Atmosfera Flashcards
Atmosfera nola defini daiteke?
Atmosfera Lurra inguratzen duen gas geruza da.
Bere sorrera jarduera geologikoarekin lotzen da, nola?
Atmosfera sumendietako gasen pilaketatik sortu zen.
Lehenengo atmosfera primitiboa gaurkoaren berdina al zen?
Ez. Oxigeno gutxi eta karbono dioxido asko zeukan.
Karbono dioxido horren eraginez hasieran gure planetak zenen itxura zeukan?
Karbono dioxidoaren ondorioz atmosfera gorrixka izango zen, Artizarra eta Marten gertatzen den bezala.
Gaurko atmosferan gas nagusiak hauek dira.
Nitrogenoa (%78) eta oxigenoa (%21).
Proportzio txikiagoan dauden gasak garrantzizkoak dira hala ere. Zeintzuk adibidez? Bi aipatu ditugu.
Karbono dioxidoa (berotegi efektu naturala) eta ozonoa (izpi ultramoreetatik babestu).
Beste batzuk: ur lurruna, argona.
Karbono dioxidorik ez balego Lurreko tenperatura -19º ingurukoa izango litzateke. Zein da orain daukagun bataz besteko tenperatura?
Karbono dioxidoaren efektuari esker 15ºC inguruko batez besteko tenperatura dugu.
Ozono geruza sortu aurretik bizitza Lurrean ez zen erraza, baina sortu eta mantendu zen, hala ere. Non gordetzen zen?
Bizitza uretan, itsaso eta ozeanotan, sortu eta garatu zen (ez azalean, beherago). Izpi ultramoreen ondorioz bizitza kanpoan ez zen posible.
Nondik atera zen orain daukagun oxigeno guztia?
Zianobakteria izeneko izaki fotosintetiko batzuen bidez.
Zianobakteria hauek izan al ziren lehenengo sortu ziren izaki bizidunak?
Ez. Hauen aurretik beste batzuk egon ziren.
Nola sortzen da ozonoa?
Energia altua dagoenean oxigeno atomoak elkartu eta askatuz joaten dira ozonoa sortu eta suntsituz. Hori izpi ultramoreen bidez eta tximistekin gertatzen da.
Zergatik ezin zen Lurra konkistatu ozono geruza sortu baino lehen?
Izpi ultramoreen kontrako babesik ez egotean izaki bizidunek ezin zuten kanpoan bizi. Hil egiten ziren.
Zeintzuk dira atmosferaren 5 geruzak ordenean?
1- Troposfera. 2- Estratosfera. 3- Mesosfera. 4- Termosfera edo ionosfera. 5- Exosfera.
Zein geruzatan pilatzen da ia aire guztia?
Troposferan. Lehenengo 10 kilometroetan.
Zein da troposferaren ezaugarri nagusia, hau da, zein fenomeno aurkituko ditugu bertan?
Fenomeno meteorologikoak aurkituko ditugu.
Zer dira fenomeno meteorologikoak?
Euria, kazkabarra eta elurra (prezipitazio motak), haizea, tximista, trumoi, hodeiak, behe laino, ihintza…
Babes funtzioa duten bi geruza daude, zeintzuk dira?
1- Estratosfera, ozono geruzarekin.
2- Termosfera edo ionosfera, ioiak solte daudelako.
Zeintzuk dira berotegi efektuko gasak?
Metano, ur lurruna eta karbono dioxidoa, besteak beste.
Nola erregulatzen du gure atmosferak tenperatura?
Haize korronteen bidez tenperaturak leudu egiten dira eta berotegi efektuaren bidez.
Zer gertatuko litzateke beroarekin atmosferarik ez balego?
Lurra berotu ondoren askatzen den energia guzti hori espazioan galduko zen. Gainera, berotegi efektua ez egotean tenperaturak askoz baxuagoak izango lirateke (ilargian gertatzen den bezala).
