Hidrosfera eta bere ezaugarriak Flashcards
Hidrosfera da
Lur planetan dagoen ur guztia.
Ura beti aurkitzen da likido eran?
Ez, gainera solido eta lurrun eran aurki daiteke.
Atmosferak ba al dauka urik?
Bai, aurrez aipatu dugun ur-lurruna eta ur-likido mikroskopikoa. Troposferan batez ere. Ebaporatutako ur lurruna; likidoa hodeietan eta prezipitazioak sortzen.
Gure barnean ba al daukagu urik? eta zein egoeratan?
Bai eta asko. Egoera likidoan dago.
Zerez osatuta dago ur molekula bat?
2 hidrogenoz eta oxigeno batez.
Zein da ur-molekularen formula?
H2O.
Puskatu al daiteke ura zati txikiagotan?
Molekula baino txikiagoa den zerbaitetan ez, iada ez zen ura izango.
Zein da ura irakiten jarri eta lurruntzeko behar den tenperatura?
100ºC.
Zein tenperaturatan solidifikatzen da ura?
0ºCtan.
Ura kondentsatzen denean zer gertatzen da?
Ura lurrun izatetik likido izatera pasatzen dela.
Dauden lekuaren arabera ur-kontinental eta -ozeanikoak bereizten dira. Baina gazitasunari begiratzen badiogu, zein motatako urak ditugu?
1- Ur gezak
2- Ur gazikarak
3- Ur gaziak
4- Gatzunak.
Zein da gatz gutxien duen ur-mota?
Ur geza. 5 g/l baino gutxiago ditu.
Zein da gatz gehien duen ur- mota?
Gatzunek gatz kontzentrazio handiak dituzte.
Zein da gehien aurkitu daitekeen ur- mota?
Ur gazia, %97,5 inguru da mota honetakoa.
Ur geza non aurkitu daiteke?
Glaziareetan, laku, ibai, lurrazpiko uretan batez ere.
Ebaporatzen den ura purua dela diogu, zergatik?
Disolbaturik dituen ioi guztiak atzean uzten dituelako, ezin du ezer eraman lurruntzean, H2O da bakarrik, ezer gehiagorik gabe.
Non geldituko dira disolbatuta zituen gatzak orduan?
Gehienak itsasoetan, baina edozein gainazaletan geldituko dira, dagoen lekuaren arabera.
Zergatik flotatzen du izotzak?
Urak dilatazio anomalua duenez, bere dentsitatea izoztean likidoa denean baino txikiagoa da, beraz, flotatu egiten du.
Beste sustantziak izoztean dentsoagoak dira eta ondoratu egiten dira.
Zergatik ezin da ur purua aurkitu?
Ura oso disolbatzaile ona da, zerbait ikutzean disolbatu egiten du. Hau atmosferan gertatu daiteke euri azidoarekin bezala edo lurrazala ikutzen duen momentuan. Horregatik, ur puruena glaziareetan dagoela esaten da, ez dela bertatik mugitu.
Zergatik da klima leunagoa itsasaldeko tokietan?
Urak beroa xurgatu egiten du udan, tenperatura jaitsiz, eta neguan askatu egiten du, neguko tenperatura leunduz. (Adibidez Donostia eta Gasteizko kasua).
Baina New York eta Londoneko kasuetan biek dute itsasoa, zergatik dute tenperaturan hainbesteko diferentzia?
Itsas korronteen ondorioz. London ingurutik golkoko korronte beroa igotzen da eta New Yorken artikoan hoztutako korronte hotza.
Ura substantzia itsaskorra dela esaten da, dena bustitzen duela. Zergatik gertatzen da hori?
Gainazal tentsioa duelako. Gainazal guztietara pegatzen da, horregatik igotzen da pajita batean horren azkar edo horregatik zuhaitzek sustraietako ura hainbat metrotara igo dezakete.
Nola funtzionatzen du gure izardiak? (Zergatik diogu urak tenperatura erregulatzen duela?)
Gure gorputza oso bero dagoenean izerdia egiten dugu, honek gure azal busti eta honen beroa xurgatzen du, horrela bero hori gorputzetik izerdira pasatzen da hoztuz. (Propietatea: Bero-kapazitate handia).
Zer esan nahi du gainazal tentsioak edo itsaskorra izateak?
Bere molekulek elkartzeko joera dutela, ez banatzekoa.