Ekonomia 2.1 Flashcards

1
Q

Kotizazio urteak

A

Langileak besteren edo norberaren konturako langile moduan sistema publikoan egindako ekarpenen urte-kopurua da.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
2
Q

Gutxieneko kotizazio aldia

A

Pentsio publiko bat jasotzeko eskubidea izateko, gutxienez 15 urte kotizatu behar dira, eta horietako bi erretiro-dataren aurre-aurreko hamabost urteetan kotizatu behar dira.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
3
Q

Oinarri arautzaileak

A

Erretiroa hartu aurreko 25 urteetako kotizazio-oinarrien batez bestekoa da.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
4
Q

Pentsio publikoen taula

A

Urteak:

·15 urte —- %50
·21 urte —- %64
·26 urte —- %75
·32 urte —- %89
·37 urte —- %100

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
5
Q

Pentsio-plan pribatua

A

Aurrezki-plana da, eta erretiro-, ezintasun-, mendekotasun- edo heriotza-kasuetan jaso daitekeena ekarpen malguen bidez eratzen dena.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
6
Q

Finantza sistema

A

Finantza sistema bitartekari-multzo batek osatzen duen egitura da. Erakunde publikoek arautzen dute, eta baliabideen aurrezkia familia-kontsumoa, enpresa-inbertsioa eta gastu publikoa finantzatzera bideratzen dute.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
7
Q

Finantza bitartekariak

A

·Bankukoak: aurrezkia hartu eta dirua behar dutenei mailegatzen diete.

·Ez bankukoak: hauek ere aurrezkia jasotzen dute, baina dirua mailegatu beharrean, zerbitzu ugari eskaintzen dituzte.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
8
Q

Inbertsioa

A

Inbertsioa etorkizunean trukean diru gehiago lortzeko asmoz diruari ematen zaion erabilera da.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
9
Q

Likidezia

A

Inbertsio batek diru bihurtzeko duen gaitasuna da. Likidezia askoko inbertsioak interesgarriak dira inbertsiogileak dirua eskura izan nahi badu.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
10
Q

Segurtasuna

A

Inbertsio orok du espero baino diru gutxiago eskuratzeko arriskua; eta dirua galtzea ere gerta daiteke. Arriskua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta seguruagoa da produktua, eta alderantziz.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
11
Q

Errentagarritasuna

A

Hasierako inbertsioaren gainean etekinak lortzeko gaitasuna da.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
12
Q

Inbertsioen sailkapena

A

Errentagarritasunaren eta likideziaren edo segurtasunaren artean alderantzizko harremana dago: zenbat eta likidezia edo segurtasun handiagoa, orduan eta errentagarritasun txikiagoa, eta alderantziz.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
13
Q

Errenta finkoko baloreak

A

Errenta finkoko produktuek aldez aurretik ezarritako errentagarritasuna ordaintzen dute, eta inbertitutako dirua epe jakin batean itzultzen dute. Zor publikoa esaten zaie jaulkipen nagusiak administrazioek egin dituztelako.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
14
Q

Errenta aldakorreko baloreak

A

Errenta finkoan ez bezala, errenta aldakorrak ez du aurrez ezarritako errentagarritasunik eskaintzen, eta inbertsioaren epea zehaztugabea da. Akzioak erosten dituena enpresa edo negozio baten bazkide jabe bihurtzen da, eta ondorioz, ez dago inbertitzen duen diruari lotutako itzulketa-eperik. Diru-ekarpenaren truke, inbertitzaileak kudeaketa-eskubideak eskuratzen ditu enpresan eta dibidenduetan banaketan (mozkinak), halakorik dagoenean.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
15
Q

Akzioak

A

Enpresa baten jabetza-ehunekoa adierazten duten tituluak dira, eta eskubide ekonomikoak eta kudeaketarako eskubideak ematen dizkiete jabeei.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
16
Q

Zorra

A

Oraingo kontsumoa etorkizuneko sarrerei esker egiteko asmoz hartzen den ordainketa-obligazioa da.

17
Q

Interesa

A

Besteren dirua alokatzearen kostua da.

·Interes finkoa: ez da aldatzen maileguaren indarraldi osoan

·Interes aldakorra: igo edo jaitsi egiten da maileguaren indarraldi osoan; izan ere, erreferentzia-tasa bati lotuta baitago. Hipoteka-eragiketetan ohikoena euriborra da.

18
Q

Euriborra

A

Europako banku garrantzitsuenek elkarri mailegatzen dioten diruaren interes-tasa da.

19
Q

Interes nominala

A

Mailegu baten interes-tasari interes-nominala deitzen zaio, baina ehuneko horrek dirua alokatzearen kostua bakarrik neurtzen du, kontuan hartu gabe finantza-erakundeek ere komisioak eta gastuak ere kobratzen dituztela.

20
Q

UTB / TAE

A

Mailegu baten kostu osoa neurtzen duen adierazlea da, adierazle bakar batean biltzen baititu eragiketaren kostu guztiak.

Interes nominala + komisioak + gastuak = UTB

21
Q

Mailegu kontratua

A

Nagusia: Mailegatu den diru kantitatea da. Haren gainean kalkulatzen dira maileguaren interesak.

Maileguaren interes nominala: Dirua alokatzearen kostua erakusten duen ehunekoa.

Epea: Mailegua ordaintzeko hitzartutako epea.

Mailegua-emailea: Dirua uzten duen pertsona edo finantza-erakundea.

Mailegu-hartzailea: Maileguko dirua jasotzen duen pertsona edo erakundea.

UTB: Maileguaren interesa, komisioak eta gastuak adierazle bakar batean biltzen duen tasa.

Komisioak: Aparteko gastuak: azterketa, irekitzea eta ezeztatzea, adibidez.

Beste gastu batzuk: Etxe-aseguruak edo maileguaren ordainketa bermatzen duten aseguruak izan daitezke, titularra hiltzen bada, besteak beste.

Abal-emailea: Mailegu-hartzaileak ordaintzen ez badu, maileguaren ordainketa bermatzen duen pertsona.