Zeintzuk dira atmosferaren 3 funtzioak?
1- Babes funtzioa.
2- Tenperatura erregulatzen du.
3- Bizirako beharrezkoak den airea eman (oxigenoa, batez ere).
Magnetosfera atmosferaren zati bat al da?
Ez. Baina babes funtzioa egiten duenez, eta bere ondorioak (aurorak) bertan ikusten direnez, erlazionatuta daudela esan daiteke.
Zerk sortzen du magnetosfera
Lurraren barnean, kanpo nukleoko materialen mugimenduek Lurraren eremu magnetikoa sortzen dute. Honek eguzki-haizearekin txoke egiten duen eremuari deitzen zaio Magnetosfera.
Planeta guztietan gertatzen da berotegi efektu naturala. Zein eragin dauka gure planetakoak?
Tenperaturak hobeak izatea eragiten du. Egongo ez balitz batez besteko tenperatura -19ºC ingurukoa izango zen.
Zein da berotegi efektuaren arazoa?
Gizakiak naturala den CO2 proportzioa baino askoz gehiago sortzen duela eta planetak ezin duela gehiegizko hori kudeatu, beraz tenperaturak igo egiten dira ondorio larriekin.
Nola sortzen dira Aurora Borealak?
Eguzki erradiazioak eremu magnetikoarekin talka egitean, magnetosferan.
Zer dira hodeiak? Lurruna edo mikrotantak?
Hodeiak ur tanta mikroskopikoak dira, ez lurruna. Kondentsazioz sortzen dira.
Nola sortzen dira hodeiak?
Ur lurruna hoztean kondentsatu eta tanta oso txikiak sortzen dira, suspentsioan (“flotatzen”) daudenak.
Zein informazio ematen digute hodei mota desberdinek? (zirru, estratu, kumulu-ninbu…)
Euri hodeiak diren edo ez jakin dezakegu, ondorioz, eguraldiari buruzko informazioa ematen digute.
Eguraldi eta klima berdinak al dira?
Ez. Eguraldia momentu batean egiten ari dena da. Klima zonalde zabal bateko urteko eguraldi guztien batura izango litzateke.
Eguraldia edo klimari buruzko informazioa ematen digu klimograma batek?
Klimari buruzko informazioa, klimograma izena horregatik. Klimograman hilabeteak agertzen dira, gainera.
Zeintzuk dira atmosferaren kutsagarri nagusiak?
1- Karbono monoxidoa. 2- Sufre eta nitrogeno oxidoak. 3- Ozono troposferikoa. 4- Kedarra Karbono dioxidoa ez da kutsagarri bat zuzenean. Baina bere gehiegizko proportzioa kaltegarria da.
Zein da ozono troposferiko eta ozono estratosferikoaren arteko diferentzia?
Estratosferikoa ona da eta bestea txarra. Bakoitza geruza desberdin batean dago. Bat naturalki sortzen da, beste gure aktibitatearen ondorioa da.
Zer sortzen dute azufre eta nitrogeno oxidoek?
Euri azidoa sortzen dute.
Zein da euri azidoaren ondorioa?
Landareen hostoak kaltetzen ditu, urak azidifikatu (bere ph-a aldatu, azidoago eginez) eta harrizko eraikin eta eskulturetan hau disolbatu (harri gaitza).
Zeintzuk dira bi arazo atmosferiko nagusiak?
1- Berotegi efektuaren areagotzea eta honek sortzen duen klima aldaketa.
2- Ozono geruzaren gutxitzea.
Zeinek eragiten du, batez ere, ozono geruzaren gutxitzea?
CFC bezalako gasek, ozono molekulak suntsitzen dituztelako.
Zer egin daiteke gauzak hobetzeko eta kutsadura atmosferikoa gutxitzeko?
Tximinietan iragazkiak (filtroak jarri), energia berriztagarriak erabili, kuntsumoa gutxitu eta birziklatu!