Energia Flashcards
Energia
Energia da sistema material batek bere barruan edo beste sistema batean aldaketa eragiteko duen ahalmena.
Sistema materialak
Irekiak
Itxiak
Isolatuak
Irekiak
Materia eta energia trukatu ahal dira ingurunearekin
Itxiak
Soilik energia truka dezakete ingurunearekin
Isolatuak
Ez dute ez materiarik ez energiarik trukatzen ingurunearekin
Energia mota
Sistema materialek pilatzen duten energia: Mekanikoa, barnekoa eta elektromagnetikoa
Transferitu egiten da…
Lanaren bidez eta beroaren bidez
Beroaren bidez
Elkarri eragiten dioten bi sistema materialek tenperatura desberdina dutenean gertatzen da.
Lanaren bidez
Sistema material batek beste bati indar baten bidez eragiten dionean gertatzen da,
Zer da energia?
Sistema fisiko batek lana sortzeko edo beroa transferitzeko duen ahalmena da.
Energia 2
Energia guztiak mota batetik bestera alda daitezke.
Energia 3
Energia ez da sortzen ez suntsitzen; eraldatu egiten da.
Energia degradatzen da
Energia degradatu egiten da, energia mota guztiek ez baitute lan bera eraginkortasun berberaz sortzen.
Energia degradatzen da (2)
Ezin da erabili sistema batetik bestera transferitzen den energia guztia; energiaren zati bat bero-energia gisa “galtzen” da.