GLOBALA Flashcards

1
Q

ESPAINAKO ONDOREGOTZA GERRA

A

1701-1714 urteen bitartean, Espainako errege Karlos II.a ondorengorik gabe hil zenean, tronoa eskuratze aldera Austriako Karlos artxidukearen eta Felipe V.a Borboikoaren artean izan zen gerra. Europar gerra ezezik penintsulako erreinuen artekoa ere izan zen: Karlos artxidukeari, Ingalaterrak, Holandak eta aragoiko koroak ere lagundu zioten, Espainak eta Frantziak errege-etxe borbondarra izatea ekiditeko. Feliperi Frantziak eta Gaztelako koroak lagundu zioten. Utrech-eko itunekin bukatu zen gerra, Felipe V.a Borboikoa Espainako eta Indietako errege gisa onartuz. Halaber, itun berean Inglaterrak Terranova, Gibraltar eta Menorka bereganatu zituen eta Austriako inperioak, Belgika, Luxemburgo, Milanerria, Napoli eta Cerdeña eskuratu zituen.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
2
Q

PLANTA BERRIKO DEKRETUA

A

1707-1716 artean Felipe V.ak indarrean jarri zituen legeak izan ziren. Horien bitartez, Ondorengotza gerran kontra egin zioten Aragoiko Koroako herrialdeek (Aragoi, Valentzia, Katalunia eta Mallorca) foruak galdu zituzten eta beraien erakundeak ezabatuak izan ziren (besteak beste, Gorteak). Handik aurrera herrialde horiek Gaztelako legeak onartu behar izan zituzten. Dekretu horiek estatuaren zentralizazio bidean lehenengo neurria izan ziren.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
3
Q

DESPOTISMO ILUSTRATUA

A

XVIII. mendean, errege absolutu batzuek Ilustrazioaren ideiak bereganatuz, arlo sozialean eta ekonomikoan erreformak eginez sortu zuten eredu pollitiko absolutista berria da. Erreforma hauek herriaren partaidetzarik gabe egin ziren : “Dena herriarentzat baina herria gabe”. Erreforma nagusiak honako hauek izan ziren: administrazioa berritu, armada eta sistema fiskala aldatu, erregeen boterea indartu (kleroa eta nobleziaren boterea murriztuz), jarduera ekonomikoak sustatu (Merkataritza elkarteak, Errege lantegiak sortu)… Espainian Karlos III.a Borboikoa izan zen errege ilustratua. Berak sustatutako erreformek pribilegiatuen oposizioa eragin zuten (Esquilacheren matxinada).

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
4
Q

ERROMATARREN AURREKO HERRIAK

A

K.a I. milaurtekoan eta erromatarrak iritsitakoan (K.a III) Iberiar penintsulan zeuden herriak dira. Hiru eremutan bana ditzakegu: iberiarrak penintsularen ekialdeko eta hegoaldeko kostaldeetan, feniziar eta greziarren eragina zutenak, aurreratuenak ziren tributan antolatuta zeuden eta gizarte hierarkizatuta zuten, hirigintza eta idazkera ere garatu zuten; zeltek eta hauek iberiarrekin izandako harremanez sortutako zeltiberiarrek penintsularen erdialdean, mendebaldean eta iparmendebaldean, indoeuropear migrazioek ekarritako kultura ezaugarri berdinak zituzten eta beren ekonomia abeltzaintzan eta nekazaritzan oinarritzen zen; hauez gain iparraldeko herriak zeuden: astureak, kantabroak, baskoiak…

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
5
Q

BASKOIAK

A

K.a III. mendean erromatarrek, Iberiar penintsulara iristean, mendebaldeko Piriniotako bi maldetan bizi zen herri ez indoeropearrari eman zioten izena. Haien bizi eremua gaur egungo Nafarroa+Gipuzkoa ekialdea+Aragoi +Errioxara zabaltzen da. Haien ezaugarri nagusia, hizkuntza da, hots, euskara, aurreindopearra, erromanizazioa sahiestu zuena eta gaur egun arte iraun duena. Erromatarrek mendean hartu eta haien lurraldean hainbat hiri eraiki zuten, besteak beste, Pompaelo, Andelos eta Calagurris. K.o IX. mendean Iruñeko erresuma sortu zuten.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
6
Q

