teoría segunda evau Flashcards
Giza begien deskribapena
Begien forma esferikoa da eta ikusmen-eremu zabala du, 180º-koa. Fokapena oso azkar aldatzeko gai dira, horrela objetu hurbil eta urrunak ikusteko egokitzen dira.
Kornea deskribapena
Dioptria esferikoa, argia hor zehar barneratzen delarik.
Kristalinoa deskribapena
Lente konbergentea.
Erretina deskribapena
Irudia proiektatzen den mintza, begiaren barnealdea estaltzen duena.
Nola eratzen da irudia erretinan
Erreala eta buruz behera, irudiaren tamaina objetuaren posizioaren araberakoa da objetua zenbat eta hurbilago egon, irudia hainbat eta handiagoa izango da, eta objetua zenbat eta urrunago egon, irudia hainbat eta txikiagoa.
Puntu hurbila
Giza begia 25 cm-ra dauden objetuak argi eta garbi ikusteko egokitu daiteke, puntu horri begiaren puntu hurbila deritzo.
Ikusmen akatsa, miopia
Miopia izeneko akatsa duen pertsonak urrun dauden objektuak txarto fokatzen ditu. Hau da, urruneko puntua distantzia finitura dago, metro gutxi batzuetara. Miopia zuzentzeko lente dibergenteak erabiltzen dira, lente horietan errefraktatzean izpia urruntzen direlako.
Ikusmen akatsa, hipermetropia
Hurbil dauden objetual grabi fokatzeko zailtasuna da. Hau da, hurbileko puntua normala dena (25 cm) baino urrunago dauka. Hipermetropia zuzentzeko lente konbergenteak erabiltzen da, lente horietan errefraktzatzean izpiak hurbildu egiten dira.
Lupa deskribapena
Lupa lente konbergentea da, objektua berez duena baino tamaina handiagoaz ikustea aukera ematen duena.
Lupa, nola eratzen diren irudiak
Tamaina txikiko objektu bat zehaztasunez ikusi nahi badu normalean hurbildu egiten dugu begirantz, erretinan eratutako irudia handiagoa izan dadin, baina puntu hurbilaren existentziak mugatu egiten du objektua ikusteko ahalmena. Horregatik luparen laguntzarekin objektua puntu hurbila baino hurbilagokoka dezakegu eta irudia ikusi.
Lupa (handipena)
Objektua F1 fokuaren eta lentearen artean kokatu behar da irudia birtuala, zutik eta objektua baino handiagoa ikusi ahal izateko.
Luparen emendioa bi angeluen arteko zatidura da
αf: Objektua lupaz ikustean dagokion angelu bisuala
αf0: Objektua puntu hurbilean jarriz luparik gabe ikustean dagokion angelu bisuala.
Argazki-kamara gorputzaren deskribapena
Kamera ilun bat da. Aztealdean xafla edo film fotografiko sentikorra jartzen da eta bertan irudi erreal, buruz-behera eta txikiagoa eratzen da.
Argazki-kamara objektiboaren deskribapena
Lenteez osaturiko sistema optiko konbergenta da, kasurik sinpleetan lente konbergente bakar batez osaturik.
Kamararen funtzionamendua
Kamararen funtzionamendua eta giza begiaren antzekoak dira. Objektiboak gure kristalinoaren zeregina burutzen du, eta gorputzeko film sentikorra erretinaren baliokidea da. Baina argazki-makinak irekiera-angelu oso handia du, begiarena baino handiagoa, eta horri esker guk baino ikusmen-eremu handiago hartzen du.