ARNAS APARATUA Flashcards
Arnas aparatua
Arnas aparatuak arnasketa zelularra egiteko behar den oxigenoa hartzen eta prozesuan sortzen den karbono dioxidoa kanporatzen du.
Arnas aparatuaren anatomia
Arnas aparatua arnasbideek eta birikek eratzen dute
Arnasbideak
Arnasbideak hodi multzo bat dira, eta haietan zehar airea biriketara iristen da. Hodiak adarkatu egiten dira eta gero eta estuagoak (más estrechos) dira.
Osatzen dituzten arnasbideak
Sudur-hobiek, faringeak, laringeak, trakeak, bronkioek eta bronkioloek.
Bronkioloak
Birikaren barruan bukatzen dira, zaku-itxura duten egitura batzuetan: birika-albeoloak.
Birika-albeoloak
Birika-albeoloen hormak zelula-geruza bakar batez daude osatuta eta odol-kapilarrez daude inguratuta.
Birikiak
Birikiak itxura harroa duten bi organo dira.
Kaxa torazikoan daude eta diafragma deritzon gihar batek bereizten ditu abdomenetik.
Saihetsek eta pleura deritzon mintz batek babesten dituzte birikiak.
Arnas aparatuaren hiru faseak
Arnasgora, gas-trukea eta arnasbehera
Arnasgora
Saihetsak igotzen dituzten muskuluak eta diafragma uzkurtzen direnean gertatzen da.
Muskulu horiek guztiak batera uzkurtzean, kaxa torazikoa handitu egiten da.
Horregatik, airea sudurretik sartzen da; sudurrean, epeldu eta hezetzen da, eta arnasbideak zeharkatzen ditu biriketaraino.
Gas-trukea
Gas-trukea birika-albeoloetan gertatzen da.
Albeoloetako airearen eta odolak garraiatzen duenaren artean.
Difusio bidez egiten da; gasek modu naturalean zeharkatzen dituzte mintz zelularrak, gas-kontzentrazio handia dagoen tokitik kontzentrazio txikia dagoenera.
Arnasbehera
Saihetsak altzatzen dituzten muskuluak eta diafragma erlaxatzen direnean gertatzen da.
Kaxa torazikoak bere bolumena txikitzen du, birikak estutu egiten dira eta airea modu pasiboan kanporatzen da arnasbideetan zehar.