Tema 1 : Zelulak Flashcards
Golgi aparatua
Erretikulu endoplasmatikotik ateratako substantziak eraldatzen dituzten eta besikulen bidez zelularen beste eremu batzuetara edo kanpora garraiatzen dituzten sakuluen multzoa.
Lisosoma
Organulu irregularra, zelulek irentsitako partikulen digestiorako entzima-erreserbak . Golgitik ateratzen da.
Kloroplastoa
Fotosintesia egiteko espezializatuta daude, prozesu horretan klorofila molekulak hartzen dute parte. Kloroplastoak landareen hostoetan daude gehienbat, baina landare osoan zehar daude. Organulu zelularren handienetarikoak dira. Mintz bikoitza dauka. Telria endosinbiontikoa. DNA propioa.
Mitokondrioak
Energia lortzen diote zelulari, arnasketa zelularraren bidez. Energia-eramaile molekula garrantzitsuena sintetizatzen dute. Mikroskopio optimoarekin ez dira ikusten, eta haien kopurua aldakorra da zelularen arabera. Mirokondrien multzoari kondrioma deritze. Mintz bikoitza, DNA propioa, teoria endosinbiontikoa.
Zelula horma
Zelula inguratzen duen geruza. Bakterio, archaea, onddo, landare eta algen zeluletan agertzen da. Zelula motaren arabera zelula hormak osagai eta eraketa desberdinak ditu, baina guztietan funtzio bera: Zelula babestea
Erribosomak
Txikiak dira. EE zimurrari itsatsita eta zitoplasman barreiatuta daude. Proteinak sintetizatzen ditu. RNA behar du.
Nukleoa
Zelularen memoria genetikoa da eta han DNA kokatzen da. Parteak: Mintza, DNA, kromosomak eta nukleoplasma.
Erretikulu endoplasmatikoa
Mintzez osatutako egitura zelularra da. Mintza zaku tubulo eta zisternaz osaturik dago. Funtzioaren arabera bi egitura desberdin daude, EE leuna eta EE zimurra.
Zentrioloak
Zilindro itxurako egitura mikrotobularrak dira. Zatiketa zelularrean eta zilio eta flageloen eraketan hartzen dute parte.
Zitoplasma
Zelula betetzen duen substantzia likatsua da, han zelularen edukia dago.
Mintz plasmatikoa
Zelula inguratzen duen estalkia da eta zelula kanpoaldetik bereizten du. Lipidoz osatutako geruza bikoitza.
Bakuoloak
Eduki jariakorra duen mintzez inguraturiko organulua da. Bakuoloa ura, konposatu inorganiko, molekula organiko eta entzimak ditu. Zelula gazteetan ugariak eta txikiak dira, baina azkenean bat egiten dute bakuolo handi bat eratuz. Zelularentzat kaltegarriak diren materialak isolatzen dituzte. Molekula txikiak gordetzen dituzte.
EE leuna
Erribosomak ez dira mintzari lotuta aurkitzen, horregatik da leuna. Tubulu ugariz osatuta dago, tubuluak elkarrekin lotuta daude.
EE zimurra
Erribosomak mintzari lotuta daude, horregatik zimurra da. Funtzio nagusia proteinak sintetizatzea da.