FIKI TEMA 1 Flashcards
NATURAREN ZIENTZIAK 1 (motza)
Unibertsoan gertatzen diren fenomenoak kausa naturaletatik abiaturik azaldu daitezke, arrazoimenaz baliatuz.
NATURAREN ZIENTZIAK 2 (larga)
Zientzia inguruan daukagun eta gure interesekoa den guztiari buruzko ezagutzen multzoa da. Ezagutza horiek behaketaren, saiakuntzaren
eta arrazoimenaren bitartez geureganatu ditugu.
Hipotesia
Hipotesia behatutako egitate bati buruzko behin-behineko azalpena da.
Ondorioztapena
Legea ikertzen ari den fenomenoaren deskribapen zehatza da. Legeak enpirioak eta teorikoak izan daitezke.
Zientzialariek ondorioztatutako legeak beti berrikus daitezke, datu
edo egitate esperimental berrien argitan.
Magnitude Fisikoa
Magnitude fisikoa gorputzetan behatu eta, neurketaren bidez,
objektiboki zenbatetsi ahal dugun edozein propietate da.
Magnitude siko bat neurtzea haren balioa erreferentziazko beste
balio edo patroi batekin, unitatearekin, erkatzea da.
Bihurketa Faktorea
Bihurketa-faktorea magnitude berari dagozkion bi unitateren arteko baliokidetasuna adierazten duen zatikia da.
Nehurtzeko tresna hautatzea
Neurketa-bitartea neurtzeko tresna batek modu dagarrian jardun
ahal dueneko balioen multzoa da.
Fenómeno Físikoak
Fisikak gorputz edo sistema batek bere izaera aldatu barik jasaten
dituen aldaketa guztiak ikertzen ditu
Fenomeno Kimikoak
Kimika, materiaren identitatea ez ezik, horren izaera aldarazten duten jazoerak ere ikertzen dituen zientzia da
Fisika eta Kimika
Fisika eta Kimika naturaren zientzien atal dira, eta gorputz edo sistema batek, bere izaera edo neurria edozein dela ere, izaten dituen aldaketak
ikertzen dituzte.
Sistema
Sistema aztergaitzat hartutako unibertso-zatia da