ERROMANIZAZIOA

A

Erromak menderatutako herriek K.a. III mendetik K.o. V. mendera bitartean jaso zuten akulturazio prozesua da erromanizazioa. Erromatarrek beren zibilizazioaren gizarte eta ekonomia egiturak ezarri zituzten Hispanian: beren hizkuntzak latinak, bertakoak ordeztu zituen; zuzenbide erromatarra ere ezarri zuten; eta baita haien erlijioa ere zabaldu zuten, Erromako jainko-jainkosen gurtza eta III. mendetik aurrera Kristautasuna. Erromanizazioa sakona izan zen mediterranear kostaldean eta hegoaldean, arinagoa, aldiz, barnealdean eta iparraldean.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
7
Q

ANDELOS

A

Erromatarrek baskoien lurraldean eraiki zuten hiria da, hain zuzen eguneko Nafarroako Mendigorriaren Andion dermioan. Hiri honek K.o. I. eta II. mendeetan izan zuen bere etaparik loriatsuena, joan zen mendeko 80ko hamarkadan egindako indusketetan jasotako aztarnek erakusten duten eran. Aztarnategi honen elementu garrantzitsuena hiria hornitzeko eraiki zen sistema hidrauliko konplexua ia osorik izatea da: ura biltzen zuen presa, ubidea, deposito erregulatzailea, akueduktua eta castellum aquae.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
8
Q

KORDOBAKO KALIFALDIA

A

Al Andalusen, X. mendearen hasieratik XI. mendearen hasiera arte musulmanek estatu eredu zentralizatua ezarri zuteneko periodo historikoa da. Abderraman III.ak Bagdadekiko lotura betikoa hautsi ondoren botere politiko eta erlijioso osoa hartu zuen bere burua kalifa izendatuz. Kordobako kalifaldia Al Andaluseko ekonomia, politika eta kultura goraldiko unea izan zen. Penintsulako estaturik poteretsuena izanik iparraldeko kristau erresumak menpean izan zituen aldiro eraso militarrak antolatuz. Kalifaren boterea absolutua zen legeak egiteko, funtzionarioak izendatzeko, epaitzeko eta armadak zuzentzeko. Abderraman III.az gain Ahalakem II.a eta Almansur bisirra aipatzekoak dira. Cordoba mendebaldeko herri nagusi eta kultura hedatzeko gune garrantzitsu bihurtu zen.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
9
Q

ERREINU KRISTAUEN LUR HEDAPENA

A

VIII. mendetik (musulmanen sarrera) XV. era arte Iberiar penintsulako kristau erresumek musulmanek hartutako lurraldeak berreskuratzeko egin zuten konkista prozesua da. Prozesu honetan hiru epealdi bereiz daitezke: VIII. mendetik XI. mendera arte, musulmanen estatu zentralizatuak haren nagusitasuna erakutsi zuen, kristau erresumek iparraldeko posizioei eustearekin nahikoa izanik; XI. eta XII. mendeetan musulmanen estatuaren zatikatzeak eta ahultzeak kristauen berreskuratze eta aurrera egitea ekarri zuten Ebro eta Tajo haranetan; 1.212ko Navas de Tolosako batailaren ostean, Kristau erreinuak erabat nagusitu ziren Lebante osoa eta Guadalquivir arroa bereganatuz. Prozesua 1492. urtean amaitu zen Granadako erreinu nasriaren konkistarekin.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
10
Q

ERDI AROKO GORTEAK

A

Behe-Erdi aroan (XIII. eta XIV mendeetan) Penintsulako kristau erresumetan gizartea hiru estamenduetako ordezkariek (noblezia, kleroa eta burgesia) osatzen zuen erakunde politikoa. Gaztelan kontsultarako izaera zuen eta zergak onartzeko biltzen ziren. Aragoiko koroaren gorteak independienteak ziren Valentzian, Katalunian eta Aragoin; hala ere, batzuetan koroa osorako batzen ziren. Aragoiko gorteek botere legegilea ere izan zuten. Nafarroan, eginkizun nagusiak zergak onartzea, legeak baieztatzea eta foruak zaintzea izan ziren.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
11
Q

GAZTELAKO ERRESUMAREN ETA ARAGOIKO KOROAREN ARTEKO BATASUNA

A

1492an Gaztelako Isabel I.a eta Aragoiko Fernando II.ak ezkontzean gauzatu zuen gertaera historikoa da. Horren ondorioz sortu zen batasuna, dinastikoa izan zen, ez politikoa. Izan ere, nahiz eta errege-erregina berdinak izan, erresuma bakoitzak bere erakunde, legeak, monetak, aduanak, hizkuntzak eta ohiturak mantendu baitzituen. Dena dela, kanpo politika eta zenbait erakunde, Inkisizio kasu partekatu ziren. Batasun honek estatu modernoaren hasiera ekarri zuen.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
12
Q

