Genetikq Flashcards
Gene
Karaktere jakin baterako informazioa daraman DNA zati bakoitzari
gene deritzo.
Locus
Gene bakoitzak toki jakin bat hartzen du, eta tokiari locus (pluralean, loci) deritzo.
Alelo
Karaktere bakoitza bi gene alelok zehazten dute; aleloak kromosoma homologoen bikote batean daude, kromosoma bietan, toki fisiko berean
Homozigotiko
karaktere baterako dituen bi aleloek informazio bera badute, homozigotiko (edo puru) deritzo
Heterozigotikoa
informazio ezberdina dutenean, heterozigotikoa (edo hibridoa) da.
Gainartzaileak
Aleloak gainartzaileak dira, beti agertzen badira
Azpirakorrak
azpirakorrak dira, homozigosian baino ez
badira agertzen.
Genotipo eta fenotipo
Genotipoa organismo batek dituen geneen multzoa da.