Herentziaren Oinarri kimikoa Flashcards
Zer dira azido nukleikoak?
Nukleotido izeneko molekulak elkartzean sortutako molekula luzeak dira.
Non daude azido nukleikoak?
Azido nukleikoak zelulen nukleoaren barruan daude.
Azido nukleiko motak.
RNA eta DNA
Zein dira azido nukleikoen funtzio nagusiak
Zelulen jarduera erregulatzea: Zelula batek bere funtzioak betetzeko behar dituen proteinak ekoizteko agindua ematen diote zelulari, kode baten bitartzez.
Informazio genetikoa transmititzea: DNA erreplikatzen denean, kopia horiek beste zelula batzuetara transmitizen dira. Horrela pasatzen da espezie baten informazio genetikoa belaunaldi batetik bestera.
Nukleotidoaren osaera
Azido fosforikoa
Pentosa
Base nitrogenatua
Azaldu azido fosforikoa
Fosforo atomo bat lau oxigeno atomoz inguratuta dago. Nukleotido ezberdinak kateak osatuz elkartzen dira, hauen bidez.
Azaldu Pentosa
Bost karbonoz osatutako azukrea da.
ADNaren kasuan: dexosirribosa
RNAren kasuan: erribosa
Base nitrogenatuaren helburua
Informazio genetikoa eroatea
Base nitrogenatuak DNAn eta RNAn
DNA: A G C eta T
RNA: A G C eta U