BIOOOO Flashcards
GENEAK
- Karaktere jakin baterako informazio osoa duen DNA zatia.
- Gene bakoitza locus batean egoten da; hau da, kromosomaren kokagune fisiko jakin batean.
ALELOAK
- Gene bateko aldaerak dira.
- Organismo diploideetan (2n), aleloak kromosoma homologoetako leku berean (locus) kokatzen dira, eta karaktere bakoitza alelo pare batek kontrolatzen du.
- Alelo bikote honetako bat aitarengandik dator, eta bestea amarengandik.
- Bi kromosoma homologo horiek gene berak dituzte locus beretan; hori bai, gene bakoitzean alelo berdinak edo desberdinak izan ditzakete.
- Aleloak bi motatakoak izan daitezke:
ALELO GAINARTZAILEA
Alelo honen karakterea beti agertzen da. Maiskulaz idazten da.
ALELO AZPIRAKORRA
Bakarrik adierazten da bi kromosoma homologoetan alelo honen informazio bera dutenean. Bestela ez da agertzen. Minuskulaz adierazten dira.
NORBANAKO HOMOZIGOTIKOA
karaktere baterako bi aleloak berdinak dira. Bi motatakoak daude: biak gainartzaileak edo biak azpirakorrak
NORBANAKO HETEROZIGOTIKOA
karaktere baterako bi aleloak desberdinak dira. Heterozigotoek alelo gainartzaile bat eta azpirakor bat dituzte.
GENOTIPOA
Banako batek karaktere baterako edo gehiagotarako dituen aleloen multzoa.
FENOTIPOA
Organismo jakin batean ikusi edo detektatu daitezkeen karaktereen forma konkretuen multzoa. Fenotipoa genotipoaren eta inguruneko hainbat faktoreren interakzioa da.
BITARTEKO HERENTZIA
Kasu honetan aleloen ahalmena berdina da eta heterozigotoak bi aleloen informazioa adierazten du, horregatik sortzen den heterozigotoak tarteko ezaugarriak ditu.
KODOMINANTZIA
Kasu honetan ere aleloen ahalmena berdina da baina heterozigotoak bi fenotipoak erakusten ditu.
GENE LOTUAK
Kromosoma berean dauden geneak — gene lotuak deritzenak— batera heredatzen dira.
ALELISMO ANIZKOITZA
Bi alelo baino gehiago izan ahal diranean gen batean karaktere batentzat. Adibidez, gizakien odol mota adierazteko 3 alelo daude: A, B eta 0. A eta B gainartzaileak dira 0-arekiko eta beraien artean kodominanteak dira.
HERENTZIA POLIGENIKOA
Fenotipo bat agertzea gene askoren jardueraren ondorioz. Gene horiek bi alelo edo gehiago izan ohi dituzte, locus desberdinetan kokatuta. adibidez giza azalaren kolorea. Gaur arte lau gene aurkitu dira.
SEXUARI LOTUTAKO HERENTZIA
Sexu-kromosometako segmentu bereizgarrietan dauden geneen herentziari sexuari lotutako herentzia esaten diogu. Y kromosomak ez duenez ia eduki genetikorik, X kromosomak izango du eraginik handiena herentzia mota honetan. Bi adibide aztertuko ditugu herentzia mota hau aztertzeko: Daltonismo eta Hemofilia.
EMAKUME ERAMAILEA
Emakume eramaile bat izango da sexuari loturiko gene bati dagokionez alelo batek gaixotasun-genea daramanean eta besteak ez. Beraz, emakume horrek genea kromosometako batean daraman arren ez da gaixo egongo, baina gai izango da gene hori ondorengoei pasatzeko. Gizonen kasuan ezin dira eramaileak izan, genea alelo bakarrean (X kromosoman) eramatearekin nahiko delako gaixo egoteko.