ADNaren bikoizketa, transkripzioa eta ARNaren itzulpena. Flashcards
Noiz ematen da DNaren bikoizketa?
Zelularen bikoizketa eman baino lehenago ematen da DNAren bikoizketa
Ze bi fase ditu DNAren bikoizketak?
Hasierako fasea eta luzatze fasea
Azaldu DNAren bikoizketaren hasierako fasea
Entzima batek (ADN helikasak) helize bikoitza irekitzen du.
Helize bikoitza berriz ere kiribildu ez dadin proteina batzuk lanean sartzen dira.
Azaldu DNAren bikoizketaren luzatze fasea
RNA zati txikiak sortzen dira DNA amaren osagarri direnak.
RNA zati txiki horiek DNAri itsaten dira, osagarri diren neurrian. Horrela jatorrizko DNAren DNA berri berdin-berdinak sortzen dira. DNA berriek edo kumeak amaren harizpi bat izango dute eta bestea berria.
Zer da DNAren transkripzioa?
RNAren sorrera da DNAren transkripzioa, RNA katea osatzen da DNA kate bakar batetik.
DNA transkripzioaren prozedura azaldu.
RNAk ADN katea banatzen du eta molde gisa erabiltzen du.
Harizpia kopiatu denean, RNA harizpia libre geratzen da eta DNA berriz ere itxi egiten da, osasgarri diren kateak berriz ere elkartuz.
Horrela, instrukzio genetikoak kopiatuak daude RNAn eta Zitoplasmara irteteko prest dago.
Zer da RNAren itzulpena?
Itzulpena proteinen sintesia da, lan hau erribosometan egiten da RNAm-ak igorritako informazioaren arabera.
Azaldu RNAren itzulpenaren prozedura
RNA mezulariak proteinen sintesirako informazioa eroaten du erribosometara.
Informazioa baseen sekuentziaren arabera kodifikatuta dago. Hiru basek kodoi bat osatzen dute eta kodoi batek aminoazido bat zehazten du.
RNAt molekula bakoitzak aminoazido jakin bat erakartzen du eta biak elkartzen dira.
Aminoazidoak lotu egiten dira kate bat osatuz eta RNA eta erribosomatik separatzen dira, proteina bihurtuz.