Eguraldia eta klimogramak Flashcards

1
Q

Zeintzuk dira eguraldia neurtzeko erabiltzen ditugun ohiko tresnak?

A

Termometroa, barometroa, higrometroa, plubiometroa, haize orratza eta anemometroa.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
2
Q

Zer neurtzen du eguraldia neurtzeko tresna bakoitzak?

A
1- Termometroak: tenperatura.
2- Barometroa: presioa.
3- Higrometroa: Airearen hezetasuna.
4- Plubiometroa: prezipitazio kopurua.
5- Haize orratza: Haizearen norabidea.
6- Anemometroa: Haizearen indarra.
How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
3
Q

Zein tresna erabiliko ditut nire herri edo hiriko klimograma eraiki nahi badut?

A

Klimograman prezipitazioak eta tenperatura adierazten direnez, plubiometro eta termometroa beharko ditut.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
4
Q

Barometroak emandako emaitzak mapa batean kokatzen baditut, bertan lortzen ditudan presio bereko lerroak…. deitzen dira.

A

Isobarak (presio bereko puntuak lotzen dituen lerroak. Mapa isobarikoa, isobarak dituen mapa.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
5
Q

Mapa isobarikoetan presio desberdineko zonaldeak agertzen dira. 1013mb da muga. Azpitik edo gainetik egongo da presioa gune horietan, nola deitzen zaio bakoitzari?

A

1013mb gainetik dagoena presio altuko zonaldea da, antizikloia.
1013mb azpitik dagoena presio baxuko zonaldea da, borraska edo depresioa.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
6
Q

Mapa hauetan fronteak agertzen dira ere. Zein motatakoak?

A
Fronte hotz (aire beroagoko masa baten kontra doan aire masa hotzagoa). Urdinez eta triangeluekin adierazten da.
Fronte beroa (aire hotzagoko masa baten kontra doan aire masa beroagoa). Gorriz eta borobil erdiekin adierazten da.
How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
7
Q

Zer gertatzen da aire masa hotz batek bero bat aurkitzen duenean?

A

Fronte hotz bat dugu. Hotza beroaren azpian sartu eta beroa azkar igotzen da. Kondentsatu eta euri-jasak (txaparroiak) sortuko dira.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
8
Q

Zer gertatzen da aire masa bero batek hotz bat bidean aurkitzen duenean?

A

Fronte bero bat dugu. Bero hotzaren gainean jartzen da poliki poliki. Kondentsatu eta hodeiak sortuko dira, zeru estaliak (euri-jasa handiak ez). Batzuetan euri arinak eta iraupen luzekoak sortu daitezke (xirimiri motakoak).

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
9
Q

Borraska edo presio baxuko zonetan zer egiten du aireak?

A

Presio baxuko masak arinagoak dira eta gora igotzen dira, azkar kondentsatu eta hodeiak sortuz. Euri-jasak gertatuko dira zonalde hauetan.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
10
Q

Antizikloi edo presio altuko zonetan zer egiten du aireak?

A

Presio altuko masak pisutsuagoak dira eta behera jaisten dira, ez da hodeirik sortzen eta zeru garbiak izango ditugu.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
11
Q

Italiako penintsulan B handi bat kokatzen bada, aterkia ateratzea komeni al zaie bertako biztanleei?

A

Bai, euria egiten egongo da edo egingo du. Borraska bat dago eta euri-jasak egongo dira.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
12
Q

Portugal gainean A handi bat kokatzen bada, aterkia beharko al du Lisboa ezagutzera ateratzen banaiz?

A

Ez, antizikloi baten eraginpean zeruak garbi egongo dira eta eguraldia egonkorra izango da, prezipitaziorik gabea.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
13
Q

Zer esan nahi du isobara mapa batean hauek oso oso gertu badaude?

A

Haizea zakarra ibiliko dela hor.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
14
Q

Zer esan nahi du isobarak elkarrengandik oso urrun badaude?

A

Haizerik ez dela ibiliko edo baldin badago oso gutxi izango dela.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
15
Q

Zer da haizea?

A

Airearen mugimendua da.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
16
Q

Nondik nora mugitzen da airea?

A

Airea antizikloitik borraskara mugitzen da. Hau da, presio altuetatik baxuetara.

17
Q

Nola mugitzen da airea antizikloien eta borraskaren barruan?

A

Antizikloietan airea ordulariaren norantzan mugitzen da, borraskan alderantziz.

18
Q

Zein norabidetan mugitzen dira borraska, antizikloi eta fronteak edozein mapa isobarikotan?

A

Mendebaldetik ekialderantz.

19
Q

Zeinek adieraziko dit zein den tenperatura eguraldi mapa edo mapa isobariko batean?

A

Bertan jartzen duen datak, urtaroa adieraziko didalako.

20
Q

Klimograma baten azterketak zein hemisferiotakoa den adieraz dezake?

A

Bai, urtaroari buruzko pistak ematen ditu eta zein hilabetetan gertatzen diren kontuan hartuz hemisferioa ondoriozta dezakegu.
Hilabete beroenak uztaila eta abuztua dira IH-an. HH-an, aldiz, urtarrila ingurukoak izango dira.

21
Q

Nola jakin dezaket nolakoa den tenperatura klimograma batean? Zein hilabete hotz edo beroena?

A

Klimogramako lerro kurbatua aztertuz. Kurbako punturik baxuena hilabete hotzena izango da eta altuena beroena.

22
Q

Nola jakin dezaket zein prezipitazio neurtu diren klimograma batean? Zein hilabete euritsu edo lehorrena?

A

Klimogramako zutabeak aztertuz. Altuerana hilabete euritsuena izango da, baxuena lehorrena.

23
Q

Nola jakin dezaket urtean zenbat prezipitazio egon diren, guztira (totalean)?

A

Hilabete bakoitzean egin duena batuz.

24
Q

Nola kalkula dezaket prezipitazioen batez bestekoa?

A

Denak batuz eta 12 hilabeteekin zatituz.

25
Q

Nola kalkula dezaket batez besteko tenperatura?

A

Aurrekoan bezala, denak batuz eta zati 12.