerrikoan?
Asteroideak eta Zeres.
Zer da Zeres?
Asteroide gerrikoan dagoen planeta nanoa.
Zein da Jupiterren ezaugarri nagusia?
Bere koloreak, bandak sortuz eta handiena dela.
Nola ezagutuko dugu Saturno planeta?
Bere eraztunengatik.
Zein planetarenak dira satelite galileanoak? Zergatik deitzen dira horrela?
Jupiterrenak. Galileok ikusi zituelako lehenengo.
Zeintzuk dira satelite galileanoen izenak?
Io, Kalisto, Ganimedes eta Europa.
Zein da Saturnoren satelite nagusia?
Titan.
Ba al dago, Saturnoz gain, eraztunak dituen beste planetarik? Zein?
Bai, Jupiter, Urano eta Neptuno. Baina ez hain garatuak.
Zein koloretakoak dira Urano eta Neptuno?
Urdinak. Zerua eta itsasoa bezala.
Nork dauka errotazio ardatza etzanda?
Uranok.
Zein da planetetan azkenekoa?
Neptuno.
Zein da 6. planeta?
Saturno.
Zer dago Neptunoren ondoren?
Pluton (Kuiper gerrikoan)
Zer dira Haumea eta Makemake?
Planeta nanoak.
Eris planeta nano bihurtzea erabaki zenean Eguzki Sisteman aldaketa handi bat egon zen. Zein?
Pluton planeta planeta nano bihurtu zen.
Zein da planeta nanoak planeta ez izateko arrazoia?
Ez dira beraien orbita erabat garbitzeko gai izan.
Zeruko gorputz txiki harritsu irregularra da. Asteroide edo kometa?
Asteroidea.
Izotz eta hautsez osatutako buztandun gorputza. Eguzkiari bira eman eta aldentzen dena.
Kometa
Kometarik ezagunena zein da?
Halley kometa.
Nondik etortzen dira kometa gehienak?
Kuiper gerrikotik (batzuk Oort hodeitik)
Zer dira meteoritoak?
Lurraren gainazalera iritsi diren asteroideak.
Zer dago Eguzki Sistemaren mugan?
Oort-hodeia.
5 planeta nano nagusiak zeintzuk dira?
Zeres, Pluton, Haumea, Makemake eta Eris.
Planeta nanoek sateliteak izan al ditzakete?
Bai. Pluton eta Haumearenak adibidez.
Ordenatu Eguzki sistemako osagai hauek: kanpoaldeko planetak, Eguzkia, Oort hodeia, Asteroide gerriko, barnealdeko planetak, Kuiper gerrikoa.
1- Eguzkia. 2- Barnealdeko planetak. 3- Asteroide gerrikoa. 4- Kanpoaldeko planetak. 5- Kuiper gerrikoa. 6- Oort hodeia.