ODOLA Flashcards
Zer egiten du zirkulazio-aparatuak?
Mantenugaiak eta oxigenoa zeluletara eraman eta haiek sortutako hondakinak eraman iraizteko
Zer da odola?
Substantziak garraiatzen duen likidoa da
Zer dira odol-hodiak?
Odolak garraiatzen dituzten hodiak dira
Zer da bihotza?
Aparatuaren funtzionamendua mantentzen duen ponpa da
Zer dira arteriak? Eta jarri haren ezaugarriak
-Odola bihotzetik ehunetara eramaten duten odol hodiak dira
- Horma lodiak dituzte
-Elastikoak dira bihotzak sortutako presioari aurre egiteko
Zer dira zainak? Eta haren ezaugarriak
-Ehunetatik bihotzera odola bueltatzen duten hodiak dira
-Zainek balbulak dituzte odola atzera ez joateko
Zer dira kapilarrak? Eta haren ezaugarriak
-Arteria eta benak komunikatzen dituzte
-Oso finak dira
-Hain dinak direnez mantenugaiak, gasak eta hondakinak trukatzen dituzte odol eta zelula artean
Zer dira kapilarrak? Eta haren ezaugarriak
-Arteria eta benak komunikatzen dituzte
-Oso finak dira
-Hain dinak direnez mantenugaiak, gasak eta hondakinak trukatzen dituzte odol eta zelula artean
Zein 2 zatitan banatzen da odola?
Odol-plasma eta odol zelulak
Zer da odol plasma? Osagaiak eta funtzioak
-Odolaren parte likidoa da
OSAGAIAK:
-Gehien bat urez bertan disolbaturiko substantziak ( proteina, glukosa, hormonak… )
FUNTZIOA:
-Disolbaturiko substantziak garraiatzea
Zer dira odol zelulak? 3 motak
-Odol-plasman dauden zelulak dira
-G. Gorriak, G. Zuriak eta plaketak
Esan globulu gorrien informazioa eta funtzioa
-Zelula ugarienak dira
-Hemoglobinaz osatuta daude
FUNTZIOA: Oxigenoa garraiatu hemoglobinari esker
Esan globulu zurien informazioa eta funtzioa
-Aktiboki mugitzen dira
-Mota desberdinak daude ( linfozito… )
FUNTZIOAK: Organismoa babestu infekzio eta tumoreen kontra
Esan plaketen informazioa eta funtzioa
-Zitoplasma zatiak dira
FUNTZIOA: Odola koagulatu
Esan odolaren garrantzia
GARRAIATU: Odolak gure zelulek behar dituzten mantenugaiak eta oxigenoa eramaten dizkie eta sortzen dituzten hondakinak eta dioxido karbonoa jasotzen ditu kanporatzeko.
BABESTU: Globulu zuri guztiekin eta sortzen dituzten antigorputzekin gure gorputza babesten du infekzioen kontra eta, beharrezkoa denean, odola koagulatuz.
TENPERATURA MANTENDU: Eta ezin dugu ahaztu odola oso garrantzitsua dela gorputzeko tenperatura mantentzeko.