2. Gaia (eridi aroa): hiru kultura eta mapa politiko bat etengabe aldatzen (711-1474) Flashcards

1
Q

KORDOBAKO KALIFALDIA

A

Al Andalusen, X. mendearen hasieratik XI. mendearen hasiera arte musulmanek estatu eredu zentralizatua ezarri zuteneko periodo historikoa da. Abderraman III.ak Bagdadekiko lotura betikoa hautsi ondoren botere politiko eta erlijioso osoa hartu zuen bere burua kalifa izendatuz. Kordobako kalifaldia Al Andaluseko ekonomia, politika eta kultura goraldiko unea izan zen. Penintsulako estaturik poteretsuena izanik iparraldeko kristau erresumak menpean izan zituen aldiro eraso militarrak antolatuz. Kalifaren boterea absolutua zen legeak egiteko, funtzionarioak izendatzeko, epaitzeko eta armadak zuzentzeko. Abderraman III.az gain Ahalakem II.a eta Almansur bisirra aipatzekoak dira. Cordoba mendebaldeko herri nagusi eta kultura hedatzeko gune garrantzitsu bihurtu zen.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
2
Q

TAIFA ERRESUMAK

A

XI. mendean Kordobako kalifaldiko estatu zentralizatuaren zatiketatik sortutako erreinuak dira. Jatorriaren arabera arabiarrak, berebereak edo eslabiarrak izaten ahal ziren. Zatikatzeak islamaren ahultzea ekarri zuen eta iparraldeko erresuma kristauen nagusitasuna. Azken hauek zergak ordaintzera behartuta zeuden. Ipar- Afrikan sortutako inperio handien menpean erori ziren: almorabideak XI. mendearen hasieran eta amohabideak XII. mendearen erdialdean.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
3
Q

MOZARABIARRAK

A

VIII. mendetik aurrera Iberiar penintsulako musulmanen menpeko lurraldeetan bizi ziren kristauak ziren. Beren erlijioa gorde ahal izan zuten baina zerga bereziak ordaindu behar zituzten eta ezin izan zuten kargu politikoak izan IX. mendean arabiartze beharraren aurrean agintari musulmanen kontrako altxamenduak egin zituzten eta horren ondorioz askok iparraldeko kristau erreinuetara emigratu zuten haien kultura eta erresistentzia sena zabalduz.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
4
Q

ERREINU KRISTAUEN LUR HEDAPENA

A

VIII. mendetik (musulmanen sarrera) XV. era arte Iberiar penintsulako kristau erresumek musulmanek hartutako lurraldeak berreskuratzeko egin zuten konkista prozesua da. Prozesu honetan hiru epealdi bereiz daitezke: VIII. mendetik XI. mendera arte, musulmanen estatu zentralizatuak haren nagusitasuna erakutsi zuen, kristau erresumek iparraldeko posizioei eustearekin nahikoa izanik; XI. eta XII. mendeetan musulmanen estatuaren zatikatzeak eta ahultzeak kristauen berreskuratze eta aurrera egitea ekarri zuten Ebro eta Tajo haranetan; 1.212ko Navas de Tolosako batailaren ostean, Kristau erreinuak erabat nagusitu ziren Lebante osoa eta Guadalquivir arroa bereganatuz. Prozesua 1492. urtean amaitu zen Granadako erreinu nasriaren konkistarekin.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
5
Q

IRUÑEKO ERRESUMA

A

IX. mendean Karolingioen menperakuntzari aurre egiteko Aritza dinastiak mendebaldeko Pirinioetan sortutako erreinua da. Tuterako Banu Qasi edo kkristau erreinuekin egindako aliantzei esker bere independentzia mantendu zuen. X. mendean Antso Gartzes I.ak dinastia berri bati, Ximeno leinuari, hasiera eman zion eta aldi berean lurralde hedapen bati ekin zion Lizarraldea eta Errioxa musulmanen eskuetatik askatuz. Erresuma horren goreneko maila Antso III. Nagusia erregearen garaian izan zen, bere eragina kristau erreinu guztietara zabaldu baitzuen. XII. mendetik aurrera Nafarroako erresuma izenez ezagutzen da.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
6
Q

ARAGOIKO KOROAREN ERAKETA ETA EGITURA

A

Aragoiko koroaren eraketa XII. mendean Aragoiko erresumako Ramiro erregearen alabak eta Bartzelonako konde Erramun Berenger IV.aren arteko ezkontza bitartez gauzatu zen gertaera historikoa da. Alfontso II.ak izan zen koroa horretako lehen erregea, amarengandik Aragoiko koroa jaso zuen oinordetza, eta, aitarengandik, berriz, Bartzelonako kondearen lurrak. Batasun horri esker indar militar handiago izan zuen eta Al Andaluseko lurraldeak konkistatu ahal izan zituen hegoaldean (Valentziako eta Balearreko erresumak). Egiturari dagokionez, Koroa osatzen zuten bestelako erresumek haien lege propioak eta erakundeak kontserbatu zituzten.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
7
Q

ERDI AROKO GORTEAK

A

Behe-Erdi aroan (XIII. eta XIV mendeetan) Penintsulako kristau erresumetan gizartea hiru estamenduetako ordezkariek (noblezia, kleroa eta burgesia) osatzen zuen erakunde politikoa. Gaztelan kontsultarako izaera zuen eta zergak onartzeko biltzen ziren. Aragoiko koroaren gorteak independienteak ziren Valentzian, Katalunian eta Aragoin; hala ere, batzuetan koroa osorako batzen ziren. Aragoiko gorteek botere legegilea ere izan zuten. Nafarroan, eginkizun nagusiak zergak onartzea, legeak baieztatzea eta foruak zaintzea izan ziren.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly