Estatuaren antolaketa politikoa eta administratiboa Flashcards
Noren esku dago aginte edo botere LEGEGILEA?
Parlamentuaren esku.
Zein da aginte edo botere LEGEGILEAren zeregina?
LEGEAK onartzea, aurrekontuak onartzea eta gobernua kontrolatzea.
Noren esku dago aginte edo botere BETEARAZLEA?
Gobernuaren esku.
Zein da aginte edo botere BETEARAZLEAren zeregina?
Legeak betetzea eta herrialdea kudeatzea, administratzea.
Noren esku dago aginte edo botere JUDIZIALA?
Epaileen esku.
Zein da aginte edo botere JUDIZIALAren zeregina?
Legea betetzen dela zaintzea eta epaitzea.
Zer da beharrezkoa erregimen politiko bat DEMOKRATIKOA izateko?
Horretarako, beharrezkoa da hiru aginte edo botereak banatuta egotea, batak bestea kontrolatzeko.
Zer dira hiru aginte edo botereak?
Estatuak gizarte barneko bizikidetza antolatzeko funtzio batzuk betetzen ditu. Funtzio horiek, gehienetan, hiru aginte edo boteretan banatzen dira.