Geo kontzeptuak 2. ebaluazioa Flashcards
Industria
Lehengaiak eraldatuz produktuak ekoizten dituzten jarduera eta
prozesuen multzoa da.
Enpresa
Erakunde ekonomiko eta sozial bat da, gizarteari ondasunak eta
zerbitzuak eskaintzen dizkiona.
- Ahalik eta modu eraginkorrenean: ekoizpen-faktoreak, kapitala eta lana alegia, bateratuz.
Holding
Hainbat eratako enpresak kontrolatzen dituen finantza-sozietatea,
haien akzio guztiak edo parte garrantzitsu bat duelako.
Deskokatze industriala
Lantegi industrial bat bere jatorrizko kokapenetik beste batera (beste hiri, eskualde, herrialde edo kontinente batera) osorik edo partez lekualdatzea –> ekoizpen-kostuak murrizteko (soldatetan, zergetan, etab.). Horrela, enpresaren mozkinak handitzeko.
*Globalizazioari lotutako prozesu bat da.
Goi-teknologiako industria
Ezagutza zientifiko eta teknologikoen berritze azkarra eta konplexutasun-maila handia ezaugarri dituen industria mota da.
- I+G-ko etengabea eta oinarri teknologiko sendoa eskatzen du.
Garapen iraunkorra
Garapen mota bat da, oraingo beharrei erantzuten diena –> ondorengo belaunaldien garapena oztopatu, eragotzi edo baldintzatu gabe.
Turismoa
Pertsonek beren ohiko bizilekutik kanpo 24 ordu baino gehiago daudenean da, urtebetez baino gutxiago, aisiagatik, negozioengatik edo beste arrazoi batzuengatik.