ATMOSFERA ETA HIDROSFERA Flashcards
- Non dagoen uraren definisioa
Hidrosfera Lurraren geruza etena da; lurrazalean eta lurpean dauden ur guztien multzoak osatzen du.
5.1 Ozeano eta itsasoetako ura (1. Definisioa)
Izaki bizidun askoren habitata dira.
5.1 Ozeano eta itsasoetako ura (2. Definisioa)
Gatz mineralen kantitate handia dute; harrien higaduratik sortzen
diren gatz horiek itsaso eta ozeanoetara heltzen dira. Uretako gatzik ugariena kloruro sodikoa edo gatz arrunta da.
5.1 Ozeano eta itsasoetako ura (3. Definisioa)
Etengabe mugitzen ari dira eta ozeano-korronte handiak sortzen
dituzte; ur-masa horiek ozeanoetatik lekualdatu, eta planeta osoko klima doitzen dute.
5.2 Ur kontinentala (1. Definisioa)
Glaziarrak eta kasko polarrak. Ur kontinental guztiaren % 79 dira;
planetako ur gezaren erreserbarik handiena.
5.2 Ur kontinentala (2. Definisioa)
Lurpeko urak. Ur kontinentalen % 20 dira. Lurrazaleko urak, harrien eta lurzoruaren pitzaduretatik eta poroetatik iragazten dira:horrelaxe sortzen dira lurpeko urak. Harriak eta lurzorua urez beteta dituzten lurpeko zonak akuiferoak dira.
5.2 Ur kontinentala (3. Definisioa)
Lurrazaleko ura. Gainerako % 1 da. Aintziretan dago, baita ibai eta
uharretan edo atmosferan ere.
- Uraren zikloa (1. Definisioa)
Eguzkiaren energiak uraren egoera-aldaketak eragiten ditu; energia horri esker, gainera, aire-masak mugitu egiten dira.
- Uraren zikloa (2. Definisioa)
Grabitatearen indarrak gorengo eremuetatik itsaso eta ozeanoetarantz mugiarazten du ura.
6.1 Uraren zikloklo prozesuaren definisioa
Uraren ziklo deritzon prozesu multzoan, Lurreko ura hidrosferaren,
atmosferaren, geosferaren eta biosferaren artean ibiltzen da.
6.1 Uraren zikloklo prozesuak:
Lurruntzea Transpiratzea Kondentsatzea Lurrazalera erortzea Lurrazalean isurtzea Iragaztea
- Uraren kudeaketaren definisioa
Ura ezinbestekoa da izaki bizidunak eta giza jarduerak garatzeko.
Hala ere, baliabide mugatua da, gizakiak ezin baitu erabili ur guztiaren zati txiki bat baino.
7.1 Uraren erabilerak
Kontsumoko erabilerak
Kontsumotik kanpoko erabilerak
Kontsumoko erabilerarem definisioa
Kontsumoko erabilerak ur-gastua dakartenak dira. Adibidez, hiri edo
etxeetako erabilerak, etxe barruko beharrizanak betetzeko behar
direnak; nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerak, hala nola ureztatzeko eta abereen beharretarako erabilerak; eta industriako erabilerak, hau da, fabrikaziorako eta makinak garbitzeko edo hozteko behar direnak.
Kontsumotik kanpoko erabileraren definisioa
Kontsumotik kanpoko erabileretan ez dago ur-gasturik; izan ere, jarduera jakin batean erabilitako ura berriro erabil daiteke. Esate baterako, energia hidroelektrikoa sortzeko erabilera; nabigaziorako erabilera, garraiorakoa alegia; eta jolaserako eta, hain zuzen ere, aisialdirako erabilera, hala nola igeriketa eta beste kirol batzuetarakoa.
7.2 Baliabide mugatua (1. Definisioa)
Planetan duen banaketa irregularra, bai espazioan eta bai denboran duena; banaketa hori baldintza klimatikoen ondoriozkoa da. Planetako eremu batzuetan ura baliabide oso urria da; adibidez, Afrikako erdialdean edo Europako hegoaldean dauden zenbait zonatan.
7.2 Baliabide mugatua (2. Definisioa)
Kontsumo gero eta handiagoa. Ura atera, erabili eta kutsatzeko
prozesua azkarregi egiten da, eta naturak ez du astirik ur hori arazteko eta birziklatzeko.
7.3 Uraren kudaketa (1. Definisioa)
Ura aurrezteko neurriak, ur-kontsumoa murrizteko. Nekazaritzan,
tantakako ureztapena edo ur araziak erabiliz. Industrian, kontsumo
txikiko teknologiak eta ura arazteko nahiz berrerabiltzeko sistemak
baliatuz. Etxeetan, sentsibilizazio-kanpainen bidez, bai aurrezteko
eta bai kontsumo txikiko etxetresna elektrikoak erabiltzeko.
7.3 Uraren kudaketa (2. Definisioa)
Neurri teknikoak, ur-hornidura bermatzeko. Adibidez, urtegiak
egitea, lehorteetarako ura biltzeko; ura ur askoko lekuetatik ur
gutxikoetara eramatea; edo itsasoko ura gezatzea.
- Uraren kutsaduraren definisioa
Ura kutsatzaile izeneko substantziak isurtzen zaizkionean kutsatzen da. Egoera horretan dagoen urak aldatu egiten ditu ekosistemak, eta gaixotasunak sortzen ditu.
8.1 Kutsaduraren jatorria (1. Definisioa)
Kontrolik gabeko isurpenak, industriek eta herri edo hiriek itsaso
eta ibaietara egiten dituztenak; gaixotasunak sortu, eta, gainera,
eragina dute organismo askoren bizi-zikloan.
8.1 Kutsaduraren jatorria (2. Definisioa)
Itsasontzi-istripuetan eta haien tangak garbitzean itsasora isur-
tzen diren erregaiak; itsaso eta ozeanoetako urak kutsatu, eta kalte
larria egiten diete uretako organismoei eta itsas hegaztiei.
8.1 Kutsaduraren jatorria (3. Definisioa)
Ur beroko isurpenak, zentral termikoek eta nuklearrek egiten dituztenak; nahasi egiten dituzte uretako organismoen ziklo biologikoak.
8.1 Kutsaduraren jatorria (4. Definisioa)
Pestizida, ongarri eta abereen txiza nahiz gorotz gehiegi egotea;
euriak herrestan eramanda eta iragazita, akuiferoetara iritsi, eta
kutsatu egiten dituzte.