JUDUEN KANPORATZEA

A

1492.an errege-erregina katolikoak judutarrak beren erreinuetatik kanporatuak izateko dekretua ematean gauzatu zen gertaera historikoa. Erabaki hau batasun erlijiosoa lortze aldera hartu zuen. Juduei kristautzeko aukera eman zitzaienez horietatik bataitu ziren (konbertsoak) inkisizioaren kontrolpean geratuz, baina, gehienak erbestetara joan ziren (sefardiak). Alde egin behar izan zuten juduek haien ondasunak gaizki saldun edo zuzenean galdu egin zituzten.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
13
Q

CARLOS I-AREN LURRALDE HERENTZIA

A

1517-56 bitartean Espainako erregea izan zen Karlos I.a bere arbasoen ezkontza politikari esker jaso zuen lurralde multzoa eskuratzea izan zen, ordura arteko inperiorik zabalena lortzera eraman zuena. Gaztelako Isabel I.a, amaldeko amarengandik, Gaztela eta Amerika; Aragoiko Fernando II, amaldeko aitonarengandik, Aragoiko koroa eta Napoliko erresuma (Sizilia eta Sardiniarekin); aitaldeko aitonarengandik, Austriako Maximiliano, Austria eta Alemaniako enperadorea izendatua izateko aukera; Borgoñako Maria, aitaldeko amonarengandik, Herbereak eta Franko konterria.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
14
Q

NAFARROAKO ERRESUMAREN DIPUTAZIOA

A

XVI. mendearen bigarren erdialdean (1576) sortu zen erakundea izan zen, Nafarroako Gorteak bilduta ez zeudenean haien ordezkaritza moduan, Gorteak erabakitakoa betetzen zela behatzea helburu zuena. XVIII. mendean, funtzio fiskalak ere hartu zituen. Erregeordeari ere laguntzen zion aholkuak emanez. Zazpi kidez osatutako erakundea zen: elizaren ordezkari bat, bi ordezkari militar (noblezia) eta hirugarren estamentuko lau ordezkari. 1841eko Lege Paktuaren ondorioz desagertu egin zen Probintzia diputazio bilakatuz.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
15
Q

BEGIKOAK

A

Validoak XVII. mendean (Austriar leinuaren errege txikien garaia) erregearen adiskidea eta konfidantzakoak izanik (aristokratak eta elizgizonak), aginpidea eskuratzen zuten figura politikoak izan ziren. Ospetzuenak Lermako dukea (Felipe III.arena) eta Olivarseko konde-dukea (Felipe IV. arena) izan ziren. Beraien boterea oso handia zen, eta horregatik oso kritikatuak izan ziren bai nobleziaren aldetik eta baita herriaren aldetik ere. Borboi leinua ezartzearekin XVIII. mendetik aurrera, errege erregineekiko eragin handiko pertsonaiak izan baziren ere valido terminoa desagertu zen.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
16
Q

MORISKOEN KANPORATZEA

A

Lermako dukeak, Felipe III.ren balidoak, 1609an hartutako erabaki politikoa izan zen. Moriskoak kristau bihurtutako musulamanak ziren 1502an errege-erregin katolikoak egindako dekretu baten ondorioz. Kristaututa baziren ere, ez zeuden batere intregaturik eta haien ohiturak kontserbatu zituzten. Erabaki politiko horren arrazoi nagusia moriskoek turkiarrekin eta berbereekin bat egin ahal izateak ematen zien beldurra zen. Moriskoen kanporaketak ondorio ekonomiko larriak sortu zituen, batez ere Valentziako eta Aragoiko nekazaritzan.

17
Q

PIRINIOETAKO BAKEA

A

30 urteko gerraren testuinguruan (1618-48) hasitako Frantziaren eta Espainaren arteko gerra egoera amaitzeko sinatu zen ituna izan zen (1659). Irunen eta Hendaiaren artean den Faisaietako uhartean gauzatu zen. Horrenbestez, 1635ean abiaturiko gerra amaitzearekn batera Frantziaren nagusitasuna berretsirik gelditu zen. Itunaren arabera Espainiak Rosselló, Cerdanyako hainbat herri eta beste zenbait eskualdetako hiri batzuk utzi behar izan zituen Frantziaren esku. Bestalde, Frantziako erregea zen Luis XIV. aren eta Maria Teresa Espainiako infantaren arteko ezkontza erabaki zen.