Arrokak Flashcards
Mineraloideak mineral edo arrokak dira?
Ez bat, ez beste. Mineralen antzekoak dira, baina ez dituzte hauen ezaugarri guztiak betetzen.
Mineraloidea da
Obsidiana, anbarra eta opaloa, adibidez.
Jatorri bolkanikoa duen mineraloidea da
Obsidiana, oso azkar hoztu den beira naturala da. Ez dira kristalak sortzen.
Arroka bat da
Lurrazala eratzen duen mineral batez edo gehiagoz osatutako agregatua da.
Arroka bat mineral bakarra eratzen denean horrela deitzen zaio
Monominerala
Mono- aurrizkiak bat esan nahi du. Monoziklo eta monokuloaren kasuan bezala.
Arroka bat hainbat mineralez eratzen denean horrela esaten zaio.
Poliminerala.
Poli- aurrizkiak asko esan nahi du. Poligono, alde asko eta antzekoetan bezala.
Arrokak 3 multzo handitan sailkatzen dira, beraien jatorriaren arabera. Zeintzuk dira?
- Sedimentarioak: sedimentuen konpaktaziotik sortuak.
- Magmatiko edo igneoak: Magmaren hozketatik sortzen dira.
- Metamorfikoak; Aurreko arroken tenperatura eta presio altuen ondoriozko eraldaketatik datoz.
Arroka sedimentarioetan azpimultzo hauek ikasiko ditugu:
a) Detritikoak: partikulaz osatuak.
b) Organogenikoak: izaki bizidunek sortuak.
c) Ebaporitikoak: uraren ebaporazioz bertako mineralen prezipitazioz sortuak.
1A- Arroka sedimentario detritikoak hauek dira:
a) Buztina edo lutita (partikula oso txikiak, ez dira ikusten)
b) Hareharria (hare tamainako partikulaz osatua)
c) Pudinga edo konglomeratua (harea baino handiagoa den partikulez osatuta)
1B- Arroka sedimentario organogenikoak hauek dira:
a) Karehearria (fosilak izaten ditu maiz)
b) Ikatza
1C- Arroka sedimentario ebaporitikoak hauek dira:
Ez dauzkagu gure kolekzioan:
a) Kareharria (ebaporazioaren ondorioz prezipitatu daiteke ere)
b) Igeltso-harria
c) Gatzarria
2- Arroka magmatikoak bi motatakoak izan daitezke:
a) Bolkanikoak: sumenditik ateratako materialeez osatua.
c) Plutonikoak: Lurrazalaren barruan poliki- poliki hoztutakoak.
2A) Arroka magmatiko bolkanikoetan ikusiko ditugu:
Mineralak oso txikiak direnez ez dira ikusiko:
a) Basaltoa (Maiz olibinoarekin asoziazioan ikusiko dugu, elkarrekin tipikoak esan nahi du)
b) Pumita (piedra pomez ere deitua)
c) Obsidiana mineraloidea hauekin agertu ohi da.
2B) Arroka magmatiko plutonikoa da:
Granitoa (biotita, kuartzo eta feldespatoz osatua)
3) Arroka metamorfikoak bi motatakoak dira:
a) Xaflatuak (P presio altuak sortutako bandak dituztenak)
b) Monomineralak (T tenperatura altuak sortutakoak, baina presiorik gabe)